[Euskalduna naiz, eta zu?] Zuzendaritza VS Erredakzioa

Zuzendaritza VS Erredakzioa

ZUZENDARITZA

2017/03/06

EiTBren oharra ‘Euskalduna naiz eta zu’ saioari buruz

Saioaren inguruan sortutako polemikaren harira, ‘Euskalduna naiz eta zu?’ saioaren bildumak otsailaren 8an emititutako produktuaren muina desitxuratu duela adierazi du EiTBk.

Zuzendaritza VS ErredakzioaEiTBk adierazten du sare sozialetan eta hedabide digitaletan zabaldu den “Euskalduna naiz eta zu?” saioaren bildumak –pertsona ezezagunek egina– desnaturalizatu egiten duela otsailaren 8an emandako produktuaren esentzia. Saioaren irudi errealak oinarritzat hartuta, bideoaren laburpen biralizatua –konfrontazioa eragitea beste asmorik ez duena– emaitza zeharo desitxuratu bat da, nahita baztertu eta berariaz ezkutatu baitira klixeetatik harago programan azaldu ziren hainbat eta hainbat gauza.

Nolanahi ere, EiTB bat dator saioan egin diren adierazpenetako batzuk iraingarriak izan direla. Horretaz jabetuta, irainduta sentitu diren lagun eta taldeei barkamena eskatu nahi die.

Horrez gainera, neurriak hartuko dira programatutako edukien bidez normalizazioaren, begirunearen eta gizarte kohesioaren alde egin dadin, eta aniztasuna errespeta dadin funtsezko balio gisa.

Herrialde plurala garen aldetik, identitate-sentimenduetan aniztasuna dagoen aldetik, EiTBk errespetuaren eta elkarbizitzaren alde  egin nahi du. Gehiegikeriatzat jo behar da sare sozial eta hedabideetan, inolako justifikaziorik gabe, horrenbeste material iraingarri sortzea eta konfrontazio areagotzea.

Dena dela, gertatutakoaren ondoren, orain kontrol neurriak hartzeko ordua da, eduki iraingarriak berriro ematea ekiditeko. Era berean, EiTBk elkarbizitzaren, iritzi aniztasunaren eta gizarte kohesioaren alde egiteko konpromisoa duela adierazten du.

 


ERREDAKZIOA

2017/03/10

EiTBko Erredakzio Kontseiluaren adierazpena, ‘Euskalduna naiz, eta zu?’ telebista saioaren emisioak eragindako polemika dela eta:

Zuzendaritza VS ErredakzioaETBko saio horri buruz egin den erabilera alderdikoia eta interesatua salatzen dugu. Entretenitzea helburu, klitxeak eta aurreiritziak modu barregarrian erabiltzen dituen saioa da, beste inolako asmo txarrik gabe.

Komunikazioaren esparruan diharduten profesionalen adierazpen askatasunaren defentsa irmoa berresten dugu.

Ez gatoz bat EiTBko Zuzendaritzak saioa plataforma guztietatik kentzeko hartu duen erabakiarekin. Horren ondorioz, sare sozialetan zabaldutako muntaia besterik ez dago eskura eta, horrela, saioa ezin da bere osotasunean aztertu eta baloratu. Beharrezkoa deritzogu edukiak bere osotasunean eskuragarri jartzea.

Elkartasuna helarazten diegu saioaren ekoizpen eta errealizazioan parte hartu zuten profesional eta kolaboratzaileei.


Bi bandotako herria izatera kondenatuta gaudela dirudi: agramondarrak eta beamountarrak, oinaztarrak eta ganboatarrak, karlistak eta liberalak, EAJ eta Ezker Abertzalea, Aralarreko pistak bai ala pistak ez… Zuzendaritza eta Erredakzioa.

Aukera ona galdu dugu erantzun sendo eta bateratu bat emateko, nagusiek zaunka egin bezain pronto barkamena eskatzen hasita. Batzuetan ez dakit zer den herri egiten gaituena.

Zuzendaritza VS Erredakzioa

Ez naiz bakarra, asko naiz ni. Batean. Hori bai, begi-belarrietatik elikatzen naiz.