58 pentsamendu “Argui begui”-ri buruz

  • Hunela beraz çuec othoitz eguiçue,

    Gure Aita ceruètan aicena, sanctifica bedi hire icena: Ethor bedi hire resumá. Eguin bedi hire vorondatea ceruän beçala lurrean-ere. Gure eguneco oguia iguc egun. Eta quitta ietzaguc gure çorrac, nola guc-ere gure çordunéy quittatzen baitrauegu. Eta ezgaitzála sar eraci tentationetan, baina deliura gaitzac gaichtotic. Ecen hirea duc resumá, eta puissancá, eta gloriá seculacotz. Amen.

    Mt 6:9?-?13 Leiçarraga

  • BEGI (nor-nork) eta BEDI (nor)

    BEGI adizkiaren esannahia “egin begi” edota “egin beza” da.
    BEDI adizkiarena “egin bedi” da.

    argi begi = haga luz, ilumine
    = argi beza
    argi bedi = hágase luz, ilumínese

    Hizkera internazionalean imperativo deritzo modu honi.
    Euskal Akademiak ez du onartzen “inperatibo” hitza aditz modu hau izendatzeko. AGINTERA da hobesten duten itzulpena.
    Eusko Itxuranteen Tragikomedian bizi gara gu euskaldunok, bon, biziarazten gaituzte honelako erabakiak hartzen dituztenek eta itsuki obeditu behar dutela uste dutenek. Penagarria.
    Gure gazteek
    impératif / imperativo
    eta anglesez imperative ikasi behar dituzte. Obligatorioki Ipar zein Hego Euskal Herrian.
    Naffarreraz imperativo idazten dugu, ez baikara inongo zirkuko pailazo, titiritero edo malabarista konsideratzen.
    Mahukatik atera dute inolako tradiziorik ez duen hitz hau. Botereak ematen duen magiaren bidez. Asmatu diote adiera hori akademiko serioek.
    Bejondeiela!

  • Lau multzotan sailkatu ahal dira aditzak:

    orainaldia: dagi
    iraganaldia: zegien
    alegiazkoa: legi
    agintera: begi

    Hauetariko bakoitzak KE partikula eraman ahal du:

    orainaldia + KE: dagike
    iraganaldia + KE: zegikeen
    alegiazkoa + KE: legike
    agintera + KE: begike

    Akademiaren terminologia ez-internazionala erabili dut, eusko terminologia, alegia.
    Esan dezadan, “begike” ez dutela oraino onartu akademikoek. Gure idazle batzuek begike edota beike erabili izan dituzte.

    Adeitsuki

  • DADI + eN

    Egun idatzizkoan ohikoena DADIN da. Hala ere, gure literaturan DADIEN ere erabilia izan da.
    Egunotan bizkaitar natural bati DAIEN entzun diot DADIN esateko. DAITEN esaten ere dakien persona bati, hain zuzen ere. Halaber, DEZAN esateko DAIEN ere bai.

    dadin = dadien = daien
    dagien = daien

    etorri daien = etor dadin
    ekarri daien = ekar dezan

    Persona berberari LEI esaten entzun diot bi gauza hauek adierazteko:

    etorri lei (= leike, leiteke)
    ekarri lei = legike, leike)

    EDIN eta EGIN, biak bat eginda.

    Era berean:

    etorri neinke (= neinteke)
    ekarri neinke (= nengike)

    Ondo iruditzen zait. Ez da harritzekoa. Logikoa.
    Elkanoko Lizarragak ere “daien” erabiltzen zuen “dadin” adieraztekotz.

    Adeitsuki

  • Ikusi dugu DEZAN eta DEZATEN adierazteko maiz DAIEN erabiltzen dela Bizkai aldean. Gehiago irakurri dutenek badakite DAIAN (dezan) eta DAIEN (dezaten) bereizten.
    -aN , -eN edo sinpleki -N erabiltzen dutenak ere ikusiak ditugu Bizkaian:

    genduan = genduen = gendun

    Akademiak: genuen

    Eta halaber NUEN akademikoaren ordez:

    nenduan = nenduen = nendun = neuen = neuan = neban

    Aniztasun hau Bizkaitik irten gabe!

    Adeitasunez

  • Argui daguiençat ilhumbean eta herioaren itzalean iarriric daudeney, gure oinen baquezco bidera chuchenceagatic.
    Lc 1:79 Leiçarraga

    DAGIE = DAGI + E (haiei)

    Ez da, beraz, DAGI + eN dagien hori!

    Erka ezazu beste honexekin:

    Ceuroc baithan iugea eçaçue, Honest da emazteac estali gaberic Iaincoari othoitz daguion?
    1 Cor 11:13 Leiçarraga

    DAGIO = DAGI + O (hari)

    Argi dago, ezta?

    Akademiaren arabera degie eta degio.

    Akademikokeriak.

    E eta O gaberic:

    DAGI + eN = DAGIAN

    da Leiçarragarengan eta bizkaieraz.

    Adeitsuki

  • josu naberan 2022-06-15 16:09

    Argui Begui,

    etimologia aldetik zer proposatzen dudan “EUSKERA” berbari buruz:

    EUSKERA/EUSKARA/ÜSKARA/EUSQELE/USKELE (azken biok Laçarragaren ildokoak)

    *eiñ-en-usu-uku-on-era “lekuan berton usu dan manera”
    –>–>EU-usu-uku-on-era–>–>EU-USKU-O-ERA–>EUSKUERA edota USKU-ELEA (azken manera hau Laçarragaren ildoari jarraiki)

    Justifikazioak ene orrialdean adierazita.

    ASTARTÉ jainkosarekin desio

  • EUSQELE/USKELE Laçarragac ez çuen erabili.

    euskera / euskara euskoen / baskoen era edota ara.

  • josu naberan 2022-06-15 21:40

    Laçarragak “EUSQUEL ERRIA” erabili zuen, ezta?

    Begiratuko diat badaezpadan, baiña hala uste diat.

  • eusquel bai, ez eusquele.
    eusquel = euscal

    euskuera ez da nehon erabilcen.
    eusquera, euscara, escuara, bai.

    Etcheparec eta Leiçarragac heuscara.

    elhe hitza iphar ekialdeco Euscal herricoa da, berçalde.

  • EUSKAL ADITZA: ETORRI

    dator – zetorren – letor – betor

    ORAINALDIA

    nator, hator, dator
    gatoz, zatoz, zatozte, datoz

    IRAGANALDIA

    Adizki luzeak:

    nindatorren, hindatorren, zetorren
    gindatozen, zindatozen, zindatozten, zetozen

    Adizki laburrak:

    nentorren, hentorren, –
    gentozen, zentozen, zentozten, –

    ALEGIAZKOA

    Forma luzeak:

    nindator, hindator, letor
    gindatoz, zindatoz, zindatozte, letoz

    Forma laburrak:

    nentor, hentor, –
    gentoz, zentoz, zentozte, –

    AGINTERA

    betor
    betoz

    Euskal aditza erraza da!

  • Honelakoak gerta litezke:

    ni ninduen
    edota
    nik ninduen
    honetarik gero nenduen, neuen, nuen

    Bilatu behar da sistemarik errazena

    ni nindakarren
    edota
    nik nindakarren
    honetarik gero nenkarren, nekarren

    Hark ni nindekarren edo nenkarren.
    Baina baten batek esan balegi/baleza
    Hark ni nekarren
    eta
    nik hura nekarren…
    Non legoke problema?

    Txarto hitzegitea oso euskarazkoa da egun!!!
    Zorigaitzez edo zorionez
    Nork dakike!?

    Edota berdintsua dena:

    Ninduen eta neuen/nuen artean, nenduen dugu. Hau balio bikoitzaz baliagarri litzateque.

    nindakarren eta nekarren artean nenkarren. Hau ere balio bikoitzaz erabilgarri.

    Adeitsuki

  • Systema verbal bat ceinarequin euscaldun guztiac identificaturic senti baitaitez(que).

  • josu naberan 2022-06-16 22:33

    “sistema verbal bat… euskaldun guztiak identificaturik senti baitaitez(ke)”

    nik uste euskera bateratu estandarrak bi ditz-sistema behitzat batu beharra izanen duela:

    1.- oraingo estandarra, zeina EKAI//GAI erroan oinarritzen dan (pl. ZKI).

    2.- ABU/EBAN aditz-sistema mendebaldarra (iberieratik datorrena (ABU: “jatorria”

    Horiek ez dago alkartzerik… eta ez genduke gura Salomon barri bat (Mitxelena bezalakoa)

  • EBAN eta EBEN nola eratu diren erakutsia dut.

    Orainaldian DAUAN (DUEN) erraiten duenac DAUEN (DUTEN) erraiten duten modura, iraganaldian EUAN (ZUEN) erraiten duenak EUEN (ZUTEN) erraiten daqui. Tarteco U hori B modura ahoscatzen ahal da: EBAN eta EBEN.
    Bi hauec ez dute cerikussiric ibericoarequin.

    CEDUEN = CEUEN = EUEN = EBEN
    CEDUAN = CEUAN = EUAN = EBAN

    Bizcaiera litterarioan EBEN eta singularrean EBAN, ceren aN eta eN atzizquiequin berheizten baitira singularra eta plurala.

    Ez da ecer ere BATU behar.

    ZUEN eta ZUTEN beçain onac EBAN eta EBEN dirade. Bigarrenac erabilcen jaquitea asqui da euscara edota eusquera bicainean ari içaitecotz.

  • josu naberan 2022-06-17 00:07

    EBAN//EBEN iberiera eta euskerak partkatzen duten aditza dok.

    Edozein ikerle iberistak dakienez

  • Bada, punctu huntan oker daude ikerle iberista horiec.

    Bizcaieraz:
    dadu = dau
    ceduen = ceuen = euen = eben
    ledu = leu

  • ETORRI aditza

    Eskema:

    orainaldia
    iraganaldia
    alegiazkoa

    nator
    nindatorren = nentorren
    nindator = nentor

    hator
    hindatorren = hentorren
    hindator = hentor

    dator
    zetorren
    letor

    gatoz
    gindatozen = gentozen
    gindatoz = gentoz

    zatoz
    zindatozen = zentozen
    zindatoz = zentoz

    zatozte
    zindatozten = zentozten
    zindatozte = zentozte

    datoz
    zetozen
    letoz

    Adeitsuki

  • EKARRI aditza

    Eskema:

    orainaldia
    iraganaldia
    alegiazkoa

    nakar
    nindakarren = nenkarren • nekarren
    nindakar = nenkar • nekar

    hator
    hindakarren = henkarren • hekarren
    hindakar = henkar • hekar

    dakar
    zekarren
    lekar

    gakartza
    gindakartzan = genkartzan • genekartzan
    gindakartza = genkartza • genekartza

    zakartza
    zindakartzan = zenkartzan • zenekartza
    zindakartza = zenkartza • zenekartza

    zakartzate
    zindakartzaten = zenkartzaten • zenekartzaten
    zindakartzate = zenkartzate • zenekartzate

    dakartza
    zekartzan
    lekartza

    Oharra: Adizqui hauetan TZA kendu beharra dago, objectua singularra bada; eta TZA tartecatu behar da objectua plurala bada.
    NORC, NORI eta KE marcac eraman ditzaquete adizqui hauec.

    Adeitsuki

  • josu naberan 2022-06-17 10:08

    antza danez, tokaide, hik ezein iberista baino gehiago dakik. Jakintza madrea.
    badá jakin ezak, beharbada badakik, euskera eta iberiera hizkuntza bera (berbera) izan zela, bisilabazko hizkera eraiki zutenetik (-18.000~) hamar mila eta piku urtetan zehar, harik eta alkarren dialekto bihurtu zirean arte Nekazaritza Aroan, non batzuk Akitanian geratu gintuan, eta besteak Levante aldean egondu.

    Baina iberiera idatzia duela 2.000 urte irentsi zitean latin idatziak. Orduan, 4 mila urte bitarte horretan, urrundu ziren euskera eta iberiera, bai, baina ez zitean ezberdindu hainbeste, alkar ez ezagutzeko beste; 450 bisilabazko partekatzen dituzte, horien artean ABU, ABA/AMA, ABIAN, ABINER (alogerekoa)… eta EBAN/EBEN aditz nagusia (“eraiki, eman, erditu”)

    ez uka ezagutzen ez duana

    goza eguzkiaz

  • EBAN/EBEN aditz nagusia (“eraiki, eman, erditu”)

    Seculan ez dut nic erran ibericoa eta euscara noizbait hizcunça bera içan ez direnic.
    Gueroac arguituco duque.

    Erraiten ahal dudana da ibericozco eban/eben horrec ez duela cerikussiric bizcaiera litterarioco eban/eben adizquiequin. Hauec ez dira orocorrac Bizcaian, baina bai ulergarriac abadeec elicetan erabili dituztelacotz.
    Bizcaian eban, ceuen, euen, ceban etc. erabilcen dira. Pluralean eben, ceudien, ceurien, ceren, ceben, etc.

    ceDUen = ceuen = euen = eben
    Naffarreraz
    ceDUen = ceuen = çuen

    Lehen personan:
    ninduen = nenduen = neuen
    Bizcaiera litterarioan: neban

    DU hori *eDUn (haber, tener) aditzaren erroa da.

    Orainaldian:

    daDU = dau = du

    Errannahi jathorrizcoac:

    daDU = es tenido por él/ella/ello
    ceDUen = era tenido por él/ella/ello

    Euscal aditza jathorriz passivoa da.

    nindakarten = nenkarten yo era traído por ellas/ellos

    Adeitsuqui

  • Azalpena:

    Adibidez:

    gakartza
    gindakartzan = genkartzan • genekartzan
    gindakartza = genkartza • genekartza

    Orainaldia:
    gakartza: HARK GU

    Iraganaldia:
    gindakartzan HARK GU
    genkartzan: Aurrekoaren forma laburra, nondik eta:
    genekartzan GUK HAIEK
    + genekarren GUK HURA

    Alegiazkoa
    gindakartza HARK GU
    genkartza: Aurrekoaren forma laburra, nondik eta:
    genekartza GUK HAIEK
    + genekar GUK HURA

    Baten batek erabil lezake
    gindakartzan / genkartzan adizkiak
    genekartzan adizkiaren ordez

    eta

    gindakarren / genkarren adizkiak
    genekarren adizkiaren ordez

    Gainera, eN kendurik, berdin alegiazkoan ere. Hau da, nork- nor sistema nor-nork sistemaren ordez, alegia.

    Problemarik ez.
    Naffarron baithan problemarik ez.
    Problematikoak beste batzuk dirade, baskoitxurantak, alegia: Akademian, unibertsitateetan, institutu eta lizeoetan, eskoletan, ikastoletan, euskaltegietan eta abarretan.
    Bejondeiela!

    Adeitsuki

  • baskoitxurant

    basco hitza (h)euscaldun hitzaren synonymoa da Etcheparerengan: euscaraz minçatzen dena. BASCO, B eta C.

    Peninsulan vasco bilhacatu da, eta hau ez da euskaldun hitzaren synonymo. Vasco batzuc euscaldunac dira, berce asco ez. Guehienac ez.

    basko tarteco cerbait dugu: basco edo euscaldun erdi egossia, erdi eguina, erdi erdalduna, erdi euscalduna.

    itxurant (Orotaricoan dago), norbaiten plantac eguiten dituen actore edo interpretea da.

    baskoitxurant edota basko itxurant liçate basko baten itchurac edo plantac eguiten dituena.

    Cerbaitetan argui eguiteagatic.

    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2022-06-17 15:17

    Barkatu ene galderak ez badu deus ikusteko dagoeneko gaiarekin baina nola eskupean zaitudala…
    Zubirik ( 395 orrialdean) untsa esplikatzen du ez dela (erradikala)tzeagatik (kausala) nahasi behar (partizipioa) agatik (ere) kontsetsinboa-rekin nahasi behar.
    Baina hori oraian dago eta ez du iragana aipatzen
    Zure ustez nola egin behar da diferentzia iraganean kausala eta kontsetsiboa artean?
    “Atzo gatua saritu nuen saguia bezperan harrapatu izaiteagatik eta etxe erdian pixa egin izanagatik”????
    Ala iraganean diferentzia ezin da egin iraganean eta saguia harrapatu eta pixa egin izanagatik berdin erran behar da bietan?
    Milesker aitzinetik

  • harrapatu içateagatic
    eta
    harrapatu içanagatic
    niretzat valioquide dirade, duela guti edo duela asco. Causala nahiz concesivoa içan.
    Adeitsuqui

  • Ez niz segur ulerturik:
    Erran nahi ote duzu oraian ez bezala ( nun kausala eta kontzesiboa klarki bereizten diren) iraganean aldiz “sagua harrapatu izaitea gatik” edo “sagua harrapatu izanagatik” baliokideak direla eta aukeran kausalak ala kontzesiboak??? Kontestuak soilik argituko luke zentzua?

  • Iraganaldian eta orainaldian contextuaren arauera.

    Differentac lirate
    harrapatzeagatic (causala)
    eta
    harrapatuagatic (concesivoa)
    baina bigarren hau causala ere içan ahal liteque.

    Adeitsuqui

  • Benat Castorene 2022-06-17 16:10

    Brinpoleta!
    edo ulemena hasi zait jada moteltzen ala ez duzu konprenitzen ene arragura!
    orainaldian arazorik ez daukat eta Zubirirena argia da. Alainan nik iraganaldiarekin dut partida!
    Zaude, zaude bada beharbada esplikazio bat Zubirik iragana ez aipatzearenari eta zuk ni ez ulertzeari:!
    harrapatzeagatic (causala)
    eta
    harrapatuagatic (concesivoa)
    Zuoi bioi balio dizuete orobat orainaldian eta iraganaldian
    Atzo gatua saritu nuen bezperan sagua harrapatzeagatik eta pixa eginagatik.

  • agatic = arren

    Orainaldian cein iraganaldian laur hauec erabilgarri causal modura edo concesivo modura:

    harrapatzeagatic
    harrapatuagatic

    edota bigarren honen valioaz

    harrapatu içaiteagatic
    harrapatu içanagatic

  • Benat Castorene 2022-06-17 17:19

    Noizbait trenkatu behar baita:

    harrapatzeagatic (kausala orainaldian)
    harrapatuagatic (kontzesiboa orainaldian)
    harrapatu içaiteagatic (kausala iraganaldian)
    harrapatu içanagatic (kontzesiboa iraganaldian)
    Milesker Josu
    eta “adishatz” gaskoiek dioten bezala

  • Adishatz, Beñat!
    Içan çaquizquio Jaincoari!
    Placer bat enetacotz.
    Adeitassunez

  • Beñat, euskara batuari gagozkiola, informazio hau jakingarri kausituko dukezu:

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&id=43

  • Benat Castorene 2022-06-17 21:12

    Eskerrik asko Gilen dokumentu horrek deznte argitzen gaitu.
    Baina hor ere aldia ez dute kontuan hartzen aldi-arazorik ez balitz bezala:
    Begira:
    “Aita etorri izanagatik poztu da” ere ez da egokia kausa adierazteko; horretarako, bestelako menderagailu batzuetara jotzea da egokiago; esate baterako, “etortzeagatik”, etorri delako/zelako eta gisakoetara.
    Baliokidetzat hartzen digute ” etorri izana(gatik)”(iragana) eta “etortze(gatik)” (orainaldia)
    Beharbada adizki ez-jokatuek ez dutelako aldia kontuan hartzen?

  • Benat Castorene 2022-06-17 22:09

    “Eskerrik asko ekitaldira etorri izanagatik” ez bada egokia (kontzesiboa izaiteagatik)
    Zergatik ez
    “Eskerrik asko ekitaldira etorri izaiteagatik” kausala da eta burutua (iragana)?
    Gaurkotz, hortan geldituko gara , lagunok, zuen baimenarekin bestenaz denok pilulak beharko ditugu lo egiteko.

    • Eskerrik asko ekitaldira etorri izanagatik” ez bada egokia (kontzesiboa izaiteagatik)
      Zergatik ez
      “Eskerrik asko ekitaldira etorri izaiteagatik” kausala da eta burutua (iragana)?

      Beñat, dioskuzun hau niri ongi iruditzen zait.
      Adeitsuki

  • Milesker, Josu, lotura horrengatik. Euskara Batuaren Eskuliburuan behintzat ez zituzten kontuan hartu Hidalgoren oharrak. Gramatika berrian, ez dakit. Baina argi dago zuzenketak ez ziena graziarik egin.

    • Gilen,

      Hidalgo jauna bethi dago çucen syntaxi contuetan.

      Adeitsuqui

  • NUEN & NEBAN nondik?

    ninduen NOR-NORK
    = > nenduen
    = > neuen
    = > nuen NORK-NOR

    NEUEN horretatik NUEN & NEBAN sortu dira.

    Adeitsuki

  • Josu, ba Euskaltzaindiaren gramatika berrian berariaz eta espreski esaten da Hidalgoren tesiaren funtsa okerra dela.
    Nahi baduzu astelehenean bidaliko dizut aipua.

    • Caixo, Gilen

      Nahi duçunean, bai.
      Fede contua date, baina ni Hidalgorengan fidatzenago naiz, berce guzti horiec baino guehiago baitaqui literatur hizcunça gureaz.
      Adeitsuqui

  • NUEN & NEBAN

    erraiteco moduac Bizcaian:

    nauen, naben, neuen, nuen, neun, nun, neuan, neban, noan, nendun, nindun…

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ehha&view=frontpage&Itemid=466&lang=eu&mapa=1339

    Adeitsuqui

  • Ikusten dugu nola Bizkaitik irten gabe ninduen (nindun), nenduen (nendun), neuen eta nuen agertzen zaizkigun, egun NUEN akademikoak adierazten duena adieraztecotz.

    ninduen NI HARK bezala, NIK HURA adierazten zuen eta, cenbait lekutan, du.
    Berau aditz guztiekin berdin gertatzen da.

    Adeitsuki

  • Akademiak: nindekarren (hark ni) eta nekarren (nik hura)

    NINDAKARREN:
    NENKARREN & NEKARREN

    NI HARK eta NIK HURA berdin berdinak.

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ehha&view=frontpage&Itemid=466&lang=eu&mapa=1447

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ehha&view=frontpage&Itemid=466&lang=eu&mapa=1445

    Nire teoria konfirmatzen da berriz ere.

    Adeitsuki

  • josu naberan 2022-06-19 19:30

    gure Buaturialdekon hizkeran, HARRAPATZEARRE esan dogu betik, bai kausazkoa nahiz kontzesiboa adierazteako, eta batere arazo barik,

    testuinguruak bereizten baitu erraz asko..

  • josu naberan 2022-06-19 19:33

    barka,

    Busturialdeko hizkeran, baita hizkera zabalagoan ere…

    -ARREN,
    harrapatzeARREN

  • josu naberan 2022-06-20 09:40

    duela 18 urte “HITZ, ELE, BERBA” liburua idatzi neuan, Bittor Kapanaga Otxandiokoak esaten euana ikertu nahian: hots, euskera hiru hizkuntza aeuzkala bere barnean

    Nihaur, orduan, hiruko hizkera sinonimo horien jatorria jakin guran sartu ninduan saltsa hartan.

    Badá, euskera barneko hiru hizkuntza hauek honako hauek dituk:

    1.- enbor nagusia, akitanoa

    2.- Amazigh hizkuntza, berbereena

    3.- hizkuntza sáharar-mediterraneoa.
    Azken honetako duk ELE, zeinak “adierazpena edierazten baitu.

    Beraz, “hiz, mintza, berba” errango nuke, zeren ELA ez baita hizkuntza, baizik “adierazpena, besterik gabe.

    • Euscaldun naturalen ADNan Iphar Africatic passatuac direla aguertu behar liçate. Gueroac erranen.
      Nire Y grecoa handic dathor. Duela 2300 urthe Africaco Ipharraldean egon cen aitaren lerroco arbasso bat. Guero Uharte Britannicoetaric iraganic Cantabria aldera ethorri cen berce ondorengo bat.
      Erdi africarra naiz, beraz.
      Atzo Plencian bi senegales ethorri citzaizquigun, ceinec ikussiric emaztea eta bioc euscaraz ari guinela, haiec ere euscaraz! Batac 22 urthe daramatza hemen, gaur 63 urthe betheco dituena. Bercea gazteagoa, 45 bat. Berau duela bi urthe ethorri da hona. Eta biec euscaraz ederto baten!
      Hala ere, paperic ez, hemengo euscotar ascoc baino meritu handiagoa eduquiric.
      Hemengo guehienac baino euscaldunagoac.

    • Bittor Kapanagaren intuizinoa zeure egin dozu.
      Intuizinoak behar diraz demostratu zientzia alorrera igaro daitezan.
      Berak ez eban egin eta zeuk be ez dozu egiten jakin.
      VERBA eta VERBO latineratik etorri jakuz, eusko itxuranteen BERBA pean mozorrotuta egon arren be.
      Adeitsuki

  • josu naberan 2022-06-21 23:15

    hasteko, BERBA ez dator latinetik, primo, baizik eta latin jaio barriak Ipar Afrikatik jaso zuen: I-BERBA-ARIATIK.
    Zeren ENEAS Ilion-Troiakoa Dido printzesa berbereaz maite mindu baitzen, eta horrek atzeratuarazi Erroma fundatzeko eginkizunetik.

    Latinak mila loretik jaso zuen bere hizkuntza, besteak beste iberieratik, Etruskeratik, Zeltieratik, Italiako hizkuntza aurre-arierazko Osko, Unbro eta Ligurieratik, behintzat.

    Nire ikerketari dagokionez, Maisu, bazekiak zer harreman izan zuen euskerak Berbereen AMAZIGHen hizkuntzarekin Mesolitikoan (-9000~ Capsiens-Sauveterre Kultura), eta hizkuntza Sáharar-mediterraniotik.
    Duela 18 urte hori azaldu nuena zehatz-mehatz.
    Beraz, tokaide, lar erraitea duk, ezer ez dudala lortu esatea.

    Hik Lakarra bezain? Hark zera erran baitzuen orduan: “Naberanen hau irakurtzen duena euskera ahazteko arriskuan da” (sic)

    Barka, -O- dativoaren desinentzia-jatorrikoaz jardutean, printzipala ahaztu zaidak:

    1.- JARIO/IYO/-O- (isuri, dario, orio)

    2.- AUZ/OS/-O- (altuera, kalitatea)

    3.- UNE/ON/-O- (espazio-denbora, une/gune)

    ondo-eiñ-lo

  • josu naberan 2022-06-22 10:35

    euskeraz BERBA dena “VERBUM”-etik dator, jakina; baina hori Ipar Afrikako BERBERIAtik (amazigh hizkuntza, akitaniako enborraren ahizpa)

    eta 3. hizkuntza osagaia Sáharatik jasoa du euskerak (ALE, ELE, ELI, AMA, UME…)

    Dakianez, oraindik etzeukeagu Etimologia Hiztegirik, UPVko Lakarra jaunaren berba gutxi batzuk salbu, eta Michel Morwan paristarraren zerrenda txit mugatua izan ezik.

    Beraz, tokaide, neu egiten ari naizena aipatu behar.

    Horren A-B-D letrak jada eginda ditudanez, BERBA hitza ere interpretatu diat honezkero. Jakin nahi baduk,

    BERBA *ibar-beh-eiñ-en-abo-an-era–>–>–>ibar-behe-eu-abo-a “ibar beheko abo-era”

    Noski, interpretazio hori ez duk agertzen ezein hiztegitan.

    eta nirean ere “work in progress” duk, hiztegi osoa amaitu arte, datorren urtean edo.
    Adibidez BERBAren interpretazioan, ARIA barik ERA dela uste diat erroa. Besoak zabal jasoten diat ekarpena eta diskutia.

    • Naffarreran verbo eta verba daduzcagu. Hau da, çucenqui idatziricoac.

      /’uer.bum/ eta /’uer.ba/ ahoscatzen ciren latino classicoan.

      uerba verba berba

      berba da egun duen ahosquera!

      verba cen verbum hitzaren plurala.

  • josu naberan 2022-06-29 22:34

    VERBUM//VERBA= uerbum//uerba. Correcto, junior

    orai jasan egic phazientequi berbon etimologia:

    da-an-eiñ-en-ara-une-an-boroa–>–>–>
    dan-heuen-aR-un-ba–>
    –>DARHUNBA//EURBA//UERBA = VERBA

    Cf. “irregulartasunen” sorrera, a-a, a-u eta e-a bokalen batura edo talkagatik

    1) lehen irregulartasuna: “h” haspernduaren sorrera, a-a bokalen talkaz.

    2) bigarren irregulartasuna, “R bortitzaren” sorrera, a-u bokalen talkaz.

    3) hirugarren irregultasuna, e-a bokalen talkagatik: EUR//UER metonimia.
    Dan-dana arrazoizkoa hizkuntz arauen arabera,
    nahiz eta konplikatu samarra iduri baten bati, Lauinski.

    • Niretzat hori ez da gardena.
      Gardena da hau:

      ninDAKARZUn = nenKARZUn
      :yo era traído por ti, tú me traías

      Zer dinoe filologo klasikoek zure etimologia horrezaz?

  • josu naberan 2022-06-30 13:42

    Zer erran nahi duk “filologo klasikoak” erraitea?

    UPVko soldatapekoak, agian?

    Baraiei iduri zaizkien “antzekotasunen” arabera euskal hitzak interpretatzera ausartzen direnei, porrota segurtatuarekin?

    batiko apunte horixken arabera diharduten “hizkuntzalari” tipiko-topiko-autoritas eredura dihardunaz ari haiz, motel? Utzi horiei bakean “requiescant”

    • Ez, erran nahi nuen grecquera eta latinera ongui daquizquiten munduco philologoac.

  • josu naberan 2022-07-02 23:40

    daogoeneko sakon lotu dizkiat GREKO/LATIN/EUSKERA, eta aski phorogatu “JOAN-ETORRIKO maileguak”: hots, hemendik hara joanak, ZABALKNE MAGDALEINARREN eskutik, eta oraintsu bueltan etorri zaizkigunak (duela 100 urte baiño gutxiago (batik bat grekotik) kontzeptu zehatzak adierazeteko (BIO, EKO eta beste hainbat)
    Hori dugue gure Akadeimietan erakutsi (ezta irakatsiko ere), baina epoka luzetxo batez, euskera-iberera , izatez, “lingua franca” izan zuan Europa zein Mediterranio luze-zabalean.

    Hau da Europa osoa den-denek ezagutzen zuten hizkuntza…

    Ha dok, nahz eta hori pentsatze hutsa sinestezina baduk ere.
    )
    Eta paniko izïgarria, aldiz, euskerari betiko herra diotenei.