Arkautek Donostiara bidalitako udako udaltzain berriak erdaldun elebakarrak dira
Arkautek Donostiara bidalitako udako udaltzain berriak erdaldun elebakarrak dira –
Ez da arazo berria, urtez urte Arkautek bidaltzen dituen udako udaltzainen artean beti izaten baitira euskara ez dakitenak. Gauzak da azken hiru urteotan egoera okertzen joan dela, hasieran salbuespena zena egun gehiengo handia bihurtuz. Gauzak horrela Donostian herritarren hizkuntza eskubideak etengabe bortxatuko dira uda honetan, euskaraz egin nahi duten herritarren hitzak ulertzeko gai ez diren eta euskaraz erantzuteko inolako ezagutzarik ez duten udaltzainez beteko baita Donostia.
LABen aldetik salatu nahi dugu Arkautek bidalitako zerrendak ez dituela inondik inora kontratazio hori bideratzeko baldintzak betetzen eta, beraz, ez dugu ulertzen Donostiako Udal Gobernuak nola onartu duen Arkauteren eskaintza. Izan ere, Udalak berak finkaturiko baldintzak hankaz gora bota ditu Udalak, segurtasunari lehentasuna eman behar dio aitzakia erabiliz. Jokabide hori prebarikaziotik ez dago urruna. Horren guztiaren aurrean, kontratazio hori bertan behera utzia izan dadin eskatzen diogu Donostiako Udalari eta bere premiazkoa deialdia egin dezan eskatzen dugu..
Izan ere, irtenbidea, egon badago. Donostiako Udalak, bere deialdia egin beharko luke, udan lan egingo luketen udaltzain euskaldunen lan poltsa osatzeko. Hori izan da duela hiru urte arte egin izan duena. Horretarako aukera du eta hautagai horiei formakuntza saioa emateko modua ere badago. Egun asko dira Euskal Herrian Arkautetik pasa gabe horrela jokatzen duten Udalak. Borondate politikoaren kontua da.
Honengatik guztiarengatik, Donostiako Udaleko Langile Batzordeak Eneko Goia alkateari Arkautek bidalitako udako udaltzainen zerrenda bertan behera utz dezan eskatzen dugu eta ahalik eta azkarren udako udaltzainen lan poltsa osatzeko deialdia egin dezala eskatzen dugu.
Arkautek Donostiara bidalitako udako udaltzain berriak erdaldun elebakarrak dira
Ez dut uste Donostiako kasua bakarrik denik. Hainbat udalerritan ematen den egoera da hau. Seguruenik udaltzain hauek perfilen bat egiaztaturik izango dute, baina arazoa perfil horrek normalean kalean ezertarako ez duela balio da. Perfil horretaz gain, dagokion arduradunarekin elkarrizketa bat izan beharko lukete, eta honek baieztatu dezala ea kalean aritzeko egokiak diren ala ez.
Perfilena euskaldunei sartu diguten beste ziri galanta da.
Non da Donostako euskalgintza? Edo non dira Donostako udalean diren partiduak? Edo non ote dabiltza GKS edo Ernai gaye migimenduek?
gazte