Adarra jotzen

Adarra jotzen –

Adarra jotzen
Arg: nafarroa.eus

Bai, inolako zalantzarik gabe Nafarroako Gobernua adarra jotzen ari zaigu. 2019ko urritik iragartzen ari dira administrazioan euskararen erabileraren inguruko dekretua onartuko dutela. Hilabeteak daramatza Gobernuko lehendakaria esaten Dekretua prest dagoela. Are gehiago, irrati-kate batean aurreratu zuen urtea amaitzerako aurkeztuko zuela. Hori horrela izanik ere, bueltaka jarraitzen dute, errotondari bueltaka

Eta, bai, badakigu Dekretu berriak duela hogei urte euskararen eta euskaldunen aurka abian jarri ziren neurriak betikotuko dituela. Baina egia ere bada, egun, Dekreturik gabe, orduan baino irizpide murritzaileagoak ari dela aplikatzen bere buruari aurrerakoi eta sozial deitzen dion Gobernua.

Adarra jotzen ari zaigu, bai, hurrengo hauteskundeak zenbat eta hurbilago egon, atarramendu elektoral eta alderdikoi handiagoa aterako diolako Dekretuari. Bai, jaun-andreok, herritarren eskubideei baino, atarramendu elektoralari eta alderdikoiari begiratzen ari zaie.

Eta, noski, hori guztia Gobernua osatzen eta sostengatzen duten alderdien arteko desadostasuna denez, lasaitasun osoz jo diezagukete adarra!

 

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko urtarrilaren 18koa]

Armentia ikastolako zuzendaria

2 pentsamendu “Adarra jotzen”-ri buruz

  • josu naberan 2022-01-24 23:04

    Hi, Paul

    Hemen bazeukeagu plan bat euskera behetik gora bultzatzeko.

    Ez dakit entzun baduk: Kulturgintza-2022 deitu diagu, eta jende bat ere prest zegok hasteko… Baina zailena hastea dok.
    Eta pentsatu diagu zuok izan zaitezketela egokiak bolondresei deialdia egiteko.

    Plangintza horri buruz ZUZEUn bertan aurki dezakezue zehaztapena, adibidez “Erraldoia oinutsik” nire artikuluan, edo HISTORIAZALEAK mobilean “Euskeraren Eguna… eta Tornuia” artikuluan.

    Zer deritzozue?

  • josu naberan 2022-01-25 22:42

    Hi, Paul
    Lanez lepo ibiliko zarete, ziur, baina egiozue kasu gure proposamenari.
    Holako tenorerik ez dok kausitzen sarri.

    Zeuok pentsatu gure plagintzarako bolondresei nola egin deialdia: teletestuz, telematikaz, bozina-mendietatik…