Aurrera
Aurrera –
Pasa den larunbatean Donostian, Euskara Aurrera lelopean Gazte euskaltzaleen Sareak egindako manifestazio jendetsuak, hizkuntza eskubideak aldarrikatzeaz gaindi, etorkizunerako egiteke dugun bidea ere markatzen digu. Nola ez, bide horretan Euskal Herri osoko milaka pertsona daude, euskara ama hizkuntza dutenak edo euskara berriki ikasi dutenak baina baita euskara ikasteko edo euskaraz ikasteko aukerarik ez dutenak edo zapalkuntza ezberdinen ondorioz euskaraz bizitzeko debekuak pairatu zituztenak edo euskara beraientzat ez dela sinestarazi nahi dieten herritarrak. Izan ere, Euskara Aurrera diogunean, herritarrak Aurrera esaten ari gara, bigarren mailako herritar sentiarazten dituztenak aurrera, ertzetan daudenak aurrera, isilduak eta estaliak direnak aurrera. Izan bost edo mila, pertsona guztiek, herri guztiek, kultura eta hizkuntza guztiek aitortza eta erreparazioa behar dutelako eta horretan, bertoko hizkuntzan bizi ahal izatea, pertsonoi eta gure eskubideei zaintzatik erantzutea da eta horren kontrako erabakiak hartzea edo bestelako norbanakoen interesak aurretik jartzea, gizatasunik ez edukitzea da. Ilusio eta grina berezia sortzen du Euskal Herriko gazteek aurrera bidean gizatasunaren alde nola borrokatzen duten ikusteak. Aupa zuek!
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko maiatzaren 24ekoa]
Espainiarrak harrotuta daude. Argi ibili gaitezen!!!!
Bizkaiko herri batean bizi naiz. Anbulategitik irten berri. Lehen arreta euskaraz jasotzeko eskubidea daukadala esatearren, sekulako liskarra izan dut ilaran zeuden hiru pertsonekin, entzun beharrekoak!!!!
Ez gaitezen kikildu eta egunero jasaten ditugun erasoei irmoki erantzun diezaiogun baino ez nuke nahi euskaldunen partetik.
AURRERA!!!!
Gora euskara ta gazte sarea! behera gks, negazionista ta antitxertoak!