74000 hiztegi sarrera
74000 hiztegi sarrera
Hurrengo estekan bi dokumentu ikusiko dituzue:
Bata da euskarazko 74000 hiztegi sarrera (edo azpisarrera) txt UTF-8 formatoan, eta, berriz, bestea searchtxt programa bilatzailea.
Edonon karpeta berri bat sortuta, bai zerrenda bai bilatzailea deskargatu behar ditugu eta karpeta horretan kokatu. Searchtxt programatxoan klik eginez, irudian ikusten den leiho bat ikusiko duzue non bilaketak egin ahal baitira. Proba ezazue lau modu desberdinetara:
hitza
hutsunea + hitza
hitza + hutsunea
hutsunea + hitza + hutsunea
“hitza” ipintzen dugun lekuan edozein hizki segida erabili ahal da. Adibidez “tasun”, “garri”, e.a.
Gustatuko zaizuelakoan, on degizuela!
Aipaturiko leku berberean Leizarragaren Testamentu Berria sartu dut konbinatuta bi urte lehenagoko gaztelaniazko itzulpenarekin. Funtziona arazteko sortu karpeta berria eta ipini han TB-NT dokumentua eta searchtxt programa. Bilaketak euskaratik edo erdaratik egin daitezke.
74000 hitzeco cerrenda bucaeratic ordenatu dut orain.
https://www.dropbox.com/s/ktkfl77lbd7fflc/atzekoz%20aurrera.txt?dl=0
Atzecoz aurrera, aleguia.