Baserritarkeriaz
Baserritarkeriaz –
Iban Zalduak Berria egunkarian (abuztuaren 7an).
Aitor dut pixka bat harritu nindutela Ramon Saizarbitoriari egin zitzaizkion kritika batzuek, euskara batuaren eta goi kulturaren balioa aldarrikatu zuelarik. Halako batzuek aurkitutako zirrikitua idazleak erabili zuen «baserritarkeria» hitza izan zen. Talka egin dugu euskal esentzien gordelekuarekin! Anatema, anatema!
Baina Saizarbitoria ez zen baserria edo baserritarrak erasotzen ari, ezta gutxiago ere. «Baserritarkeria» badago, seinale «baserritartasuna» ere badagoela. Baserritarkeria, izan ere, ez dagokio baserritarrari edo Euskal Herri nekazariari, baizik eta, batez ere, hiriari: hiri munduak euskal landaz luzaroan eraiki duen irudi estereotipatu, museistiko, «basati» eta «indigenistari». Kostunbrismoa ez zen landatik etorritako literatura, hiriak hiriaren sektore jakin batek ekoizten zuena baizik.
Gasteizko jaiak hasi diren egunotan ekidinezina suertatu zait kontu horretaz gogoratzea, hiria blusen saldoen mende dagoela. Oraindik gogoan dut, Andre Maria Zuriaren festetara lehenbiziko aldiz etorri nintzelarik, Dato kale peatonalizatu berrian ikusi nuen eszena: baserritarrez mozorrotutako blusa kuadrilla bat, algaren artean, landatutako magnolia gazteetako bat behartzen eta, azkenik, enborretik apurtzen. Baserritar gutxik egingo zuketen zerbait, alegia.
Jatorri kontuak albo utzita, blusa garaikideak hori direlako, neurri batean: landako jendeari modu paternalistan egotzitako astakirtenkeria, hiritarren libertimendu «askatzaile» eta bai oro har oso maskulino baterako aitzakia bihurtuta.
Ondo dakit Gasteizko jaiak ez direla hori bakarrik zorionez, eta gauzak aldatzen joan direla. Baina hori ere badira, ez gutxitan.
Baserritarkeriaz
Beizak Iban. Pena handiena ematen zidak Euskaltzaindiaren hiztegia Zaldua hitza jaso ez izanak, geronen inguruan ohikoa baita. Bestela ere, ikasle andana izan, edo eduki, hik jakinen duk, duanez, horien atzean guraso, hasi biderkatzen, saldoa eduki duk beizak, igual hire kultur maila halako hiru direnak, eta herria, landa, larrea eta alorra zer den dakitenak eta lantzen dutenak. Nik ttiki-ttikitatik bazekiat zer den ñoñostiar kalekume bat, txori kaka, ustez jantzia, egiaz ezgauza. Hik landaz, baserriaz, laborantza, herriaz, ideia putarik ere ez duk, intelektual azalduagatik. Neronen alaba aspaldi ez dela hire ikaslea Edo izan duk, eta neronek alabari ez zioat beti sinesten, baina batzuetan bai, eta hik badakik oraingo gazteek maiz erdara tartekatzen dutela, lehengo zaharrek ere bai, eta alabaren hitzetan un puto gilipollas haiz.
Eta aski eta nahikoa dugu baserritarrekin. Euskal Herri gehien gehienean ez dago baserritarrik ez baserririk. Bordak ditugu, baserriak baino handiagoak, laborariak, abeltzainak eta nekazariak.