Prostituzioaren mundu ezkutuan zilegi da sindikatu bat sortzea?

Prostituzioaren mundu ezkutuan zilegi da sindikatu bat sortzea? –

Azken asteotan, prostituzioa eta bere egoera, inoiz baino gehiago denon ahotan egon da. Ikusi besterik ez da egin behar nola emagalduak defendatu nahi dituen Otras izeneko sindikatuaren berria, izugarrizko arazo bihurtu den Gobernu espainolarentzat. Batzuen esanetan, prostituzioa ogibidea da beste batzuk bezalakoa eta emakumeek eskubidea eduki beharko lukete askatasunarekin praktikatzeko. Beste batzuen ustez, ordea, aktibitate guztiz arriskutsua eta iraingarria da emakumeentzat (baita gizonentzat ere ikusiko dugunez). Edonola ere, urteak pasatu ahala badirudi “historiako ogibide zaharrena”-ren eztabaida bukaezina dela eta iritzia eman baino lehen, geure buruei galdetu beharko genieke zein den prostituzioaren benetako errealitatea.

Ildo beretik jarraituz, esan genezake prostituzioa mundu guztiz ezezaguna dela ez daudelako inolako datu ofizialik. Gainera, Espainiko Estatuan prostituzioa praktikatzea ez da ez legala, ez ilegala. Alegala da. Izan ere, aktibitate honi dagokionez ez dago legearik zigor-kodean, ezta gogorik ere erregulatzeko. Kontua da gai eztabaidagarria denez politikariek beldur diotela arazoari aurre egiteari badakitelako eginak egin jendeak kritikatuko duela. Honekin batera, jakin behar da zein den prostituzioaren egoera geure herrialdean, joerak aldatu dira eta. Horrela, azken datuen arabera, antzinean bezero gehienak helduak izan ohi ziren bitartean, gaur egun gazteak dira emagalduen bezero nagusiak. Honez gainera, bistan dago prostitutaren betiko prototipoa emakumea, atzerritarra eta behartuta izan dela, halere, egoerak horrela izaten jarraitzen du? Adituek orokortasun hau ukatzen dute, bere esanetan, prostituzioaren egoera aldatu da eta atzean geratzeko arriskuan gaude erakundeek hauxe ulertu ezik. Gaur egun, emagaldu gehienak oraindik emakumeak dira baina ikertzaileek gaineratzen dute guk pentsatzen dugun baino gizon eta transexual askoz gehiago daudela. Gainera praktikatzeko lekuak ez dira berberak. Duela urte batzuk errepide inguruko klub handiak modan zeuden gaur egun, berriz, hauexek arrakasta galdu dute eta hiru leku mota daude:

  • Sexu langilea dagoen tokia: bere etxea edo kluba
  • Espazio neutroa, hotela esate baterako
  • Bezeroen lekua: bere etxea, auto edo beste ezarritako lekua

Argi dago hauetako hirutik zein den arriskutsuena. Hau aipatuta, galdera nagusia sortzen da: emagalduak badaude benetan behartuta edo bere kontuan egiten dute nahi dutelako?

Kontuan hartu behar da galdera honen erantzuna ezinbestekoa dela prostituzioaren eztabaida konpontzeko, zigorrak ezartzerakoan batik bat. GKE askoen ustez, kasu gehienetan  prostituzioa ez da inposizioa, beharra baizik eta helduen zainketa edo hoditerien garbiketaren aldean konpàratzen dituzte. Argudio hauek, hala ere, ez dute jende asko konbentzitzen.

Esanak esan, argi dago arazoa ez dela erraz konponduko, hala ere, ezin diegu utzi politikariei besoak gurutzaturik gelditzea. Esan dudanez, emakume hauek bizi dituzten egoera larriak gorabehera, politikariek nahiago dute bere interes politikoak babestu eta zerbait egiten dutenean sexu langileei ez die beti on egiten. Prostituzioa erregulatu barik mantentzen denez, gehienek ez dute kotizatzen, ez dute gizarte segurantza izateko eskubiderik eta, horrexegatik, gizarte segurantzatik kanpo. Horrekin batera, ogibide honetan drogak eta ludopatia egunerokoak dira baina prostituzioaren arazo nagusia betikoa da, estigma soziala. Izan ere, arrazoi asko egon daitezke sexu langile bihurtzeko baina aukera hori hartuz gero zeure bizitza osorako izango da. Adituen esanetan, emagalduaren motxila oso astuna da betirako markatzen zaituelako eta aurreiritzi hau gizarte osoan dago hedatua.

Esan dudanez, prostituzioaren estigma soziala oso barnetuta dago gizartean eta hauexek erankundeetan eragiten du ere bai. Horrela, geure inguruan ,esate baterako, Bilbo eta Irun lehen euskal hiriak ziren ordenantza martxan jarri zutenak kaleko prostituzioa zigortzeko, nahiz eta praktika hau %5 baino gutxiago den. Lege hauek sexu langileei isunak ezartzeaz gain, bide penalak irekitzen dituzte baina ez dute lortu arazoa konpontzen ezta kontrolatzen ere. Izan ere, emalgalduek erdigunetik alde egin behar izan dute poliziaren jazarpena saihesteko eta kanpoaldera joan dira bere bizitzak gehiago arriskatzen. Bistan dago, emagalduen egoera Hego Euskal Herrian ez dela batere egokia Espainiko Estatuaren linbo legalaren barruan baina zer esanik ez Ipar Euskal Herriari buruz. Han Estatu frantsesa guztiz abolizionista da eta sexu langileek izugarrizko jazarpena pairatu behar dute.

Prostituzioaren mundu ezkutuan zilegi da sindikatu bat sortzea?

Hau guztia esanda, argi dago gizatalde honen lan baldintzak onartezinak direla eta XXI. mendean konponbideren bat aurkitzeko gai izan beharko ginetekela. Hala eta guztiz ere, egoera aurreratzeko, benetako eztabaida sortu beharko genuke gaur egun politikan modan dagoen lerro gorriak  kenduz, hau da, sexu langileen benetako etekina bilatu eta talde batzuen aurreiritziak gainditu. Beste era batera esanda, ausartak izan beharko ginateke.

Horrela, proposamen asko egon arren, gero eta aditu gehiago eskatzen dute erakundeek prostituzioa kontrolatu dezaten, hau da, bere praktika erregulatzea baimenak emanez, prostituzioaren kalitatea eta seguritatea bermatzeko eta langileen lan baldintzak hobetzeko. Tabakoarekin eta alkoholarekin bezala, dagokion erakundea guztiz kontrolatuko luke bere aktibitatea: lekua, lan baldintzak, higienea aldizkako ikuskapenak eginez eta zergak bilduz. Gainera, diru honekin hainbat neurri bultza litezke: prostituzioa uzteko alternatibak eman, autodefentsa ikastaroak eskaini, kondoiak banatu eta abar… Batek daki, agian erakundeek prostituzioa kontrolatzea iniziatiba egokiena da praktika honekin behingoz amaitzeko. Hauxe lortzeko, halere, bide luzea ibiltzeaz gain, gure politikarien mentalitateak izugarrizko aurrerapena egin beharko luke hauteskunde-jarrera beldurtiak utziz. Honekin batera zenbait alderdi politikok, ezkerrekoak batik bat, pentsatzen hasi beharko lirateke prostituzioa erregulatzea ez dela erasoa, bidea baizik. Beldur naiz geure mentalitatea oraindik ez den heldua neurri hauei aurre egiteko.

Gehiegi luzatu ez naizelakoan, esan behar dut batzuetan erronka handiak konpontzeko gizarteak aldaketa handiak egin behar dituztela eta funtsezko ekintzak egin behar direla ondoriak gehiegi pentsatu barik. “Historiako ogibide zaharrena”-rako XXI mendeko konponbideak aurkitu behar ditugu.

.

Prostituzioa Bilboko kaleetan:

Prostituzioaren mundu ezkutuan zilegi da sindikatu bat sortzea? Prostituzioaren mundu ezkutuan zilegi da sindikatu bat sortzea? Prostituzioaren mundu ezkutuan zilegi da sindikatu bat sortzea? Prostituzioaren mundu ezkutuan zilegi da sindikatu bat sortzea?

Zer duzu buruan “Prostituzioaren mundu ezkutuan zilegi da sindikatu bat sortzea?”-ri buruz

  • Asteko, eskerrik asko gai hau ateratzeagatik ,nere ustez oso gai larria bait da. Zoritxarrez jarri dituzun datuak eta bideoa nahiko zaharrak dira. Ni gai honetan abolizionista naiz, baina ez naiz hortaz ariko. Hemen dauden prostituten ehuneko zati garrantzitsu bat esklabutza egoeran edo hortik gertu daude. Eta ez naiz bat ere exajeratzen ari, sinesten ez didanak badu Nigeriar, errumaniar, paraguayar eta abarren egoeraren berri jarraitzea eta konturatuko da esklabutzak bizirik dirauela Euskal Herrian. Beraz, nere ustez, egoerari duen garrantzia eman behar zaio eta gaia gizartean erakutsarazi.