Bageraren Soziolinguistika Solasaldia

Joxe_Manuel_Odriozola

Joxe Manuel Odriozolak gidatuko eta dinamizatutako euskararen erabilerari buruzko Bagera Elkarteak antolatutako hurrengo hausnarketa eta solasaldi soziolinguistikoa martxoaren 10ean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera ospatuko dugu San Telmo Museoan.

Hilabetean behin, antolatzen ditugun solasaldi hauen helburua, euskarari buruzko kezka duen orok soziolinguistikari buruzko gutxieneko ezagutza eskuratzea, euskararen egoeraz eta bere berreskurapenerako dauden iritziak eta proposamenak ezagutzea eta gaiaz norberak dituen hausnarketa trukatzea da.

Martxoko saio honetan Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa” izango da. 50 urteko esperientziaren ondoren, posible izango al da euskal herritar guztiak euskalduntzea? Baiezkoan, nola? Euskara ezagutzera behartu al daiteke? Ez al da aldarrikapen kaltegarria izango?

Erabiliko dugun irakurgaia, berriz, Mikel Zalbideren “Ikasleek ba al dakite euskaraz? Eta erabiltzen al dute”, Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 42. zenbakia, 43-51 orrialdeak.

Irakurgaia nahi izanez gero klikatu hemen

Antolatzailea: Bagera Elkartea

Laguntzailea: San Telmo Museoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude