Non daude Gasteizen euren zerbitzua euskaraz ematen duten enpresak?
Non daude Gasteizen euren zerbitzua euskaraz ematen duten enpresak?
Hasiera batean umeekin lotura dutenak jaso nahi genituen (arropa dendak, hortz klinikak,…) baina egia da, bakarrik ez goazela umeentzako dendetara; eta bestaldetik, askotan, gure seme-alabekin beste kontu batzuk egitera jotzen dugula eurekin lotura zuzena ez duten zerbitzuetara. Hortaz, denetarik sartzea erabaki dugu. Normalean, edozein egoeratan nire lehen hitzak euskaraz izaten dira. Askotan zaplasteko ederrak hartzen ditut (linguistikoak, noski) baina batzuetan azaltzen dira eguna alaitzen dizuten altxorrak. Denda hauei zerrendaren berri ematean, segituan eman didate txartela datuak bertan sartzeko. Pozik azaldu dira euren negoziorako euskara baliagarria izan daitekeelakoan. Jarraian dituzue memento honetan ditugunak. Zerrenda oraingoz nahiko eskasa da baina apurka-apurka osatuko dugu. Zuek baten bat ezagutzen baduzue, bidali eta sartuko dugu. Iruzkin bat idatzi edo bestela posta bidali amahizkuntza@gmail.com -era. Ea denon artean lortzen dugun negozio sare euskalduna sortzea! Edozeinentzat baliogarria izatea espero dugu.
Mila esker guztioi!
ALTZARI-DENDAK
1. KIDE. Zerkabarren,27. Telefono zk. 945 14 41 95. Jabeetako bat da euskalduna.
BOTIKAK
1. AGIRRE-LEKUE Botika. Donostia kalea, 29. Telefono zk: 945 17 74 21.
2. SANZ- DIAZ DE DURANA Botika. Aiztogile kalea, 51. Telefono zk. 945 28 41 02
BURDINDENDAK:
1. “EL HOGAR-GASTEIZ”. Antso Jakituna kalea, 21. Telefono zk. 945 22 37 43 eta helbide elektronikoa: ares_vallis@hotmail.com (Bi bazkide dira eta bat euskalduna)
ESTANKOAK:
1. TABACOS FRANCIA. Francia kalea, 7. Telefono zk. 945 27 26 48
2.EXPENDURIA nº13. Nueva Fuera, 1. Telefono zk. 945 25 32 49 (Alaba da euskalduna)
ETXERAKO GAUZAK:
1. KATXARRITOS (JAUREGI). San Frantzisko, 5. Telefono zk. 945 26 34 40 eta helbide elektronikoa: s945263440@orange.es
HARATEGIAK:
1. ELVIRA HARATEGIA-URDAITEGIA. Jesusen Zerbitzarien kalea, 37. Telefono zk. 945 14 27 43 (Bertako langile bat da euskalduna)
2. IZAGIRRE HARATEGIAK. Gasteiz Hiribidea, 33. Merkatuko 11. eta 17. postuak. Santa Barbara plazako azokako 14. postuan. Jabeak anaiak dira eta biak euskaldunak. Dauzkaten 2 langileak, ordea, ez.
HORTZ-KLINIKAK:
1. ERROTA HORTZ-KLINIKA. Julian de Apraiz kalea, 1. Telefono zk. 945 21 33 90 eta helbide elektronikoa: errotadental@gmail.com
ILEAPAINDEGIAK:
1. AQUA PELUQUEROS. Iruña Kalea, 19. Telefono zk. 945 17 54 27 (Bat da euskalduna)
2. AKELARRE. Zarautz kalea, 13. Telefono zenbakia: 945 22 40 42. Jabea euskalduna da. Helduekin gehiago kostatzen zaio baina umeekin ausartzen da.
KIROL-DENDAK
1. GAIKAR KIROLAK. Bernal Diaz de Luco, 1. Telefono zk. 945 26 11 23
OPTIKAK:
1. MENDIA OPTIKAK. Andra Mari Zuriaren plaza. Telefono zk. 945 23 24 48. Olagibel kalea,33. Telefono zk: 945 25 40 84. “Euskarari Bai” zigiluan “bidean” azaltzen da. Langile batzuek badakite euskaraz, baina beste batzuek ez.
Irudia | Non daude Gasteizen euren zerbitzua euskaraz ematen duten dendak? | Ezezaguna | LGPL
[…] This post was mentioned on Twitter by zuzeu. zuzeu said: Non daude Gasteizen euren zerbitzua euskaraz ematen duten enpresak?: https://zuzeu.eus/?p=20626 […]
Nik atzo bi ‘txoripan’, euskaraz, (ez nituen biak nik jan, alabentzat ziren!), Erdian okindegian, Prado kalean . Parean, Kukuxumuxu eta arraindegi bat, euskaldunak. Ez oso urruti, Virgen Blanca jatetxean, euskaraz eskatu daiteke.
Eskerrik asko Martin! Gure blogean ez dut oraindik zerrenda eguneratu baina bai mapan. Mila esker berriz ere eta beste baten bat aurkitzen baduzu, idatzi!
Ongi segi!
Ileapaindegiak:
RDA ileapaindegian bada bat euskalduna, Edurne izenekoa.
Florida kalea, 13
Telefonoa: 945 134 058
Horra ba, bat gehiago zerrendarako!
Salburua auzoan ireki berri den arruti haragitegian ere euskaraz eska daiteke. Jabea euskalduna baita.
ARRUTI HARATEGIA
SALBURUA BULEVARRA 38
ARIZMENDI HARATEGIA.
Zuia kalea 8.
Biak euskaldunak dira.
Euskaldun petoa da, baita ere, Gasteizko GARMENDIA harategia.
Kokapena:
Arana-Aranbizkarra auzoan, Andaluzia eta Galizia kaleen arteko ertzean.
santa barbara azokan, beheko solairuan Rosa Mari Gaztak izeneko urdaitegian gehienak euskaldunak dira.
San Frantzizko aldapan dagoen Puente Botikan ere euskaraz egiten dute. Amarika Plazako azokan badira fruta denda, harategia, okindegia eta arraindegia; lehenengo bietan ziur euskaldunak direla, arraindegi eta okindegikoak ez dakit. Dato kalean Boogie izena duen okindegia dago eta mutilak euskaraz egiten du, emakumeak ordea, ez,
apa euskal familia!!!:
¨CANEQUUS¨ dendako jabea ere bada euskalduna.Denda honetan txakur eta zaldiekin lotutako hainbat gauza daude salgai, hala nola: pentsua, arropa, konplementoak,ileapaindegia,..
Tomas alfaro 13.ean dago,San Martin auzoan(telepizza pareko espaloian)
Uf ez da lan erraza. Buruz batzuk botako ditut:
-Apellaniz harategia, Legutioko atea 2. Mutilak behintzat euskaldunak dira, propaganda euskaraz.
-Agerikoa denez, baina ez dugu ahaztu behar, Kutxiko taberna eta jatetxe gehienak eta alde zaharreko asko (beste askotan, hiri osoan, euskaraz eska dezakezu lasai-lasai, hori behintzat ulertzen dute eta).
-Albeniz Liburudenda, Benito Guinea kalean.
-Euskadiko Kutxako (Laboraleko) langile gehienak euskaldunak dira, eta bulego batzuetan euskaraz aritzen dira haien artean.
– Udalaitz arropa denda, Plaza berria-Fueros Kalea (bietara ematen du)
-Zuloa irudia liburudenda, Hedegile 21 (Correria)
-Auxo albaitaritza, Valladolid 2 b.
-Kutxi kaleko botika.
-Eroskin kutxazain gazte gehienak (kanpotarrak ez badira behintzat) euskaraz egiteko gai dira (egunon, poltsa bat emango didazu, tori, mila esker….)
-Eta oro har dendaria gaztea bada, egin ezazu euskaraz, hemen ikasi badu 35 urtetik beherako pertsona guztiek ulertu behintzat ulertu beharko lukete. Probatu zure inguruan, baietz espero baino askoz jende gehiago topatu….
Jesus Maria Ojanguren harategikoak ere euskaldunak dira, eta Benito Guinea kalean dago.
Extremadura kaleko La Vitoriana okindegian ere euskaraz daki mutilak behintzat.
Barkatu Bilbotik zuen arteko harreman-sare egituratze horren erdian sartzea, baina egiten ari zaretena OSO OSO INPORTANTEA iruditzen zait gure hizkuntzaren osasunerako, euskaldunok behar duguna ikusgarritasuna edo bisibilizatzea da gure arteko harreman sarea bizkortzeko eta lotsak alde batera uzteko, beraz ozen eta lotsabako egin euskaraz ingurukoak kontuira daitezen bagarela, bagaudela, ari garela. Amaitzeko, halako ekimen bat eskatu gura dut Bilborako, kontua da nik ez dakidala sarrera egiten.
Eskerrik asko eta zorionak!!!
Irala, geuk lagunduko dizugu. Ez da hain zaila, baina ez bazara gai, bidali helbide honetara argitaratu nahi duzun testua (eta irudia, ahal bada), eta geuk egingo dizugu. Dena den, eskertuko genizuke erregistratzea, horretara zeure izenean argitaratuko genuke eta. Ongi etorria.
PIZTU ELEKTRIKARIAK, gasteiz eta araba osotik egiten dute lan, bai obra berria baita gauza txikiak ere.Mutil jatorrak.
IÑIGO 655 732 993 edo piztusc@hotmail.com
Denda gehienetan langile bat baino gehiago egon ohi da, eta litekeena da batekin asmatzea eta bestearekin ez. Horixe gertatzen da Dato kaleko “Zulueta” botikan eta Manuel Iradier kaleko “Best Press” kioskoan.
Kontua proba egitea da, Sapik dioen moduan, batez ere gazteekin. Nik inoiz ere ez dut erantzun txarrik jaso, eta onak asko.
Aupa, Josebe
Hona hemen nire ekarpentxoa:
Niri ilea mozten didate ROBIN ileapaindegian (Carlos Saez de Tejada margolariaren kalea, 4 zb.). Gizonezkoentzat da eta dagoen langile bakarra (eta jabea), Maite, euskalduna da (Azpeitiakoa).
Pote gehienak Aitzondo tabernan, Zumaia plazan, hartzen ditut. Bertan ikusi zintudan gabonetako oporretan, gogoratzen? Jabea, Rober, goizero egoten da arratsaldeko laurak arte-edo, eta euskaraz egiten dugu.
Elektronika eta elektrizitate kontuetarako IP electronica-ra joaten naiz, Beato Tomas de Zumarraga kalean, 66 zenbakian. Langile edo bazkideetako batekin euskaraz egin dut batzuetan, besteak ere gazteak dira eta seguraski jakingo dute.
Eta hortzak Baiona Hortz Klinikan zaintzen dizkidate. Baiona eta Donostia kaleetako kantoian dago. Aitor eta Nortxu dira haginlariak eta oso euskalzaleak dira.
Beno, mementuz hauek gogoratu ditut, horrela bat-batean, baina askoz gehiago dira, ziur. Gogoratu ahala esango dizkizut.
Ondo segi.
Bitxilore loradendan. Madre Vedruna kalan, Lovaina plaza ondoan ere euskaraz egiten dute.
Errekatxiki kaletik hurbil, ez naz gogoratzen zehatz mehatz, harategi bat dau, senar-emazte gipuzkoar euskaldunak ari dira jabe eta langile. Bergaratarrak, oker ez banabil.
Kaixo lagunak,
Atzo arte jasotako guztiak eguneraturik daude bai mapan bai gure blogean. Beraz, nahi izanez gero, hara jo kontsulta egiteko. Saiatuko naiz sartzen diren berri guztiak ahalik eta lehenen eguneratzen baina beti ez da posible…
Aitor, orain ikusi dut zure iruzkina eta bilatu ondoren, hauek atera zaizkit: Santiago Agirre Loidi, Santa Maria eta Etxabe. Baten bat egiten zaizu ezagun?
Mila esker honetan ari zareten guztioi… Zerrenda polita osatzen ari gara, ezta? Ongi bizi!
Kaixo,
errementari kalean 90 zenbakiaren inguruan AiLaket! elkartea dago eta denak euskaldunak dira. Bertan drogei buruzko informazioa ematen dute eta ostiral atsaldetan hartzen edo hartuko duzun droga eraman dezakezu analiza dezaten.
[…] zerrenda eratzea. zuzeu.com -en argitaratu nuen artikulua eta jendea joan da zerbitzuak gehitzen. https://zuzeu.eus/2011/01/12/non-daude-gasteizen-euren-zerbitzua-euskaraz-ematen-duten-enpresakr/ Badakit, http://www.berria.info web gunean estekak astebete edo eman duela. Baita http://www.gasteizen.com […]
[…] duten enpresen zerrenda” izeneko artikulua ikusi nuen Ama Hizkuntza Gasteiz blogean. Beranduago, Zuzeun eta Sustatun horren berri ageri izan da. Eskertzekoa da zerbitzua -ustez- euskaraz eskaintzen […]
CARROCERIAS LAGALANAn egon naz ta bulegoko neskak euskaraz eiten du, mekanikoak ez dakite.Tratu oso ona izan da.