Atik Zra, hiztegiaren berba bakoitzetik berba bat. Gaur eta hemen soziolinguistikak edota euskararen garabideak dituen arazoei buruz arituko naiz. 1300 artikulu baino gehiago idatzi ditut urte hauetan blogean, 1300 ziri baino gehiago. Eta Atik Zra honek izan gura du 1300 artikulu horien laburbilduma-edo. Hobeto adierazita, neure irakurketa gaurkotua osatuko dute artikulu hauek, Atik Zrako hauek. Gaur eta hemen soziolinguistikaz eta euskararen garabideaz dudan ikuspegia.
Formaturako inspirazio iturri izan dut aspaldi irakurri eta duela gutxi berrirakurri dudan Hitzen ondoeza liburua. Artikulu guztiak prest nituenean, Joxe Mari Auzmendiren omenezko liburu hau (Euskal pedagogoa lokatzetan) ikusi nuen eta, jo, poztu nintzen, nik izandako ideia bera izan dutelako.
Hortaz, hurrengo 20 asteetan asteartero hiztegi komentatuko artikulurik blogeratuko dut. Tartean, jakina, izango dira bestelako artikuluak ere, baina seguruenik erritmoa ez da izango astero bi (batzuetan bai, besteetan jai).
Inoiz ez bezala eskatu nahiko nuke irakurtzen duzuenon iritzia. Baina, tira, hori ez dakit etorriko den…
Atik Zra, soziolinguistikaren hiztegi komentatua –

soziolinguistikaren hiztegi komentatua