Aipu (edo aupa)
Aipu (edo aupa) –
“Euskal zinemaren erronkak, beraz, euskara-jendearen erronkak dira, neurri handi batean. Nola izan euskaldun, milurteko berrian? Frantzia bezalako erraldoiak ere urduritzen dituen globalizazio-aroan nola bizirik atera, subiranotasun kulturalik gabe?”.
Josu Martinez
.
“Badakigu egungo eta hemengo edertasun-kanonak diseinatuta daudela ezinezkoa izan dadin nahi bezain eder izatea, eta frustrazio horren eranginpean eros ditzagun mila produktu. Ezinezko edertasuna lortzen saiatzeak autogorrotoa du oinarri. Ez ote gara ari halatsu eraikitzen euskalduntasun-kanona?”
Maialen Sobrino
.
“Euskara eta euskal kultura belaunaldi batetik bestera transmititu dira, azpian gizarte egituratu bat izan delako; sendiko kideek, auzotarrek eta herritarrek, hau da, lehen mailako sozializazio eragileek belaunaldi gazteagoei elkarte bateko kide izatearen zentzua transmititu dietelako; eta elkartea, bere izaeran, euskalduna izan delako”.
Patxi Juaristi
.
“Hona azterketa sendo bat —eta beste argudio potolo bat—, bizi dugun urgentziaz ohartu eta berehala ikus-entzunezkoen herri estrategia bat zehazteko + diruz hornitzeko + bikoizketa / azpidazketa / sorkuntza makinariak martxan jartzeko”
Libe Mimenza
.
“Egin duguna gutxiestea zuzena ez baldin bada, egin digutena gutxiestea ere beste horrenbeste”.
Joxe Manuel Odriozola
.
“Praktikak egon behar du zentroan, nahiz eta eraldaketarako traba eta inertzia-eusle den esparrua izan”.
Manex Agirre
Aipu (edo aupa)