Ata, ama, neba, reba, saba, seba, mona…
Ata, ama, neba, reba, saba, seba, mona… –
Ibon Rocandiok Arabako Alea agerkarian.
“Hamalau urte anonimoa den hitz-jokoaren egile eta intentzioaren peskisan. Baina ganorazko laborategi azterketa tekniko argigarririk ez”.
Ata, ama, neba, reba, saba, seba, mona… Hain dira erakargarriak, bereziak eta goxoak. Familia partaideen izenekin sortutako hitz joko bitxia. Hori burutazioa!
“Ez dakit. Baina jakitea nahiko nuke. Edo gehiago, beharra dut, premia, barru-barruko jakin-mina”
Sarritan etortzen zaizkit gogora, eta hortxe ikusten ditut hitzok, banaka edo binaka, bokaleak eranzten, jolasean… dantzan. Umeentzat ikasketak errazteko idatziak izan ote dira, edo haur-kantu zahar baten errepika agian? Nork eta zertarako idatzi zituen? Egungoak dira ala antzinakoak? Ez dakit. Baina jakitea nahiko nuke. Edo gehiago, beharra dut, premia, barru-barruko jakin-mina.
Orain dela 14 urte azaldu ziren hitzok, ez pdf formatuan, ezta paper euskarrian ere. Terra sigilata gorrian, ontzi zati txiki batean zizelkatuta daude.
Hamalau urte anonimoa den hitz-jokoaren egile eta intentzioaren peskisan. Bide luze horretan, teoriak-kontrateoriak, dogmak eta linguistika arauak, aldekoak eta kontrakoak, sententzia eta errekurtsoak, baita egunkari orri beteak ere. Baina ganorazko laborategi azterketa tekniko argigarririk ez.
“Gabixolak 72 egun gose greban beteko ditu asteburu honetan”
Jose Mari Lejardi Gabixolak apustu serioa egin du, ondo baino hobeto baitaki zein den argibidea eta nork eman beharko lukeen agindua. Arabako Foru Aldundiari zuzendu zaio eskaera zehatza eginez: Arkeologia piezen gainazalak aztertzen trebatuak diren laborategietan azterketa egokiak egitea.
Zientziaren bitartez aurrera egiteko apustua egin duten Iruña-Veleia Argitu taldeko gose grebalariekin batera, Gabixolak 72 egun gose greban beteko ditu asteburu honetan.
Iruña-Veleia zientzia bide bakarra, hilabeteko gose greba “Gabixolari” elkarrizketa
Ibon Rocandio ezjakin ahobete bat besterik ez da.