batuera

batuera –  

*batuera forma desegokia dela esaten digu Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Eskuliburuan:

euskara batuan / euskara batuaz (*batuera)

Sarri nahasten dira bi moldeak. Biak dira gramatikalki zuzenak, baina adiera desberdina dute: lehenak NOLA ari den adierazten du (euskara batuan (ari da)); bigarrenak, ZERTAZ ari den (euskara batuaz (ari da)). *batuera forma desegokia da. (hitz egin (*hitzegin))

Adeitsuki

batuera

NAFFARRERA

2 pentsamendu “batuera”-ri buruz

  • BATUERA – OEH – OROTARIKO EUSKAL HIZTEGIA

    batuera.
    1. Reunión.
    Batuera edo Konzilio Santubetan. CrIc 28. Oietako bat litzake Lagundi Erreal orren beraren 1785-garren urteko bilkui edo batueran aitatzen dana 10-garren planu edo orrierdian. Aran SIgn 209. Arrats atako bigira, billera edo batuerea amaitu zan, da iagi ziran danak oiari epel-aldi bat emoteko gogoagaz. Ag AL 66.
    Congregación, asociación.
     –Zer da Eleisia? –Da kristinau sinisle guztien batuera edo kongregazinoe, Arzain egiazkuakaz zaintu ta zuzenduba. CrIc 25. Kristinau fededunen batuerea, zeñaren burua dan Aita Santua. Itz Azald 44.
    Unión.
     Baña nola odol bizia batu edo alkarturik dagoan korputz ta animarekin, oek jartzen dira Kalizan laguntzaz edo batueraz. Mg CC 202. Gogorazinoe onek batu nau errime Jaungoikoagaz, eta batuera edo alkartasun onek egiten dau nire zoriontasuna. Itz Azald 24. Ezkontzea dala batuera santu bat, Jesukristoren eta Eleizearen artekoa legez. Ib. 74. Bada ontasun osoa dago maitetasunean edo Jaungoikoagazko batueran. Ib. 192.
     (Reunión (no ref. a personas)).
     Dantzak geienez izaten dira arrizku eta galbide guztien batuerea. Itz Berb I 99.
    2. Recogimiento. Cf. batu (6). v. batutasun (2).
     –Eta komulgau ezkero, zer egin bear da? –Ordu laurenean edo ordu erdiyan egon bear da itzal eta norbereganako batuereagaz. Itz Azald 160.

  • Ibon Sarasola jaunaren Egungo Euskararen Hiztegi bikainean, ordea, bai agertzen dela. Eta gainera jakitun biren idazlumetan:

    Batuera iz euskara batua.

    Osoki batuaz idazten dut, baina ez batuera zentralean.  Ana Urkiza

    Euskalki frankotan idatzi dut, zubereratik hasi eta batueraz bukatu.  Ana Urkiza  

    Pastorala zubereraz / Telebista batueraz / Bien artean ahal bezala, baina gehien bat euskeraz.  Koldo Zuazo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude