Zuetaz esana zegoen

Zuetaz esana zegoen –

Zuetaz, Mendebalde honetako ezker esklerotikoaz, esana zegoen eskuinaren txanda hartuko zenutela bidegurutze honetan.

Zuetaz, bertoko sozial-demokraziaren endako ezkerraz, esana zegoen eskuindarren lekukoa hartuko zenutela, nonbait, noraeza-egoera apropos induzitu honetan.

Zuetaz, egoera hau eki-urruntasunez (eki-distantziaz) arakatzen duzuenoz, esana zegoen -eta aski iragarria-, “Egiaren Ministeroaren” alde eginen zenutela, Bertsio Bakarraren eskutik.

Zuetaz, “teknologiaz” eta “zientzia puruaz” buru-iritzi zaretenoz, esana zegoen –eta aski iragarria-, Adituen egia bakar berdaderoa predikatuko zenutela Diktadura Biofaxistaren izenean.

Zuetaz, goi kulturaz harrotzen zaretenoz, esana zegoen ahots kritiko oro isilarazten saiatuko zinetela, eta besteoi “negazionista” edo “lur-planista” deituko zenigutela, hots, pandemia plandemikoak aurretiaz hautaturiko etiketa horiexekin, hain zuzen.

Zuetaz esana zegoenBaina ez nuen uste SUSTATU.eus webgunea gerra horretara lerratuko zenik; ezta ere euskerazko WIKIPEDIA sareko batek INDEPENDENTEA hedabide digitaleko arduradunaren aurka halako difamazio eta toxikazio kanpaina bortitzari ekingo zionik; halatan, hedabide horretan parte hartzen zuen 100 bat artikulu-egileren contra ere, hein berean. Zein helburuz baina? Hedabide burujabe euskaldun hori isilarazteko helburu argiarekin, bederen. Beraiei galdetu zergatik.

Ez nuen uste, inozo ni, ekosistemaren garapen demokratikoa helburu dugun jendeari halako eraso larria egingo zenigutenik batzuek zein bestetzuek.

Eta INDEPENDENTEA.eus webgune euskaldunaren aitzi, “eskuindar, konspinanoiko, gerrazale, arrazista…” deituko zeniotenik, inpunitate osoz. Ahaide Nagusiek ere ez halako erasorik populu apal borondatetsuari!

Ez nuen uste, ez, nerau ere “hizkuntzalari fantastikoaren” bandoan edo bandadan jarriko ninduzuenik, batere argudiorik gabe. Akaso, Luistxo, Iruña-Veleiako hizkuntzalari batzuen zientzia salatzearren? Agian horregatik “azientifiko”?

Eta zer, orain ahomentatu dudanez gero, Iruña-Veleiako “aferaz”, jende kultu eta teknokratok?. Zer ETB hedabide PUBLIKOAREN eskutiko  “euskera berantiarraren gezur maltzurrari buruzko bonbardaketaz? Horretan ere eki-urrutiar, SUSTATU.eus, beste Veleia-negazionista guztien eskutik? SER-katea, Estatu osoko TVE eta bertoko kolonizatzaileei eder eginez?

Eta tira. Egoera pandemikoari buruz, zer da “gezurti” deitzea, lar den beste erraz, Bizkaiko Biologoen Dekanoari? Eta “teoria mikrobiarra faltsua” dela aldarrikatzea? Etxebarria jauna ez al da beste zenbait zuen-gustuko-adinako autoritate? Bada, autoritate-paradigmaren paralajeaz blai dagoen gure SUSTATU webguneak badakiela, jakin, berak nahi duenean “bustitzen”.

Covid-19 birus delakoari buruz bai bustitzen dela, adibidez, dogma unibertsalaren aldeko leial eta fiel, nahiz eta “birus berri” horren existentziaren frogarik EZ izan munduan inongo laboretegitan. 

Zuen helburua, omen, “teknologia hedatzea” denez, baduzue zertan arakatu abeltzaintza intentsibo pozoitsuaz, laborantza transgeniko bertsu pozoitsuaz, elikagai gain-prozesatuez… 

Baina hor Kapitalismoa eta beronen ekonomia-eredu jasanezina sartzen da. Eta horren aurrean des-hazkunde programatuaren edo des-azelerazioaren premia gorria aldarrikatu beharra ozenki. Bai, klima-aldaketa eta biosfera-toxikazioa… Eta pandemiaren benetako zergatiez aritzea, horren guztiaren “negazianismo pasiboan” zeuen buruaz beste egin gabe.

Eta halako katarrari kaskabela ipintzeko bai ote prest gure SUSTATU.eus?

Zuetaz esana zegoen

Gautegiz-Arteaga. Saiakeraegilea eta itzultzailea. Zamora-apaiz kartzelako

38 pentsamendu “Zuetaz esana zegoen”-ri buruz

  • Osasun langilea 2021-07-01 09:25

    Gora sustatu.eus! Erabaki egokia.
    Eta Zuzeu koherenteago balitz, antzeko zerbait egingo luke. Bere arauei jarraituz, irainak ez daude baimenduta, eta jaun honen post gehienak inteligentzia, zientzia eta sen onaren kontrako irainak dira.

  • Ez nago euskaldunen ahotsak isilaraztearen alde, eta beraz erabat okaztagarria zait ustezko Osasun langile horren zentsura gosea.

    Hori esanda, Naberanen proposamen etimologistak eta bestelako burutazio batzuk zentzugabeak iruditzen zaizkit, baina nolabait estimatzen diot boterearen eta kontakizun ofizialaren kontra hartuta daukan jarrera, baita haren oldarkortasun gaztetia ere, egungo otzantasun orokortuaren antipodetan dagoena.

    Inori ahoa bozatu gabe, uste dut kritikotasuna bultzatu behar dela, eta jendeari erabakitzen utzi zer sinetsi nahi duen eta zer ez. Baita ideia horiei barre egin nahi badie ere.

    Pentsakera batzuk arriskutsuak direla? Dudarik gabe. Halere, ez zait iruditzen gizarte honetan eta mundu honetan gailen dabiltzan diskurtsoak eta balioak eta horietatik eratortzen politikak inondik ere kaltegabeak direnik. Aitzitik, biziki suntsigarriak dira.

  • “horietatik eratortzen DIREN politikak” esan nahi nuen.

  • Osasun langilea 2021-07-01 11:22

    Sekulan apaiza izateari utzi ez dion iluminatuarentzako hauspoa garretten aldetik. Zergatik? Nahiz eta jakin botatzen dituenak astakeria galantak direla, kritikoa delako. Horrelakoak gara euskaldunok. Trentoko kontziliotik, gutxienez, zientziari diogun gorrotoa historiaren alderdi erridikuluan uzten gaitu beti. Baina biba pantasia eta segi aurrera!!!

  • Penaz hartu dut Independentearen itxiera. Egun petraletan algaraka barre egiteko ezin hobea zen.
    Eskerrak Naberan jaunak Zuzeun bere “jakinduria” zabaltzen jarraitzeko aukera duen, denon gozagarri.
    Animo Josu! Segi zurean, hizkuntzalaritza, arkeologia, farmakologia eta beste jakintza arlo guzti-guztietan serio eta era zientifikoan lanean, eta gogoan izan “Mateo 5:4 eta 5:6”:
    “Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu jainkoak kontsolatuko. Zorionekoak justizia gose eta egarri direnak, haiek baitira aseko”

  • Ni ez nago Josuk esaten dituen gauza askorekin, baina ez nago adierazpen askatasuna mugatzearen aurka ezta ere. Paternalismoa dirudit. Jende kritikoa da behar dena, ez irakurle babestuak.

  • Askatasuna mugatzearen alde esan nahi nuen, noski.

  • Jaun honek euskarari buruzko xelebrekeriak zabaltzen dituelarik, grazia egiten du (edo ez), baina ez du kalterik egiten. Koronabirusari buruzko gezurrak hauspotzen dituelarik, ordea, arrisku publiko bat da. Bozgarailu hau kendu beharko litzaioke. Iritzi askatasunak horiexek babesten ditu: iritziak. Baina ez osasun publikoa arriskuan paratzen duten gezurrak.

  • Kabe, zein da oker dagoen iritzi baten eta gezur baten arteko aldea? Zeren eta iruditzen zait adierazpen askatasunaren baitan zentsura babesteko sekulako trikimailu dialektikoak egiten direla, eta ez dira zilegi. Besteen iritzien gaineko interesa dugunoi ukatu behar zaigu ere horiek jakiteko eskubidea? Nire aurreko iruzkinean berretsiko naiz: jendarte kritikoa da behar dena eta ez zentsura paternalista. Bestela onartu dezagun bozka eskubide unibertsala ez dela zilegi jendea oso manipulagarria delako eta edozein pitokerian sinesten duelako.
    Josu Naberan arrisku publiko bat? Tira, mesedez! Josu eta enparauena mugakoa da, baina zuena ere, begiratu beharrekoa.

  • Undar, lehen galderari erantzun argia: metodo zientifikoa.
    Zentsurarekin nik zalantza handiak ditut. Ez naiz zalea, eta uste dut Josu Naberan eta antzekoek beren asmakizunak botatzeko askatasuna badutela, Nabarraldekoek, katolikoek edo Jehovaren Lekukoek dutenaren antzera.
    Erantzukizuna ez da berena (betiere fede onez egiten badute, noski. Fede txarrez ari badira, beste kontu bat da), erantzukizuna halako pitokeriak irakurri eta sinesten dituenarena da, “interneten irakurri duelako”, edo “oso jatorra den tipo batek” esan diolako.

  • Josu naberan 2021-07-02 14:23

    ZEOZERTATIK HASTEKO

    zehaztu dezakezue mezedez zein fantasía hizkuntazkoa erran ote dudan?
    Hitz eginda ulertzen da jendea (normalean)

  • Aukeraketa egin nezake, baina bat botatzearren, iberiera deszifratu izana.

  • Zurekin nago, Ba Ote!, baina arazoa metodo zientifikotik haratagokoa dela iruditzen zait. Adibidetxo batekin azalduko dut nire ezkortasuna.
    Demagun ni kolesterol altua daukan pertsona bat naizela eta, irakurri dudanez, arrautzak jatea txarra da kolesterolarentzako, hauek dakarten kopuruagatik. Beste leku batean, ordea, irakurri dut, elikagaien bitarteko kolesterolak ez daudakala harreman zuzenik odoleko kolesterolarekin. Bi baieztapen hauek ikerketa zientifiko ezberdinen ostean eginak izan dira. Orain ataka larrian nago, nik ezin baitut ez bata ez bestea frogatu. Beraz, zeini egingo diot kasu? Arrautzak jatea txarra dela dioenari edo arazorik ez dagoela baieztatzen dionari? Biek ala biek erabili dute metodo zientifikoa, baina noski, ondorioetako bat gezurra da eta bestea egia. Hau da, metodo zientifikoa erabiltzearen ondorioak ere gezurrezkoak izan daitezke. Orduan, nola erabaki ditzaket nire egunerokotasunekoak autoritate zientifikoek gauza ezberdinak esaten badizkidate? Bi aukera ditut puntu honetara helduta: carpe diem eta arrautza frijitu goxo-goxoak jan edo bietan aukera mugakorrena aukeratu, badaezpada, arrautzik ez jatea. Jendearen gehiengoarentzat zientziak diona autoritate kontua da, alde batetik, eta, bestetik, fede kontua, mundu guztiak ezin baititu frogatu heltzen zaiozkion baieztapenak eta, beraz, ontzat hartu behar ditu halabeharrez. Egitate zientifikoen pisua, jende gehienarentzat, haien pragmatikotasunean datza.
    Hau esanda, zientzia hezkuntza eta dibulgazioa oso garrantzitsua dirudit, batez ere jendarteak berak teoria edo ikerketa batzuen gainean zalantzagarritasun sano bat ezarri ahal izateko.

  • Undar:
    Lau milioi pertsona hil dituen pandemia bat dagoela munduan edo txertoek hartatik babesteko balio dutela ukatzea ez da iritzi kontua, gezur gogorra baizik. Bi gauza horiek bereizten ez dituenak arazo bat du sano haundia. Eta bertze oker-ulertu bat: uste baldin baduzu pandemia ukatzen dutenak “jendarte kritikoa” direla eta halakoak “behar” ditugula, biotako bat: edo zinikoa zara, edo haien sokakoa.

  • Ez, Kabe, iritzi bat da, gezurra izan arren. Barkaiezu, ez baitakite zer egiten duten.
    Kritikoak izan behar direnak irakurleak dira, oro, kritikoa izateak ez du esan nahi iritzi nagusiaren aurkakoa izatea, baizik eta gauzak zentzuz baloratu behar direla eta landutako errekurtsoen bitartez. Esadazu non esan dudan nik kritikoa izatea jende honen sokakoa izatea dela, hori aupegiratzen didazula baitirudi.
    Eta bai, harrapatu nauzu, txakurrak baino zinikoagoa naiz.

  • Euskaltzaindiak zera dio:

    iritzi1, iritz, irizten
    dio ad. Uste izan, irudi.

    iritzi 2
    iz. Zerbaitez edo norbaitez, eta, bereziki, gai edo arazo eztabaidagarri batez, pentsatzen dena.

    gezur
    iz. Egiaren kontra ohartuki esaten den gauza.

    Segi joko dialektikoekin, Josurenak bezain dibertigarriak zaizkit.

  • Ukatzaileak “jendarte kritikoa” direla zerorrek erran duzu, Undar: irakurri idatzitakoa.

    Eta soka beretik: “Kritikoa izateak ez du esan nahi iritzi nagusiaren aurkakoa izatea, baizik eta gauzak zentzuz baloratu behar direla eta landutako errekurtsoen bitartez.” Beraz, Naberan-ek eta enparau ukatzaileek ere, kritikoak izanik, “gauzak zentzuz baloratu” dituzte, “landutako errekurtsoen bitartez [sic]”?

    “Zinikoa [EH]: ohiko moralaren edo jendetasunaren aurkako iritziak lotsarik edo begirunerik gabe adierazten dituena.”

    Zerorrek ikusi.

  • Ai, Kabe. Lastima, lastima… Gaizkiulertuetan gaizkiulertuena. Animo, parafraseatuidazu ea non esaten dudan nik ukatzaileak jendarte kritikoa direla. Itsuturik zabiltza, zure iruzkinei amorrua darie hegietatik.
    Joe, Kabe, ez nauzu ulertzen, Greziako eskola zinikoaz ari nintzen noski!!! Ez duzu txakurraren erreferentzia ulertu. Lastima, lastima…

  • Eta zentsura dela eta, Undar:

    Nik BERRIA-ra euskararen ofizialtasunaren kontrako artikulua bidali eta argitaratzen ez badidate, BERRIA zentsuratzailea da?

    Nik holokaustoa ebidentziarik gabe ukatzen duen “iritzi” artikulu bat bidaltzen badut The New York Times-era, eta argitaratzen ez badidate, NYT zentsuratzailea da?

    Nik GARA-ra artikulu bat bidaltzen badut EH-Bildu-ko botoemaile guziak terrorista hutsak direla salatuz, eta argitaratzen ez badidate, GARA zentsuratzailea da?

    Nik ZUZEU-n “iritzi” bat argitaratzen badut X jaun-andreari errespetua galduz, eta editoreak ezabatzen badit, ZUZEU zentsuratzeilea da? Agian zuretzat, zinikoa izanik, larriagoa da norbaiti errespetua galtzea, munduan pandemia bat dagoela ukatzea baino.

  • Konforme, Undar. Zure lehenbiziko iruzkina ere berrirakurrita, baliteke “jendarte kritikoa” erraten duzularik irakurleei buruz jardutea, ez ukatzaileei buruz. Nere gaizki-ulertua, orduan. Bertze guzia berresten dut.

  • Bai, Kabe, zentsuratzaileak dira, baina ez nahastu gauzak, ez baitizut arrazoia emango gai horiek niri ere mingarriak suertatzeagatik. Gainera zuk aipatzen dituzunetatik, ZUZEUk ezik, batek ere ez du edozein iritzi haien argitaratze ildoan onartzen, hori ere aurretik bagenekien. ZUZEUk, hitzez behintzat, onartzen ditu. Nire iruzkinak, orokorrak izan arren, goragoko erabiltzaile batek Naberanen gai honen inguruko iritziak ZUZEUn ez argitaratzeko eskeagatik etorri dira. Bestelako enpresek ikusiko dute zer egin nahi duten haien argitaratze politikarekin, baina badirudi ZUZEU, beraiek dioten moduan, irekiagoa dela. Enpresa pribatu batek bere publikazioetan zentsura aplikatu nahi duela? On dagiola, ni ez naiz bertan sartuko. Baina gauza ezberdina da bokazio irekia daukan bitarteko batean. Hau azaltzen dut gaian nahiko modu abstraktuan murgildu garelako eta horrela errazagoa delako edozeinek, nik barne, gaizkiulertuak izatea. Nik onartzen dut kontua zentsura bai/zentsura ez baino konplexuagoa dela eta asko dagoela jokoan gai batzuen inguruan informatzerakoan, baina etsaia/aurkaria entzuten jakin behar da, ez bereziki errespetuagatik, baizik eta jakintza horrek ematen duen botereagatik. Halaber, adierazpen askatasuna bezalako eskubideen bermea konplexuegia da enpresa pribatuek betoa ezarri badezakete, eta halaber gobernuek, eskubide eta eskumenen amarauna labirinto luzea baita. Are gehiago, giza eskubideen eta adierazpen askatasunaren arteko oreka oso hauskorra da eta erlatibismo bulgarretan ez erortzeko ahalegin handia eskatzen du. Azken zinismo ariketa bat egite aldera, modernoagoa, ez greziar estilokoa, esan beharra daukat askatasuna hitzak pisu gehiegi daukala gure hiztegian, termino abstraktuetan hain ezinezkoa eta utopikoa den hitzak maneiatzen gaitu mantra baten modura eta, sentitzen dut baina, askatasuna ez da existitzen kontzeptu moduan ez bada, erretorikarako berebizikoa den arren. Agian, adierazpen askatasunaren ordez adierazpen eskubideaz hitz egin beharko genuke, eta eskubide horrek berekin dakarren erantzukizunaz. Eta hemen, nire iritzia aldatzeko egoera kritikoan egongo ninteke, eskubidearen eta erantzukizunaren arteko hausnarketa honetan, egia baita eskubide batek, besteei eragitean, erantzukizunen bat behar duela. Hauxe da nire iritzia, kontraesankorra agian, oker egon naiteke, baina espero dut gezurrik, behintzat nahita, esan ez izana.

    Eta postdata moduan, datarik jarri ez dudan arren, eta zure baimenaz, Kabe, gaizki esandakoak barkatzeko, ondo esandakoak aintzatesteko eta eztabaida honi amaiera emateko, txiste bat:
    -Txertoak lauak dira, lurra ez da existitzen eta aldaketa klimatikoak autismoa sortzen du!
    -Baina zer demontre diozu?!
    -Zer dakit nik jada!

  • Undar, zure iruzkinaren azkeneko zatiarekin erabat bat nator. Askatasunen arteko oreka lortzea ez da xamurra: adierazpen askatasuna, giza eskubideen askatasuna, osasunarena barne, eta bertze hainbat. Ez dago, eta ezin egon daiteke, eskubide absoluturik, betierekorik eta bere hartan isolaturik. Mundu inperfektu batean bizi gara.

    Mundu ideal batean jendartea kritikoa eta jakituna litzateke, eta iristen zaion informazio-uholdea bere sen onaren nahiz formakuntzaren bahetik igarotzeko gauza ere bai. Mundu ideal horretan, bertzetik, ez legoke ebidentzia zientifikoen kontra eta pentsamendu magikoaren aldera lerratutako txoribururik! Arazoa da ez garela mundu ideal batean bizi: jendarteak manipulatzea oso erraza da, eta ideia batzuk zabaltzeak ondorio hagitz kaltegarriak ekartzen ditu. Estatu Batuetan, adibidez, osasun publikoko arazo larria dute txertaketa kanpainarekin, nahiz hasieran munduko aitzindariak izan txertoak erosten eta horiek zabaltzen: errepublikanoen ia erdiek uko egin diote txertoa paratzeari, pandemian sinesten ez dutelako edo txertoarekin fio ez direlako. Sasi-ideia horiek ez dira ezerezetik sortzen, jakina, bai baitituzte hazkuntza-iturriak: eta horretan hedabideek (eta a zer-nolako hedabideak dituzten Estatu Batuetan!) erantzukizun nabarmena dute. Bistan da Estatu Batuak eta Europa arrunt ezberdinak garela “iritzi askatasuna” nola ulertzen dugun, eta seguruenik horrek eragina izan du gurean jendarteak egoeraren larritasuna antzeman eta txertoak onartzeko orduan. Egia da, bai, webgune hau fringe-n kobazulo bat dela, eta Naberan eta enparauen astakeriak jende gutxirengana iristen direla, zorionez. Baina ez dira, horregatik, arrisku gutxiagokoak.

    Eta bide batez, ez da egia amorruz idazten ditudala iruzkinak. Erraietatik idazten dut aunitzetan, eta batzuetan nere galbidea da hori, baina gorrotoa ez diot (ia) inori.

    Eta nere partetik ere akabatzeko, bertze txiste bat, asmo onez:

    -Aizak, Periko, nola arraio egiten duk hain gazte kontserbatzeko?
    -Ez baitut inorekin eztabaidatzen!
    -To, ez duk horregatik izanen!
    -Bada, ez duk izanen!

  • Josu naberan 2021-07-03 08:50

    Zer diñozue eztabaida hau amaitzeaz, ni oraintxe batzera noanean… nire astakerien eta fantasien kontu ematera.
    Has gaitezen fantasía 8hizkuntzazkoeratik.

    Lehenengo fantasía delakoa Hitz.Ele.Berba liburua izan zen, duela 17 irte. Euki oraingo Filologia Dekanoak zeta erran zuen orduan, hura irakurtzen zuena zuena Euskera ahanzteko arriskuan zegoela.
    Ba ni Hiztegi Etimologi joan eurrera noa eta eta hura ” hipótesis antzuetan galduta”, Ginebrako hizkuntzalari Fourcade andereak dioenez…
    (Jarraituko du)

  • Josu naberan 2021-07-03 16:14

    Barra berantiar nabilelako nabilelako, baina nire mobileko datuen pentsudan aro ari naiz.

    Bigarren “fantsiazko buloa Veleiako “aferetik” dator.
    Demadun honetan ere negazionista negazionista zaretela.
    Ba nik Veleia fatsutzat jo zuten Hizkuntzalarien Zientzia salatu nuen.
    UPVko Filologiakoak -A artikuluaren artifizio erratikoa jarri zuen argudio,
    hura guztia faltsua dela esateko.
    Zeren -A Hondarki hori daramate euskazko grafito asko, VeleiA izenenetik bertatik hasita.
    Baina izatez -A artikulu islatuaren ustekizuna da faltsua faltsua dena.
    Agertu dena A itsatsiaren marka da (-A organikoa)
    Hau Veleia baino lehen zegoen Akitaniako hilarrietan (Ibarra, Ilunna…), ETA mila urte lehenago sortua da, Paleokitikoan,
    UHA euskera eta ARA iberikoan
    Beraz, -A hori erro horien hondakia besterik es da.

    Badaukat arrazoi IRUÑA-Veleia suntsitzeko político.ekonomikoa izan zela, Lurmen taldea kondenatu eta UPV izatea tango jaun.
    Bajita interés religiosa,
    VAticanoaren dogma zaintzea,
    Grafito baten
    baten, adibidez, Azkken Afarikoan, ese Jesús ETA beste bat eskutik oratuta ageri dira,Magdalena?
    Joan diszipulu keridoa?
    Hipótesis biak ala biak irenstezinak dogma katolikoarentzat.. Beraz, Vatixanoko ordeezkariak ETA hemengo OPUSek elkarren eskutik egin zuten Aztarnategia suntztzeko (bulldozer ETA guzti.
    Baina aurretik jarri zutena -A artikulu fantasiazko hori izan zen.

    Baina hará! Ni omen naiz hizkuntzalari fantastkoa!!!

  • Hizkuntza fantastikoa ezezik, ortografia fantastikoa ere bai.

  • Josu naberan 2021-07-04 14:53

    Barra ortografiarena, vaina korrektore erdalzaleak amorratu eta zeozer jartzen diat.

    Iberiera dezifratzeaz eskandalizatzen zarete?
    Seguru liburua irakurri aurretik erabaki duzuela negazionismoa.
    Bestalde, Donostian ezagutu EZ arren , bai ezagutzen dutela ongi beste zenbat lekutan, .
    Txileko Valparaiso eta Bahia unibertstateetan, Academia Edu Kaforniakoan, Buenos Airesko unib., Boiseko BASQUE Studies Reno (AEB), Lenguaiberika webgunean ETA abar

    Pandemiari buruzko “astakeriena” hurregorako…

  • Josu naberanñ 2021-07-05 16:33

    Lehenengo astakeria ”
    EZ GAUDE ESKU ONETAN, BENETAN”

    Izan ere, Pfaiser konpainia Farmako.Pribatua ikertzeko molestia hartu nuen, ETA sera barruntatu,
    Benetan hainbat sin ezartzen ziotela “medikuntza.praktika.txarregatik”.
    Medikuak erosten zituen ETA diru sobera duenez, isunak ordaindu ETA aurrera medikuak erosteari!!!
    Gero enteratu nintzen Afrika Erdialdean bree botiken droga esperimentuak egiten ziharduela, besteak beste emakumezkoa antzuten borondatez contra.
    Zer deritzozue Pflazer Farmako.Mafiari buruz? Gure osasunaren Aldea dabilela?

    Hurrengoan mire bigarren astakeria.
    Hor al zarete?

  • Antton Erkizia 2021-07-05 20:04

    Jainko potolo !!! Horrela jarraituz gero, apologia leporatuko dizute, Josu.

    (Badakit zuzentzailearen/korrektorearena dela…baina “hark” zu zuzendu arren, zuk ere horraztu dezakezu “hark zuzendutakoa”, bidali aitzin).

  • Antton Erkizia 2021-07-05 20:10

    Pfaizer farmako-pribatua-mutinazionala, mafia eta ez-dakit-zer omen. Bai, eta Montsanto…eta Bayerrek erosi omen du Monsanto…hara bada!!!…
    Baina galdera zera zen: zuk aspirina hartzen duzu edo ez?

  • Josu naberan 2021-07-06 16:14

    Lasai asko hartzen dut aspirina beste erremediorik es dagoenean, ze orain ez dakigu zein landareki/belarkiek duten indar antibiotikoa (neandetalek bai omen zekiten, baita Nafarroako “Sorginek ere); eta jakina, eraginkorrak direla direla dakidanean.

    Baina nik, adibidez, es dakit txertoek zeozertarako balio zuten, ezpabere.ze albo.kalte larriak eragitea (nire bigarren “astakeria”

  • Antton Erkizia 2021-07-06 22:13

    Farmazeutiken negozio zekena… agian txertoen eraginkortasun eza… agian balizko albo-ondorioak…
    Josu: zentzuzkoa iruditzen zait informazioa eskatzea, informatuak egon behar gara. Baina esango nuke erabateko segurtasuna eskatzen ari zarela eta segurtasun-garantia hori bertzek eman diezazutela eta, aldi berean, gure buruaren jabe izatea eskatzen dugu, burujabetasuna.
    Hau lana !!!
    Gure buruaren – gure osasunaren jabe: geure zalantzen jabe, txertoa hartzea edo ez hartzea erabakiaren jabe. Gure erantzukizunaren jabeak, horrela esaterik badago.
    Gainerako guztia ni-ni-lokeria dela iruditzen zait.

  • Uste dut funtsean ados nagoela zuk diozunarekin, ñabardura batzuk salbu.

    Ñabardura bat da ezin dela esan “agian balizko albo-ondorioak…”

    Bistakoa da albo-kalteak gertatzen daudela: Nire ezagunen artean behintzat txertoagatiko konplikazioak ezagutu ditut, baita nire hurbileko hildako bat ere, argi eta garbi txertoagatik. “Egiaren Aldeko Mediku Platforma eskatu eta eskatu dago “txertoengatiko ZIUratuen datuak emateko, eta EZ dituzte ematen.
    Minessotarako gobernadore hautagai aurkeztu den mediku ospetsu baten arabera, gertatzen dagoena masakre bat da. Berak dituen datuak nerabeenak dira (birikietako eta bihotzeko ehunetako hanturengatik intubatuak, baita hildakoen batzuk ere).
    Ni ez naiz medikuntzan aditua, baina informazioak kontrastatzen ahalegintzen naiz.

    Horrela egin ezean, ez dugu lortuko erabakietan burujabetasuna, ez banako gisa, eta are gutxiago kolektibo gisa, dogma interesatuaren, oskurantismoaren eta bertsio bakarraren plantemia honetan.
    Pneumonia gaixotasun larri bat pairatzen gaude, baina horren kausari buruz EZ dago eztabaidrik, ondorioen ondoriozko kalaka besterik ez; gaixotasuna kapitalismoak berak eragina delako, eta sistema horri EZ zaiolako komeni zergatiei buruzko eztabaidarik.

  • Gaur ZUZEUn idazteko gogotxoarekin jaiki naiz.

    Lehenik, “norbait txertoagatik hll” dela esatea “teila batek buruan jota hil” dela esatea bezala da, “kraneo-poli-traumatismo-albo-enzefaliko-peri-sub-…” eta abar esan beharrean.
    Ba bai, nire auzoko ezagunen ezagun bat, 47 urtekoa, mendizalea, osasun eta sasoi betean…
    Txertoa hartu eta bi egunera sukarra, sukar handia gora eta gora, ZIUra… intubatu… eta handik hamar egunera hil.

    Baina ez da inon ageri izango “txertoagatik” hil dela. Zergatik ez ageri izatea?
    Lehenengo, autopsiarik egingo ez diotelako; hortaz gainera, oso-oso zaila delako “txertoagatik” izan dela islatzea mediku baten defunzio-partean. Alderantziz izan ohi da (kamioi batek harrapatuta hil dena, Covid-delakoagatik izan dela islatzea)

    Egiaren Aldeko Medikuak (Médicos por la Verdad) plataformaren eskabidea da halako kasuetan AUTOPSIAK EGITEA, txerto-ostean ZIUratuen INFORMEAK EMATEA…

    Zergatik ez dira egiten, ematen, agertzen…??? Batek daki; edo batek ez du jakin nahi; edo batek ez dakit zergatik jakin nahi ez duten; edo….

  • Naberan jauna,
    Barkaidazu, baina facebook ez da datu bilketarako plataforma egokia. Youtube ez da ikerketarako zentro bat.
    Irrigarria da benetan plandemikoak “datuak kontrastatzen” ikustea. Bi whatsapp, facebookeko lau post, eta youtube bi tutorial ez dira ez datu erabilgarriak, ez ebidentziak, ez deus.

  • Kauenzotz, Enekien Digitalek hain arau zorrotzak zituztenik.

    Bestalde, zu bezalako EZ-negazionistek dena daukazue ARGI eta ez daukazue datuak kontrastatu beharrik.
    Paparen bulda edo…

  • Ez, josu, ez. Duda eta zalantza guztiak ditut nik, egia oso gutxi.
    Zuk ordea, zalantza izpirik ez duzu, eta denerako erantzunak dituzu, dela iberiera, dela iruña veleia, dela epidemiologia eta dela plandemia.

  • iRUÑA-vELEIAren “afera” oso hurbiletik jarraitu du hasiera-hasieratik, eta ziur nago EZIN del faltsua izan nahita ere.

    iberiera DEZIFRATU ahal izan dut euskerak eta iberierak bisilabadun hainbat erro partekatzen dutelako, eta 2o urtez ikertzen ibili ondoren.

    Ostera, pneumonia larri eta super-kutsakor honen zergatiaz zalantza eta puntu ilun asko daukat.

    Biosferaren intoxikazioa argi dago, baina horrek ez du den-dena esplikatzen. Lehenengo urratsa belarriak tente jartzea da, nik uste… Bai Ote

  • Alpargatero 2021-07-09 13:27

    Hemen behar duguna jende heldu, kultu eta espiritu kritikoa duena da, eta ez zentsuratzaile “paternalistak”. Mundu guztiak izan behar du bere iritzia eta informazioa adierazteko eskubidea, eta eskubide hori kentzeko justifikazio guztiak faxismo/estalinismoa baino ez dira.