Zumaia, klandestinoen eskutik (I)

Zumaia, klandestinoen eskutik (I)

Bi kontzeptu ezberdintzea gustatu izan zait beti: politikeria merkea eta Politika.

Zumaia, klandestinoen eskutik (I)Lehenaz mukuru daude albistegietako minutuak, egunkarietako orriak, txioak, bertxioak eta uhinak. Zaku honetan sartzen dut espainiar giroan esaten diren tontakerien zati handiena, eztabaiden ezdeusa, adibidez: Albert Riverak dio Sanchez tontoa dela, eta Sanchezek erantzun dio “zu bat gehiago”, eta Iglesiasen pare jarri du; Iglesiasek biei erantzun die “zuek infinito gehi bat”, eta Rajoyk uzteko berari klase(ko) ordezkaria izaten, bera dela tontoena. Hau esanda ez pentsa gu ere atzean geratzen garenik. Hedabideek albiste diren gauza asko ezkutatzen dituzte, eta adierazpen batzuk, iruzkinen bat, jantziak, erorikoak eta bestelako pasadizoak albiste bihurtu.

Kuriosoa da zenbait politika merke egiten den traje zein soineko garestiekin, eta nola, gehienetan, Politika, maiuskulaz, lau trapurekin egiten den. Zomorrotutako giroan orroka dabil bideoko mozorrotua; bere ile-orde, aitonaren traje eta eguzkitako betaurrekoekila benetako politika egiten. Banda arriskutsuenaren zigilua darama soinetik zintzilik. Zer banda izango ote da hori? Latin King? M18? La mara salvatrucha? Ez. Alkatearen banda da. Zehatzagoak izateko, Zumaiako udalarena. Bideoak 13.000 ikustaldi izan ditu jada Facebook eta Youtuben.

Zer nahi ote du Zumaiako Udalak? Nik, Zuhaitz Ordokik, hilabeteetako ikerketa sakona garatu dut gaiaren inguruan, freelancer, free them all. Hona ekarri dut, Zuzeura, esklusiban, zuendako; ene integritate fisikoa arriskuan egon da, baina merezi izan du. Bere burua “Kalea guztiona da” bezala bataiatu duen taldeak ekoiztu du bideo hau, eta klandestinitatearen amildegi ertzean daudenez haiekin harremanetan jarri ahal izateko bide luze eta konplikatua egin behar izan dut, Brian Currin eta Ram Manitalinkalinfalin… beno, Currinen laguntzaz bakarrik.

Informazio gehiago, ostiralean.

.

Zumaia, klandestinoen eskutik (II)

 

Zumaia, klandestinoen eskutik (I)

30 pentsamendu “Zumaia, klandestinoen eskutik (I)”-ri buruz

  • Ezker abertzaleko oinezko militante askok beren ideologia totalitarioak bultzatua beti jarri dituzte martxan herriak aukeratutako kargu politikoen kontrako irain kanpainak. Kasu honetan, argi dago, herriko paretak mezu iraingarriz zipristindu nahi dituzte eta esan herriak hori nahi duela. Eta aingerutxo talde horrek gainera parregarri bihurtu nahi du bertako alkatea Oier Korta, Joxemari Korta ETAk erahildakoaren hiloba eta Atez Ateko sistemaren koordinadoraren buru izan dena. Mendeku politikoak horrelako bide kiribiltsuak hartzen ditu. Bestalde Ordoki jaunaren artikulua irakurri eta ez dut ezer argirik aurkitu bertan, soilki bideo iraingarriaren promozioa ezbada. Bai, argi dago alkatea kritikatzen duela, ez dakigu zergatik, hilea zuria edukitzeagatik, bere itxura ez delako oso polita bere kontrakoek egindako bideoan… En fin, ohiko ezker abertzaleko babosokeria kritika politiko txolinaz mozorrotua.

  • Bentaosozar 2016-08-31 10:01

    “Dena ETA da” teoriatik “Dena Ezker Abertzalea da” pasa garela dirudi. Tarteka, betiere, nolabait aukera badago, ETArekin nahastuz noski.

    EAJrekin zaude ala kontra? Gizartea bi artaldetan, bi alderditan, banatuta ikustea, hori bai dela gure gaitza. Goiko iruzkinak ederki azaltzen du minbizi hori zeinen sartua dugun, ez gaituela ezta kritika politikoren edukiei ere erreparatzen uzten. Dena da mamu, dena da “kupula politikoek” antolatutakoa.

    • “divide y venceras” Espaiñolak oso yayoak dira euskal nazio ezker eskuin dinamikan banantzen, eta aldi berean “Espaiñia” eta” Vascongadas” arteko diferentziak leuntzen “8 apellidos vascos”, “baya semanita”, “alli abajo”, non mezua “ez gara ain ezberdinak, ez da euskal herrio edo nazioa delakorik esistitzen” den.

      Euskal nazioak bat egin behar du, ezker eskuinean banatzeko dinamika Espaiñiatik dator.
      Begira KURDUAK,denok bat!!!

  • Arazoa ez da abstraktua eta noski ez da arazoa ere errepikatzea ezker abertzaleko akolitoek beren eginkizunak zuritzeko erabiltzen dituzten aldarriak (“dena ezker abertzalea da” pasa garela…).
    Arazoa oso zehatza da, Zumaian ezker abertzaleko koadrilla batek kanpaina bat montatu du alkatearen kontra adierazpen askatasunaren aitzakiarekin. Eta hori hain ohikoa izan dena eta oraindik dena ezker abertzalearen erantzunkizunik ez duela saldu nahi izatea beste guztiak tontotzat hartzea da, Bentaosozar.

    • Peru Dulantz 2016-08-31 11:15

      Bentazar, jadanik ez ditut zure iruzkinak osorik irakurtzen. Badakit ezker abertzalea aipatzen duzula, eta ezker abertzalea oso gaiztoa dela, eta PNV oso ona. Baduzu bai denbora eta energia zure “ezer-abertzalearen-aurkako-juramentatu” lana betetzeko. Bejondeizula!

  • Ba ni alderantziz zure iruzkinak osoki irakurtzen ditut, Peru, besteari erantzuteko bestea irakurtzea dela biderik egokiena iruditzen zaidalako. Zu ordea ez duzu irakurri beharrik, aski duzu bestearen iritziak aurre juzkuz imajinatzea. Eskerrik asko zure arreta faltagatik, hor zu eta zure alternatiba politikoa ondo islatzen dira.

  • Bideo horretaz gain, irudi honek ezin hobe erakusten du Euskal Herriaren egoera:
    http://www.naiz.eus/media/asset_publics/resources/000/317/939/news_landscape/ehbildu-bizkaia.jpg?1472726320

    Ikus ezkerreko biak. Orain eskuineko bostak.

  • http://www.berria.eus/albisteak/126283/mola_eta_sanjurjo_hobitik_ateratzearen_aurkako_pintaketak_azaldu_dira_irunean.htm

    Hauek ere pintadak egin dituzte euren adierazpen askatasuna erabiliz…??? Kaleko paretetan sudur puntan jartzen zaigun edozer idatzi, margotu edo itsatsi ahal izatea ez da adierazpen askatasuna!

  • Zuhaitz Ordoki 2016-09-01 16:20

    Oinezko militante totalitarioak, Oier Korta kritikatuz gero mendeku politikoa da, babosokeria, eta Bentazarrek, primizian eta iruzkin bakarrean oinarrituta, Peru Dulantzen proiektu politikoa deszifratu du. Mamma mia.
    Herria mezu iraingarriz zipriztindu. Adibidez: “TS-ko langileak greban” edo “Ogiberrin esplotatzen gaituzte”; esaterako “zatoz euskaltegira”, edo “larunbatean kontzertuak”. Jo, tio, ze fuertea, ze iraingarria, ze zipriztina.
    Julio Medemek (bereziki ezker abertzalearen bueltakoa izateagatik ezaguna) aspaldi esan zuen arrazoi politikoengatik sortutako biktimari, biktima izaerak ez diola arrazoi politikorik ematen. Nik gai hau eztabaidatik at ikusten dut; hau ez da ezker abertzalea-eaj kontu bat, hori ikusten duenak, nire iritziz, itsuta dago. Nik dena kontrolatzeko nahia eta adierazpen askatasuna ikusten ditut.
    Izustarrik sekulako baieztapena bota digu: “Kaleko paretetan sudur puntan jartzen zaigun edozer idatzi, margotu edo itsatsi ahal izatea ez da adierazpen askatasuna!” Filosofoek urteetan zehar eztabaidatu dute adierazpen askatasunaren mugen inguruan, eta gaur azkenenan, erantzun bat aurkitu diogu: adierazpen askatasuna Zumaiako Udalaren metro koadroko panelak dira. Hortik kanpora ez, mesedez, babosoak, totalitarioak, txolinak…
    Eta zu, Batman, ez dakit ba, baina kobazuloz konfunditu ote zaren irudipena daukat.

  • Kar kar kar horixe egiaren jabe sentitzeak, ahoa ireki orduko kontraesana botatzen duzula. Zumaian edozer jartzea zilegi omen…eta faxistak Iruñean klandestino? Hauek egindako pintadak ezabatzea ere adierazpen askatasunaren gainerik totalitarismoa ezarri nahiaren erakusle ote dira? Antza, pintada horiek zilegi edo zilegitasunik gabeak diren erabakitzeko, askatasuna, betiko legez betikoek dute. Beste guztiok, ixilik eta kobazulora ez baikara nahiko superheroi gure herri maite honetan. Aizu Robin, ez al da posible onartzea pintadak, pintadak direla, eta herrietako paretak kakazteko besterik ez direla? Ala pintadak bakarrik dira adierazpen askatasun norberaren sokakoek eta norberari gustatzen zaiona esaten dutenean? Espero filosofo adituok erantzunen bat eman ahal izatea herritar xumeok ere ulertzeko modukoa.

  • Bide batez, berria-k ere eguneratu du “berria”: antza, Iruñeako alkateak agindu omen du bere aurkako pintadak ezabatzea. Txo! Antza zuk aurkitutako erantzuna zaharkituta geratu zaizu…zumaiako panelena ez ezik Iruñeakoenera ere mugatzen da adierazpen askatasunaren esanahia.http://www.berria.eus/albisteak/126283/mola_eta_sanjurjo_hobitik_ateratzearen_aurkako_pintaketak_azaldu_dira_irunean.htm

  • izustarri jaunak esandakoari ezin ezer gaineratu. Bakarrik azpimarratu Ordoki jaunak egiten duen zatiketa pintada txintxoak eta pintada gaiztoen artean aurpegi gogorreko eta sektarismo politiko bereziaren adierazle dela. Hori bai, edozer aitzaki egokia da alkate jeltzale bat mesprezagarri jartzeko. Alkatea Bildukoa denean, orduan ez, orduan paretak garbitu behar dira. Eta horrelako bideoak eginez lan soziala egiten omen dute ezker abertzaleko akolito kontzientziatuak.

  • Edozein eztabaida gutar eta bestetarren arteko borroka bihurtzen badugu jai daukagu.

  • Herriko paretetatik pintada batzuk kentzeagatik bideo bat egiten bada eta kanpaina bat montatzen bada orduan bai dugula jai.

  • Kontxo! Ederra txolloa, Joseba Asironek bere aurkako pintaketak ezabatzeko agindu omen du. Joseba Asiron Iraintzen duten pintaketak Zumaian Kalea Guztiona Da-ko kideek egindako mural artistikoekin parekatu eta listo, arrazoiarekin ateratzearen itxura, gainetik geratzearen irudipena. A ze nibela! Kalea Guztiona Dak egindako mural guztiak artistikoak dira eta ez dute ez Alkatea, ez EAJ aipatzen, baina noski, hori ez da kontuan hartu beharreko datua.

  • Nik uste Zumaiako Udal Gobernuaren kasuan behin eta berriz murala ezabatu behar horretan, eta herriko pankarta, pegatina eta kartelak etengabe kontrolatu behar horretan arrazoi ezberdinak daudela. Batetik, PNV beti sentitu izan da eroso sistema honetan, beraz, guztiok sistema honetan eroso sentitu behar garenez, ba ez dauka zentzurik ezer aldarrikatzeak. Enpresa bat itxi dutela? Lan gatazka bat dagoela? Presoak eta familiak dispertsioarekin zigortzen dituztela? Laaasai, ez da gure arazoa. Gu eroso, goxo gaudenez, herrian horrelako aldarrikapenak kendu behar dira, aldarrikapen hauen inguruan hausnartu gabe eta aldarrikapen hauek egiten ari direnekin honen inguruan hitz egin gabe, noski.

  • Eta hemen sortu den gatazka, modurik absurdoenean sortu du PNVk. Bere programan agertzen ez zen kontu bat, erabateko lehentasunezkoa bihurtu du, eta dena erabakiak hartu aurretik parte hartze prozesu bat ez irekitzeagatik, jende eta eragileei ez galdetzeagatik. Egun batean hego haizea zegoen eta plaff, ba gaurtik aurrera pankarta, kartel eta abar debekatuta daude, hala! sudur puntan jarri zaidalako.

  • Sortu den espero gabeko erantzuna ikusita, ba plan B, panel batzuk jarriko ditugu, non? Berriz ere inorri galdetu gabe, ba han eta hemen. Eta gainera pankartek 70×50 zentimetro gehienez, hala. Zergatik? Haatik. Gutxienez sikiera aitortu balute pankarta politiko eta sozial guztiek amorrazioa ematen diela eta horrelakoak inon ez ikusteko egin dutela, baina keba, zertarako azalpenak eman?

  • Eta Kalea Guztiona da-koen erantzuna umoretik joan da, arazoa zein den ederki adierazita geratu da bideoan. Eta horri erantzuteko inolako fundamentuzko argudiorik ez dagoenez, ba listo, Ezker abertzalearekin lotu deslegitimatzeko, ETAren muralen irudiak jarri kaka nahasteko, eta listo, txinpun, konponduta.

  • Herri batean hauteskunde batzuk irabazteak ez du edozer egitea baimentzen. Zumaian 80 bozkako alde eskasa atera zuen PNVk, eta berdin dio 1.000 botoko aldea aterata ere. Herri bat ezin da gobernatu erabakiak herritarrei bizkar emanda hartuaz. Herri bat ez da itxura salduaz eraikitzen, han eta hemen loreak jarri, seguru itxurak eman eta aurkari politikoari kasu zipitzik egin gabe, despreziatuaz.

  • Ba nik uste dut Joseba Asironen kontrako pintadak batzuentzat “mural artistiko”en pare izango zirela. Zer gertatzen da? Zumaiako muralak Ibarrolaren Omaren basoaren pareko gailentasun artistikoa dutela? Arazoa da Kalea Guztiona Da Udaletxeak baino legitimitate handiagoa duela pintadak jartzeko. Non ikusi da horrelakorik?
    Nik uste dut ezker abertzalea eta berak manipulatutako erakunde-taldeak oso eroso sentitzen direla keinu politika eginez, inolako alternatiba eraikiorrik planteatu gabe. Hori gustatzen zaie, Udalari kontra egitea eta gainera ahota adierazpen askatasunaren printzipio sakratua aldarrikatzea. Eta ezker abertzalea oso goxo eta eroso dago bere mandatariak fiskalia espainolarekin itunak eginez ETAkoak direla aitortuz eta gartzela ez ikutuz eta ETAko presoak zigorrak osorik jaten dituzten bitartean.

  • Herri bat gobernatzeko modu onena alderdi politikoen arteko elkarrizketa bultzatzea da, herritarrei eta eragileei entzun, denekin eztabaidatu eta gerora erabakiak hartuta. Eta ez alderantziz eta jendea baztertuaz, ezker abertzalearen etiketa jarri eta deslegitimatuaz. Ez, bakoitzak bere burua ispiluan ikusi behar du, eta hemen gertatu dena agintekeria hutsa da, eta atzera egin nahi izatea, gertatzen dena gertatuta ere. Jarrera autoritario horiek ez dakarte ezer onik. Baina alderdi batek herri bat bere feudotzat hartzen duenean, garai batean hala zelako, horrelako hanka sartzeak ugaritzen joaten dira. PNVko jaun andreok, herritarren gehiengoak ez du zuen jarrera absurdo hori ulertzen, eta ez begiratu soilik ezker abertzalekoei, oso zabalduta dagoen eritzia da. Lotsagarri geratzen ari zarete. Ireki begiak.

  • Herri bat gobernatzeko espiritu eraikiorra izan behar da eta ezker abertzaleari oraindik asko falta zaio horretarako. Dakiena egiten du, Udalan dagoenari kontra egitea aitzaki hau ala beste harturik. Ezker abertzaleak bere boto emaileak dauzka eta ez da herria ez eta jendea. Hemen gertatu dena sabotaikeri hutsa izan da. Jarrera destruktibo hoiek ez dakarte ezer onik. Baina mugimendu batek herri bat bere esperimento saboteatzaileen feudotzat hartzen duenean, garai batean hala zelako, horrelako posturak ugaritzen joango dira, hauteskundeak gertu direlako eta bulla sortu behar delako EAJren kontra. Ezker abertzaleko jaun eta ipotxak, herritarren gehiengoak ez du zuen jarrera absurdo hori ametitzen eta horregatik pintada zeken hoien tapaketa txalotzen du bihotzez.

  • Bentazar agurgarri hori. Barkatu, baina ez du balio fundamentuzko argudiorik izan ez eta ETA aipatzeak. Errazkeria galanta. Gainera Kalea Guztiona Dak herriko eragileren babesa du, CCOO, ELA, UGT, Odol emaileak.. Noski, hauek denak Ezker abertzale zitalekoak %100ean. Bai, bai, noski.

  • Bentazar laztana, zuk aipatu duzu ETAko presoen egoera EAJren erosokeri ustezkoa salatzeko. Beraz aurpegi gogor gutxiago eta argudio gehiago. Bestalde, Udal batzordea ordezkaritza politikoa du eta horri ematen dio jendeak bere botoa. Kale Guztiona Da herriko eragile batzuen laguntza izateagatik ez du Udal batzordearen gainetik jartzen, nahiz eta zuk eta zuretarrek horrelako gizarte molde batean amestu, non eta jendeak ez liokeen botorik emango nahi duen alderdiari.

  • Eta noski, zu arte kritikari aditua zara eta berdin berdina da pintaketa artistiko “zeken” bat egitea, Munch-en garrasia, Maurixia, Gernika edo gizon bat eskuan lore batekin.. eta Asiron zuzenean aipatzea, ultraeskuinak egin duen bezala. Bai, bai, berdina da, berdin berdin iraingarria, berdin berdin erasokorra. oso erraza da konponbidea, zergatik ezin du Zumaiako Udal Gobernuak benetako parte hartze prozesu bat ireki honen inguruan? Edozein erabaki inongo parte hartzerik gabe hartzeko legitimatua al dago? Denak balio al du PNVk gobernatzen badu?

  • Zure buruari laztana deitzen, eta galderak erantzun gabe, ez duzu parekorik.

  • Arte kritikari zein da hemen? Pintada batzuk “mural artistikotzat ” hartzen dituen tipo bat? Ikusten dudana da ezker abertzaleak berari gustatzen ez zaizkion pintadak kendu eta gustatzen zaizkionak bultzatu egiten dituela. Zergatik Udal batzordeak parte hartze prozesu bat montatu behar du? Ezker abertzaleak eta bere erakunde laguntzaileek horrela erabaki dutelako, udal instituzioetatik kanpora? Hori demokraziaren negazio hutsa da. Dena balio du EAJren kontra?

  • Ezker abertzalearen erakunde laguntzaileak… Grande Marlaskaren pare, etzara makala. Portzierto, Zaindu Ergatibo hori.”Dena(k) balio du EAJren kontra?”
    Asteburu zoragarria pasa.

  • Eskerrik asko zuzenketagatik. Eta zu ere asteburua ondo pasa, Josu Terneraren oinordeko paregabea.