Aniztasun sexualaren eta linguistikoaren aurkako erasoa
Aniztasun sexualaren eta linguistikoaren aurkako erasoa –
Iragan igandeko ordu txikietan, Alde Zaharrean sanfermin txikiak ospatzen ari zirela, aniztasun sexualaren aurkako eraso bat izan zen. 23 urteko mutil batek bi neska eta bertze mutil bat iraindu eta jo zituen ortzadarraren koloreko bandera bat zeukatelako. Eta geroko gertaerak arrapaladan joan ziren: erasotzailea berehala atxilotu zuten; erasoaren aurkako elkarretaratzea egin zuten; Iruñeko Udalak erasoa gaitzetsi zuen; erasotzailearen aurkako epaiketa lasterra egin zuten; eta erasotzaileari 16 hilabeteko kartzela zigorra eta isun txiki bat ezarri zizkioten. Ez du kartzelan sartu behar izanen.
Tira, erran dezagun pasadizoa horrela kontatua normal samarra dela. Eraso bat izan zen, gizarteak behar bezala erantzun zuen, eta erasotzailea berehala zigortu zuten. Baina Diario de Noticias-ek gaur erasoaren kontakizuna egin du, eta hura irakurrita zur eta lur gelditu gara, oharkabean pasatu zaigun elementu bat baitzegoen: euskara.
Artikulua modu nahasi batean dago idatzita, baina gaizki ulertu ez badugu, erasoa baino lehentxeago erasotzaileak neska bati galdetu zion ea zer esanahi zuen bandera horrek, neskak erantzun zuen esanahi handikoa zela, eta erasotzaileak orduan erantzun zuen neskak -atzerritarra izateagatik- ezin izanen zuela euskara ikasi, eta bere arrazakoak oso txikiak zirela, eta sudur txikia zutela.
Sudur txikikoen elkarterik ez dut ezagutzen, baina euskararen defendatzaileak, bai, asko. Kontseilua! Ez duzue deus errateko?
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2018ko irailaren 25koa]
Noiztik da ukabilkadatxo bat albiste? Ni honezkero 10-20 bat aldiz agertu beharko nintzateke ere…
Erasotzaileak euskara aipatu zuelako Kontseiluak zerbait esan behar al du ala?
Errentagarritasun politikoa atera ahal zaionetik. Historian inoiz izan den ingurune (fisiko) seguruenean bizita ere batzuk alarma soziala piztu eta gizartea tentsioan mantendu nahi dute. Estatu polizial totalitario baterako bidean gaudela pentsatzeak beldurra ematen du
Ez dut ulertu euskararen aipu horrek zer esan nahi duen. Diario de Noticiasen berria ere oso nahasgarria da. Zer gertatu zen?
Ez dut kozkorrik ulertzen. Diario de Noticias egunkariko albistea nahas-mahas hutsa da eta ezer gutxi uler daiteke zer gertatu zen…
Nork zer esan ziola nori?
Erasoa jaso zutenak nongoak zirela?
Erasotzailea bolikostarra zela?
Norbaiten sudurra bestearena baino txikiagoa zela?
Euskarak zer leku zuela anabasa honetan?