Axular naffarreraz

Axular naffarreraz

Axular berria dakarquiçuegu oraingoan. Axularren GUERO liburua naffarreraz, hau da, naffarrera standard unificatuan emana.

>>> AXULAR BERRIA

 

Axular naffarreraz

 

Irudian ere nabarmen den beçala AXULAR berritua eta modernoa da aurkezten derauçueguna.

Obra hau on ongui çucendu ostean, euskara batuan eçarrico dugula hitz emaiten derauçuegu.

Axular naffarreraz

NAFFARRERA

24 pentsamendu “Axular naffarreraz”-ri buruz

  • Naffarrerazco versione honetan forma unificatuac erabilcen direnez, emaitzá bai Leiçarragarenetic bai euskara batutic hurbilago dago.
    Adibidez “deraueça” formaren ordez “derauete” iphini dut, ceina batuerazco versionean “diete” içanen bait da.

  • Axularrec garacia erabilcen du. Leiçarragac, ordea, gratia. Geuc naffarrerazco editioneetan gracia.
    Leiçarragac conscientia. Axularrec concientcia. Geuc consciencia.
    Bethiere, formaric internationalenen alde jocatzen dugu.
    Batuerazco versioneetan grazia eta kontzientzia erabiliren dugu.

  • Axularren coberatu, sequeretu, eta anceco formen ordez geuc cobratu, secretu e.a. erabilico ditugu naffarrerazco versionean eta kobratu, sekretu… batuerazcoan.

  • Laur aurpeguiño hasserre jarri derauzquidate. Curiosoa da, hasserre daude neuc prestatzen ditudan lanequin, baina ez dirade ausarcen raçoina explicatzen.
    Euskara batuan eman ditzadanean ere, hasserre egonen dira?
    Duda bat daducagu BA eta BAIT particulequin. Batueraz verboarequin funditzen dira, baina naffarreraz berheiz emaiten ohi ditugu.
    Aguian batueraz beçala hassico gara idazten. Pensaturen dugu amiñi bat.

  • Garbi dago Josu jendeak paso egiten duela eta zu zeu zarela bakarra zure testuen iruzkinak idazten dituena. Nire iritzia: Iruditzen zait lan ikaragarria ari zarela egiten baina niri behintzat oso zaila egiten zait irakurtzea, bai idazkeragatik eta bai gaiaren erakargarritasun ezagatik. Askotan saiatu naiz Axularren “Gero” irakurtzen eta ez naiz bigarren orritik pasa. Gainera, zer zentzu dauka garai hauetan XVII. mendeko idazkera erabiltzea?. Agian liburu horiek beste era batean jantzita, esaterako Trapiellok On Kixotearekin egin duenaren antzera, irakurle batzuk izango lituzke; bitartean ez dute batere interesik ez jakinminik sortzen.

    • Xatur,
      Milla esquer çure commentarioagatic.
      Lastima ez baçara bigarren orritic aitzina iragan. Espero dut baten batec iracurrico duela, nahiz eta aguian euskara batuan presta deçadan arte itcharon beharco duen. Iracurle bakar batequin conformatuco ninçateque. Nire ahaleguina ez liçateque alferric içan. Neuc 35 bat aldiz iracurri dut goçamena iruditzen çaitalacotz.

    • Uste dut zerbait gehi dakiokeela Xaturrek esandakoari: Axularrek XXI. mendean izan dezakeen interes handiena filologikoa da (teologia eta aszetika kontuetan interesa izan dezakeen bakarren bat kenduta). Josuren ordu askoko lanak ez du arrakastarik, filologia serioak darabiltzan printzipioak (testuen errespetua, tradizioaren eta testukritikaren ezagutzak ematen duen ikuspegi kritikoa, etab.) bata bestearen atzetik hausten dituelako, transkribapenak ezertarako baliogabetuz. Beharbada eusakra batura itzultzea lagungarriago izan daiteke, Axularren laneko akatsak ez zuzendu eta bestelako aldaketak sartzea baino. Gero beste kontu bat ere bada: arreta eskatzen da, baina ez da kontuan hartzen Materra edo Axularren transkripzio fidagarriak eginda daudela jada, eta argitaratuta: Azitik bihiak egin du lehena eta Blanca Urgellek bigarrena. Eta denen eskura daude. Hori bai, bakoitzak xahutu dezala nahi bezala bere astialdia.

      • Izpegi multiicen,
        Materrarenari buruz nahi duenac compara deçaque neurea bercearequin aurrean duela facsimilea.
        Urgellec berea eguitecotz neurea hartu çuen oinharritzat.

        • Ez naiz eztabaida antzuetan luzatuko, baina zure esanei kasu pixkat eginda, konparatu ditut zure transkripzioa eta Azitibihiaren edizioa, eta hori da nire inpresioa: zurea transkripzio bat dela eta bestea edizio (kritiko) bat. Axularren edizioa prestatzeko Urgellek zure testua baliatu zuela diozu; ba, esango didazu nondik ateratzen duzun hori, edizioan bertan ondo zehazten baitira iturriak, eta zu ez baitzaude inon:

          G = P. Axular, Guero, Bordele: G. Millanges. Faks. Euskaltzaindia, Bilbo, 1988.

          Gbi = Nafarroako Gobernuak Binadi liburutegi digitalean denon eskura jarri duen
          alea, gaur Aita Txotinodunen liburutegian gordea eta behinola Joakin Lizarraga
          Elkanokoarena izandakoa

          AK-720 = Azkue Liburutegiko alea, Lacomberen ondaretik etorria.

          Gesk = Honela izendatu ditugu G alean esku batek (inprentako zuzentzailearenak, agidanez) egindako zuzenketa garrantzizkoak, itxura guztien arabera Axularren autografoa edo haren inprentarako kopia garbia aurrean izanik egindakoak

          AKesk = AK-720 alean esku batek, G aleko berberak, egindako zuzenketak markatzeko
          erabili dugu

          GG = P. Axular, d.g., Gueroco guero, Bordelen: G. Millanges. Axularren liburuaren
          bigarren argitalpen data gabekoa

          GGbfb = Geroko gero-ren Bizkaiko Foru liburutegiko alea

          L = P. Axular, 1954, Gero. M. Lekuonaren arg., Zarautz: Itxaropena

          V = P. Axular, 1976, Gero. L. Villasanteren arg., Oñati: Jakin

          2.2.2. Lekukotasunen erabilera
          Oinarrizko testu gisa V-tik abiatu gara, esan bezala, betiere honen irakurketak
          G-koekin erkatu eta zuzendurik. Gure edizioan G-ren irakurketatik aldendu garen
          bakoitzean informazioa aparatu kritikoan jaso dugu beti.

          Segi pixkor

          • Bai, Materrarena transcriptione hutsa da nirea.
            Blanca Urgellec niri personalqui aithortu deraut ecen textua cerotic picatu beharrean nirea hartu çuela oinharritzat eta haren gainean aldaquetac eguin.
            Bi editione hauec, ceuc aiphaturicoac, editione critico bikainac dirade. Neureec berce helburu bat daducate.

          • Izpegi jauna,
            Hona hemen

            https://www.dropbox.com/s/fglfrn52oqipisp/urgell203-20.png?dl=0

            berce errore bat Urgellenean cein neuc eguina baita eta Blancari oharcabean passatu. 203. çathian 20. lerroan: sofriten
            Originalean: sofritzen

            Axular Berrian sofritu => suffritu içanen da.

            Adeitassunez

      • Izpegi jauna,
        Ondoco argazquian:
        https://www.dropbox.com/s/k408k003xxcxlfh/Urgellena.pdf?dl=0
        148. çathiaren azquen lerroan “edineren” bat ikusten ahal duçu Urgellen editionean.
        Errore hori duela 25 urthe eguin nuen nic Axular ossoa computerizatu nuenean. Blancari passatu çaio oharcabean.
        Neuc eguinico cembait erroreri esquer jaquin deçaquet norc hartu duen ecer nire obra digitalizatuetaric. Philologo batec baino guehiago erabili ditu neure editione internauticoac, nahiz aiphatzen ez nauten. Ohituta nago.

  • Erabaqui dugu eta jada Axular Berri honetan aldatu. BA eta BAIT aditzari lothuric, batueraz den beçala.

  • ceican eta ceitzan moducoen ordez citzaion eta citzaizquion erabili ditugu. Halaber:
    çaica => çaio
    çaitza => çaizquio
    egotzteintu moducoac => egozten ditu
    Auxiliarra bethi berheiz.

  • Niretzat arazoa da idazle hauen liburuek (Oihenart, Materra, Sarako eskolakoak…eta orohar ia ia XX. menderarteko idazle gehienek prosa erlijiosoa, aszetika lantzen dutela eta niretzat ez dutela batere interes literariorik, Izpegik ondo esaten duen bezala interes filologikoa izango dute eta hori filologoentzat utzi behar da; irakurle arrunta naizen aldetik bigarren orrialdean liburua erori egiten zait eskuetatik. Garai horretako literatura irakurtzekotan, nahiago dut gaztelaniako “siglo de oro”ko idazleak irakurri

  • Nire ustez, Xatur, euscal classicoac euscaldun gazteen escuetan utzi behar dira, baina modu egoquian.
    Oihenarteren neurthitzac haguitz ejerrac dira, baina euskara batuac impossatu deraucun corsearequin ecin ulertuzcoac.
    Bi mundu different.

  • Axularren 400 çathietaric (Villasantec eçarri cituenac) 100 naffarreraz daude honez guero. Berce hirur laurdenac ere bai, baina çucenqueta ttipi ttipiac eguin behar dirade oraindic.

  • Axularren presuncione eta Leiçarragaren presumptione formen artean presumptione hautatu dugu Axularren naffarrerazco editioneracotz.
    Batuerazcoan presuntzio erabili beharco dugu.

  • Axularrec ibeni erabili çuen arren, geuc ipini erabilico dugu versione honetan.
    alaba eta arin formen ordez alhaba eta arhin, hauxec baitirade prototypoac nondic berceac dathocen.
    Berçalde,
    alhaba = hija
    alhabá = la hija

  • Naffarrerazco Axularren Guero honetan iraganaldico forma laburren ordez (ceitan, ceicun, ceien…) luceac erabilico ditugu (citzaitan, citzaicun, citzaien…), batuerazco formetaric hurbilago baitaude.

  • Berri phozgarria jaso dut duela cembait minutu, eguileac berac erranic. Laster sarean Axular batueraz eduquico dugu, versione erraztu batean.
    Duela 25 urthe neuc eguinicoaren gainean eguina da, baina tentu eta cehaztassun handiz orain batuerara itzulia.
    Honec nire asmotic astancen nau. Jada ez dut batueraz eçarrico. Limitatuco naiz naffarrera standard unificatuan eçarcera gueure Axular handia. Mila esquer!

  • Axular erdia jarri dut naffarreraz.
    Aldaqueten artean:
    errepuesta => resposta