Alkateek ere Konstituzionalaren epaia salatu eta euskararen normalizazioaren alde egin dute
Alkateek ere Konstituzionalaren epaia salatu eta euskararen normalizazioaren alde egin dute –
Euskalgintzako eragileak alkate eta udal ordezkariekin bat eginda gatoz oraingoan.
Hain zuzen ere, Espainiako Konstituzio Auzitegiak Udal Legearen aurka, udalei euskara hutsez aritzeko aukera ezetsiz, emandako epaiak eragin digun kezka larriak ekarri gaitu agerraldi bateratu honetara.
Kezkagarria eta larria iruditzen zaigu sententzia euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari oztopoa jartzea delako, helburu horren alde udaletatik bideratzen diren hizkuntza-politikak guztiz mugatzen baititu. Bide batez esan, herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatzen dituzten hizkuntza-politikak direla atzera bota diren horiek, ezetsi den Udal Legearen 6.2 artikuluak berariaz jasotzen baitu berme hori.
Finean, euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen ditu epai honek, eta euskarak normalizazio eta biziberritze bidean etorkizunera begira dituen desafio handiei aurre egiteko moduko hizkuntza-politikak indarrean jartzea eragozten du.
Eusko Legebiltzarrak kontsentsu zabalez onartu zuen orain esku hartutako Udal Legea. Era berean, azken Inkesta Soziolinguistikoak argi erakutsi du gizartearen gehiengo zabal batek babesten dituela euskararen normalizazioa helburu duten politikak. Beraz, epai hori euskararen biziberritzearen aurkakoa ez ezik adostasun sozial handi baten kontrakoa ere bada. Azken batean, herritarren eta udalen erabakimena jartzen ditu auzitan. Erabakimen horren defentsan hona hemen alkate eta udal ordezkariren presentzia.
Uste dugu epai hau oldarraldi judizial zabalago baten parte dela, hizkuntza gutxituak jomugan dituen olatu erreakzionario batean kokatzen dela. Euskalgintzako eragileok kezka horren berri hementxe bertan eman genuen joan den maiatzaren 10ean, eta herritarrei dei egin genien azaroaren 4an oldarraldi honen aurka, baina, batik bat, euskararen normalizazio eta biziberritzearen alde Bilbon egingo dugun manifestazioan parte hartzera. Epai honen ondoren, deialdia are eta irmoago egiten dugu: oldarraldiaren aurka, baina, batez ere, euskararen normalizazio eta biziberritzearen alde.
.
Alizia Iribarren Andueza (Kontseiluko Lehendakaria), Joanmari Larrarte Telletxea (Kontseiluko Zuzendaritza kidea).
1. LERROA:
Kike Amonarriz -Topagunea- (Euskalgintza), Intza Gurrutxaga -EHE- (Euskalgintza), Alaitz Erkoreka (Mungia), Ainhoa Basabe (Sestao), Amaia del Campo (Barakaldo), Amaia Aguirre (Getxo), Eneko Goia (Donostia), Juan Mari Aburto (Bilbo), Aizpea Otaegi (Orereta), Iñigo Hernando (Galdakao), Xabier Lertxundi (Hernani), Teo Alberro (Pasaia), Gorka Artola (Bergara), Iñaki Zabaleta -Eusko Ikaskuntza- (Euskalgintza), Amagoia Mujika -Berria- (Euskalgintza), Nekane Artola -Ikastolen Elkartea- (Euskalgintza).
2. LERROA:
Jon Abril -Elhuyar- (Euskalgintza), Joseba Palenzuela (Mutriku), Mikel Arruti (Lezo), Itziar Aguinagalde (Berango), Saulo Nebreda (Ortuella), Julene Lazkano (Elorrio), Esther Apraiz (Derio), Urtza Alkorta (Ondarru), Izaro Elorza (Oñati), Iban Rodriguez (Leioa), Mireia Elkoroiribe (Durango), Joana Mendiburu (Oiartzun), Jorge Segurado (Urnieta), Eric Galvez (Legazpi), Juan Andres Iragorri (Gueñes), Irune Urbieta (Zarautz), Ekaitz Pau Altuna (Gorliz), Kepa Zubiarran (Lazkao), Iratxe Lasa (Markina-Xemein), Amaia Balda -Emun- (Euskalgintza), Ainhoa Lasa -Emun- (Euskalgintza).
3. LERROA:
Agurne Gaubeka -Behatokia- (Euskalgintza), Ana Rubio (Gamiz-Fika), Alberto Ugarriza (Zaratamo), Javier Gorbeña (Zigoitia), Nerea Bengoa (Legutio), Iñigo Gaztelu (Larrabetzu), Josu Andoni Begoña (Loiu), Jon Ander Aurrekoetxea (Lezama), Eneritz Azpitarte (Zaldibar), Olatz Urkiza (Igorre), Igor Zapirain (Ibarra), Pruden Otaegi (Aiara), Esther Iturrioz (Lemoa), Lander Aretxabaleta (Zamudio), Martin Aramendi (Ataun), Aitor Aretxaga (Busturia), Mikel Larrazabal (Gatika), Miren Itziar Unibaso (Barrika), Iñaki Agirre Jauregi (Legorreta), Jose Mari Atutxa (Dima), Ion Gorka Elgezabal (Laukiz), Peru Perez (Areatza), Agurtzane Solaberrieta (Usurbil), Beñat Gaztelurrutia -Gerediaga- (Euskalgintza) Maite Asensio -Hezten- (Euskalgintza).
4. LERROA:
Jesus Mari Ziluaga (Ibarrangelu), Irati Urberuaga (Aulesti), Jesus Iriondo (Etxebarria) -UEMA-, Garbiñe Saenz de Buruaga (Ispaster), Francisco Javier Ziloniz (Ea), Patrik Saitua (Gautegiz Arteaga), Mikel Magunazelaia (Forua), Txutxi Ariznabarreta (Arrankudiaga), Igor Agirre (Mallabia), Peru Perez de Anuzita (Areatza), Erlantz Urresti (Maruri-Jatabe), Mikel Magunazelaia (Forua), Ane Legarretaetxebarria (Fruiz), Ainara Otxotorena (Mañaria), Kristina Rodriguez (Aduna), Aitor Agirre (Arrieta), Alba Garmendia (Ikaztegieta), Arkaitz Goikoetxea (Munitibar), Mari Tere Artetxe (Morga), Karmele Enbeita (Kortezubi), Mari Jose Uriarte (Mendexa), Julen Karrion (Murueta), Jose Antonio Maruri (Narbaniz).
Alkateek ere Konstituzionalaren epaia salatu eta euskararen normalizazioaren alde egin dute