Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu dio eskualdeko euskarazko hedabide bakarrari

Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu dio –

Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu dio

Aiaraldea Gaur web-gunea eta Aiaraldea Hemen hamabostekaria diru-laguntza gabe utzi ditu Amurrioko Udalak 2012. urtetik lehen aldiz. Horretarako udalak, Aiaraldea Kooperatiba Elkartearekin euskara sustatzeko zuen hitzarmena “alde bakarrez eta azalpenik eman gabe” bertan behera utzi du, gaur kooperatibak berak argitara eman duenez. Hedabideko arduradunek Amurrioko alkatearekin bilera eskatu arren, udal agintariak aukera hori ukatu egin die.

Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak honako hau adierazi nahi du:

1. Euskararen normalizazioan euskarazko hedabideak ezinbestekoak dira, eta horregatik, gure eskualdeko euskarazko hedabide bakarrak, Aiaraldea Gaur webgunea eta Aiaraldea Hemen hamabostekaria, ezinbestekoak dira.
2. Euskarazko hedabide bat baztertzea, ekonomikoki itotzen saiatzea edo euskararen normalizaziorako klabea den pieza baten aurka jotzea, euskararen eta euskaldunon aurkako eraso bat da.

Horregatik, egoera honen aurrean:

1. Amurrioko Udalak hartutako erabakia gaitzesten dugu, eta eskualdeko gainerako udalek egiten duten gisan, Aiaraldea hedabidea diruz laguntzea eskatzen diogu Amurrioko Udalari.
2. Deitoratu egiten dugu Amurrioko alkateak Aiaraldea hedabideko arduradunekin bildu nahi ez izatea, eta erabakian atzera egin eta bilera egin dadila eskatzen dugu.
3. Aiaraldea Kooperatiba Elkarteari eta bere langileei elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu. Aldi berean, herritarrak deitu nahi ditugu martxan jarriko den sostengu kanpainarekin bat egin dezaten.

Euskarazko hedabideen alde, euskararen normalizazioaren alde, hizkuntza eskubideen alde…

#Euskaraktibatu #EuskarazkoKomunikabideenAlde

Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu dio

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude