Bedi
Bedi –
Ethor bedi hire resumá. Eguin bedi hire vorondatea ceruän beçala lurrean-ere.
Mattheo 6:10 Leiçarraga
Adveniat regnum tuum; fiat voluntas tua, sicut in cælo et in terra.
Matthæus 6:10 VULG
FIAT
sea hecho/a, hágase
Naffarreraz: eguin bedi
Eguia erran, BEDI adizqui soilac ere, eduqui ere badaduca errannahi hau berau (eguin bedi).
FACIAT
sea hecho por alguien, que alguien haga
Naffarreraz: eguin begui, eguin beça
Eta eguia erran, BEGUI soilac ere errannahi hori berori daduca (eguin begui, eguin beça).
beça = begui: haga, que haga
*eçan = eguin (norc-duna)
*edin = eguin (norc-gabea)
Adeitsuqui
BEDI = EGUIN BEDI: FIAT
Honela aguerten çaicu wiktionarioan:
Tercera persona singular presente de subjuntivo pasivo de facio: “que se convierta en”, “que se haga”, “que suceda tal cosa”
: guertha bedi, içan bedi, ethor bedi, eguin bedi, bilhaca bedi, biz, bego…
Hauxe da subjunctivo edo imperativoaren bidez eguia bilhaca dadin nahi duguna. Ethorquiçunean possible eta factible dena’ joanquicunaren ibilbidean sar dadila: orainaldia aurrenic, guero iraganaldia eta, azquenic, ahanztura, casu guehienetan, vicitza halacoa baita.
Adeitsuqui
ZIN DAGIT moducoac osso dira berriac gure hizcuncan.
Egun ZIN EGITEN DUT errannahiarequin erabilten da.
Hala EGUIN (hacer) aditzac, nola EDIN (hacerse) aditzac ere ethorquiçun kutsu bat eduquiten ohi dute.
Honexegatic indicativoaz landaco moduetan erabiltenago dira gaur egunean ere: subjunctivo (dagui / dadi) , imperativo (begui / bedi) eta optativoan (legui / ledi).
Behin baino guehiagotan erran dudan beçala, EDIN eta EGUIN, berez, aditz berberaren aldaera bi baino ez dira:
Lehena norc-gabea eta bigarrena, ordea, norc-duna.
EGUIN (dagui, begui, legui) aditzaren synonymoa EÇAN (deça, beça, leça) da.
Normalean, aditz lagunçaile modura erabilten dirade. Casu honetan, lagunçailea eta aditz nagussia funditu beçala eguiten dira eta errannahia nagussiac emaiten du:
etor bedi: venga
ekar beça: traiga
etor ledi: viniera
ekar leça: trajera
Hauetan participioa ere erabilten ahal da, ceinec perfectutassun ia ia inappreciablea eransten baiterauco aditzari. Bai, ia ia hauteman ecina da ñabardura hori, ceineçaz erabilçaileac ez baitira conturatu ere eguiten orocorqui.
etorri bedi: haya venido
ekarri beça / begui: haya traído
etorri ledi: hubiera venido
ekarri leça / legui: hubiera traído
Casu, bethi ere ethorquiçun possible eta factiblean.
Oharra: Badaquit, jaquinaren gainean nago, ecen neuc erraiten ohi ditudanac nehorc ez dituela orain arte behin ere erran. “Euskaltzain eta euskal filologo profesional”ei buruz ari naiz.
Hala ere, badaquit çucen nagoela bethe bethean.
Aphalqui eta adeitsuqui
balitz eta litzateke ditugu euskara batuan.
Berez LITZ eta LITZ + KE.
Alegiazkoa deitzen zaio batuan.
Modu honi gueuc optativo deitzen deraucogu. Eta formac hauexec dirade:
LIZ eta LIÇATEQUE edota LIÇATE.
Ahoscatu’ idatzi beçala Z argui batez. Bercela TZ erabil bedi.
LIZ paralleloan doa BIZ adizquiarequin.
LEDI doan beçala BEDIrequin.
LE & BE: optativoa & subjunctivo / imperativoa. Elkarren escutic.
LE + IZ = > LIZ: fuese
BE + IZ = > BIZ: sea
Erraz erraça!
Adeitsuqui
Orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarát: Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts deusen bere etchetic eramaitera: Eta landán datena, ezalbeiledi guibelerat itzul bere abillamenduén hartzera.
Mattheo 24:16?-?18 Leiçarraga
orduan, Judean daudenek ihes egin bezate mendietara; etxe gainean dagoena ez bedi jaits etxeko gauzak hartzera, eta soroan dena ez bedi itzul soingaineko bila.
Mateo 24:16?-?18 Batua
albeit- = > albait-
jautsi = jaitsi
dirate = dirateque
date = dateque
ALBAIT- + LE- = BE-
ihes albaileguite
= ihes beguite
= ihes eguin beçate
ezalbeiledi = ez albailedi
ez albailedi jaits = ez bedi jaits
ez albailedi itzul = ez bedi itzul
Adeitsuqui
Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel prophetáz erran içan dena, leku sainduan dagoela (iracurtzen duenac adi beça)
Mattheo 24:15 Leiçarraga
«Daniel profetak aipatzen duen profanatzaile higuingarria toki santuan ezarria ikusiko duzuenean —irakurleak uler beza—,
Mateo 24:15 Batua
When ye therefore shall see the abomination of desolation, spoken of by Daniel the prophet, stand in the holy place, (whoso readeth, let him understand:)
Matthew 24:15 KJV
dacussaçue = dakussaçue
= ikusten duçue
Batuan “ikusiko duzue” ipini dute.
Berez subjunctivo ussaina dario hemen dakussaçue adizquiari = ikus deçaçue.
adi beça = uler beça
= aditu begui = ulertu begui
desolatione
abominatione
Bi hauen arrastoric ez batuan. Bethico moduan Leiçarraga jauna “erdaltzale amorratua”, Mitxelena eta Sarasolaren eritziaren arauera. Angles itzulpena beçain “erdaltzale amorratua”. Ezta?
Adeitsuqui
Erka deçagun Leiçarraga “erdaltzale amorratua”ren (Koldo Mitxelena, Ibon Sarasola eta Euskaltzaindiaren eritziaren arauera) verset hau batuarequin eta, halaber, angles, espainol, frances eta latin itzulpenequin.
Eta hauc gucioc Iaincoaganic dirade, ceinec reconciliatu baiquaitu berequin Iesus Christez, eta eman baitraucu reconciliationezco ministerioa:
2 Corinthoarrei 5:18 Leiçarraga
baiquaitu = baicaitu
draucu = deraucu
Hau guztia Jainkoarengandik dator, Kristoren bitartez berekin adiskidetu baikaitu eta adiskidetzeko zerbitzua gure esku utzi du.
2 Korintoarrei 5:18 EAB
And all things are of God, who hath reconciled us to himself by Jesus Christ, and hath given to us the ministry of reconciliation;
2 Corinthians 5:18 KJV
Y todo esto proviene de Dios, quien nos reconcilió consigo mismo por Cristo, y nos dio el ministerio de la reconciliación;
2 Corintios 5:18 RVR1960
Et tout cela vient de Dieu, qui nous a réconciliés avec lui par Christ, et qui nous a donné le ministère de la réconciliation.
2 Corinthiens 5:18 NEG79
Omnia autem ex Deo, qui nos reconciliavit sibi per Christum: et dedit nobis ministerium reconciliationis,
ad Corinthios II 5:18 VULG
reconciliatu
reconciliatione
eta
ministerio
Ikusten ahal duçuenez, anglesa, francesa, espainola eta latina bat dathoz Leiçarragaren hirur hitz international hauen erabilerarequin.
Ascoc, Academia barne, oraindic ez daquite cein den hitz international baten eta erdaracada gordin baten arteco differencia!
Orotarikoan: errekontziliatu, errekontziliazio eta ministerio.
Adeitsuqui