Smoke Idols: “Hemen ez dago gure estiloa lantzen duen beste talderik”

Smoke Idols: “Hemen ez dago gure estiloa lantzen duen beste talderik”

Erresuma Batutik etorritako taldea dirudi Smoke Idols, baina mutil hauek osatutako boskotea Bilbon jaio zen 2012an. ‘A Means to an End’ EP-a kaleratu berri dute, eta jendearen gerri bueltari astindu bat emateko prest datoz erritmo britainiarrekin. Gonzalo Ruiz taldeko baxu bilbotarrarekin egon gara.

Smoke Idols izena nondik atera zenuten?
Egia esan, ez dakigu. Ez du esanahi metafisikorik; aitortu behar dugu hasieran ez zitzaigula gustatzen, handinahia zela iruditzen zitzaigun… Beharbada, inguruan beti ke asko dugulako aukeratu genuen; pila bat erretzen dugu.

Ingelesez kantatzen duzue; zer dela eta?
Gure ustez, rock estiloak berezko hizkuntza du, eta hori ingelesa da. Guretzat politagoak dira abestiak, soinu hobea dute. Musika britainiarra da gure estiloa, eta hortik dator hizkuntza aukeraketa. Dezente ondo konpontzen gara ingelesarekin; filmak eta telesailak jatorrizko bertsioan ikustea gustatzen zaigu, baina azpitituluekin, noski! Euskal Herrian jendeak nahiago du musika gaztelaniaz edo euskaraz entzutea, baina badira betiko rocka maite dutenak ere.

Zein da zuen errutina konposatzerakoan?
Arratsaldetan eta batez ere gauetan ordu asko sartzen ditugu, entseatzeko zein musika egin eta konposatzeko. Ez dugu beste aukerarik;  batzuk lanean eta beste batzuk oraindik ikasketak amaitzen gabiltza, baina moldatzen gara. Ez dugu metodo zientifikorik; jotzen eta jotzen hasten gara, edo gitarra hartu eta birra bat edaten chill out moduan esertzen gara, bat-batean gustuko doinuak agertzen diren arte.

[…]

ELKARRIZKETA OSOA GAZTEZULO.EUS-EN

Smoke Idols: “Hemen ez dago gure estiloa lantzen duen beste talderik”

Smoke Idols: “Hemen ez dago gure estiloa lantzen duen beste talderik”

Bilbo, britainia, elkarrizketa, ingelesa, musika, Rock, Smoke Idols

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude