Google jainko garaikidea. Euskarari ekarpenik bai?

Google jainko garaikidea. Euskarari ekarpenik bai?

Google, jainko garaikidea. Euskarari ekarpenik bai?Google gaur egungo jainkoa da. Edozer daki. Edonon agertzen da. Interneten informazioa bilatzeko bilatzailerik azkarrena eta osoena du. Mundu mailan, beste bilatzaileen aurretik ageri da nabarmen.

Baina Google ez da bakarrik bilatzailea. Produktu ugari ditu*, asko erabat doan gainera:

.

-Maps. Street View

Tresna ikusgarria benetan!! Edozein tokitako mapa edo irudi erreala lortu dezakegu etxetik mugitu gabe. Mapaz harago informazio osagarri asko eskuratzeko aukera ematen du. Gune garrantzitsuak, hotelak, tabernak, monumentuak… ageri dira mapan adierazita. Horretaz gain, dimentsio askotan ageri da mapa, mundu osoa ikustetik zure kalea bera ikustera. Edozein tokitan egotea bezala da! Gainera Street View-arekin sentsazio hori handitu egiten da zeren eta hango ikuspuntu guztiak arakatu ditzakezu.

.

-Posta zerbitzua: sinkronizazioa

Gaur egun gehien erabiltzen den posta zerbitzuak abantaila ugari ditu; erabilerraza da, ulergarria, euskaraz edukitzeko aukera eta Google zerbitzu guztiak kontu berberarekin erabili ahal izatea. Hauxe da, hain zuzen ere, zerbitzuaren ezaugarri nabarmenetakoa, alegia, sinkronizazioa. Android sistema eragiledun mugikor bat badarabilzu, zure kontaktuak eta argazkiak, besteak beste, zure Google kontuan gordeta egongo dira. Horri esker edozein momentutan eta edozein gailutik berreskura ditzakezu.

.

-YouTube

Youtube munduko bideoteka da, honen barruan edozein motatako bideoak topa ditzakegu: musika, errezetak, tutorialak, jokoak, filmak… Edozeinek igo ditzake bideoak Youtubera eta horri esker dago hainbeste aniztasun. Bestelako funtzioak: arinago/astiroago ikusi, ikustaldien neurgailua, iruzkinak egitea, azpitituluak (hizkuntza batzuetan automatizazioa ahalbidetua dago)…

.

-Drive zerbitzua

Eta abar…

Google, jainko garaikidea. Euskarari ekarpenik bai?

Baina zein da jokaera euskararekiko?

Bere produktu gehienak euskaratuak ditu eta baita ondo euskaratuak ere.

Zuk hala aukeratuz gero, Google-en produktu ikusgarri eta erabilgarri horiek euskaraz erabil ditzakezu.

Baina horretaz gain badugu euskaldunok pozteko beste arrazoi bat. Google-eko mapak tokian tokiko euskararen ofizialtasunari egokitzen zaio. Baita gaztelaniazko erabiltzaileentzat ere.

Horrek zer esan nahi du? Bada, Euskadiko Autonomia Erkidegoko mapetan, nahiz eta gaztelaniaz nabigatu, KALE, ETORBIDE, HIRIBIDE, PASEALEKU eta horrelakoak agertuko zaizkio.*

Google, jainko garaikidea. Euskarari ekarpenik bai?Horri esker euskararen presentzia publizitate eta enpresa erabat erdaldunetan agertzen da, bestela zerokoa litzatekeen horretan.

Are gehiago, askotan, helbide jakin bat aurkitzeko euskaraz jartzea beharrezkoa suertatzen da, benetan topatu nahi baduzu (batzuetan alderantziz ere gertatzen da, zoritxarrez, alegia, euskaraz bilatu eta emaitzarik ez lortzea).

Pentsa genezake egoera hau hutsaren hurrengoa dela. Baina, tira, 0tik zerbaitera pasatzea beti da aurrerapausua.

Asko mesfidati agertuko dira nazioarteko enpresa erraldoi amerikarren aurrean, baina aitortu behar dugu, euskarari dagokionean behinik behin, nahiko pozik egon gaitezkeela.

*1 Tira, berez, eskaintzen dituen zerbitzu guztien alternatiba eduki badugu, baina Google-en kalitatea ukaezina da kasu gehienetan.

*2 Nafarroan elebitasun hori Nafarroako legearen zatikatzea jarraitzen du eta Iparralden euskarak ofizialtasunik ez duenez helbide guzti-guztiak frantsesez daude.

.

Bestalde nahiz eta jainko bat izan eta tresna oso erabilgarria izan, gauza asko egin behar izan ditu dagoen tokira ailegatzeko. Orain munduan dagoen enpresa garrantzitsuenetako bat da eta diru pila irabazten du urtean eskaintzen dituen milaka zerbitzuengatik. Orain daukan boterea lortzeko Googelek enpresa asko “jan” ditu horrek dakarren ondorioekin; milaka langileren lana desagerrarazi, etekin guztiak soilik bererentzat izan, leiha  suntsitu… Horrez gain, bere zerbitzua hobetzeko dela esanez, gure mugimendu guztiak dakizki.

Google jainko garaikidea. Euskarari ekarpenik bai?Google erabiltzeko kondizioetako bat bera gure informazio eta datuak gordetzeko ahalmentzea da eta horri esker gure bilaketen arabera gure gustu eta afizioak jakin ditzake. Eta ez hori soilik, Google maps-i esker gure kokapena eta egunean egiten ditugun mugimenduak kontrolpean ditu. Edozein momentutan datu horiek esku txarretan jausiz gero, guri buruzko informazio, pasahitz eta kokapena edukiko lukete.

Horregatik, nahiz eta Google oso tresna erabilgarria izan eta euskararengatik gauza asko egin, ezin da ukatu agian botere eta datu gehiegi dauzkala eta horrek gure askatasuna jokoan jartzen duela. Berak hala nahi izanez gero, gure datuak edozein helbururako erabili ahal izango lituzke.

Google jainko garaikidea Google jainko garaikidea Google jainko garaikidea

Zer duzu buruan “Google jainko garaikidea. Euskarari ekarpenik bai?”-ri buruz

  • Berriki bilatu dut ibilbide bat Google Maps-en, eta sorpresa atsegina izan da jarraibideak “Biratu zertxobait eskuinera…” euskaraz eta zuzen (!) jasotzea.