Humanismoa

Gogo handiz irakurri dut Ángel Toñari Noticias taldeak egindako elkarrizketa. Aitortzen dut Garak atera zuen aferak jakinmina piztu didala. Arraroa da lau sindikatuek bat egitea sailburu baten jokaera babesteko, baina gauzak zer diren, sailburu berriaren Etxaburu senidearekiko jarrera duinak berriro harritu eta hitz hauek juntatzera behartu nau; ez bakarrik Toñak eta bere familiak familia osoa bere gain hartu dutelako; baizik eta ardura hartzeko eman dituen arrazoiak. Etxaburutarrak bere lagun onenaren seme-alabak dira eta betebeharra unibertsala da gose direnei zer jan ematea, beraz nola uko egin preso dagoenari ere zer jan ematea. Normaltasunez dio Toñak. Handikerierik gabe. Hori da humanismoa eta beste dena aieru…

HumanismoaHumanismoa

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.