Zu ere beldurtuta, zerga erreformaren eztabaidarekin?
Zu ere beldurtuta, zerga erreformaren eztabaidarekin?
…
Beldurraren mendea bizi dugu Mendebaldean. Alarmak, bideokamarak, seguratak nonahi. Harresiak, alanbradak, ejertzitoa. Beldurra daukaguna galtzeari, beldurra ez duguna lortzeari, aldaketari, ezezagunari, bizilagunari… Ni ere beldurtuta nago.
Lehen sintomak otsailaren 28ko El Correoren azala ikustean sentitu nituen. “Urkullu alaba a los empresarios que “siguen aquí, incluso con mayor presión fiscal”“.
Hasteko, Urkullu ez al zen guztion lehendakaria? Enpresariek soilik eman al zioten bozka? Gogoratzen al da inoiz langileetaz lehendakari jauna?
Jarraitzeko, ez al genuen EAEn Europako presio fiskal txikienetakoa? Europako batez besteko presio fiskala %39 ingurukoa da; EAEkoa %32 ingurukoa (EHko fiskalitateari buruzko txotena hemen).
Izan daiteke, Urkullu Espainiara begira egotea, Europara begira egon ordez. Berdin dio, hara zer esan zuen Ignacio Zubiri EHUko katedradunak orain bi urte antolatu genuen Euskal Herriko zerga sistemari buruzko mintegian (mintegi horretako informazio hemen): “Si miramos la evolución histórica veremos que siempre el Impuesto de Sociedades vasco ha recaudado bastante menos que en el Estado. Dejando al margen los años de crisis, la realidad es que sistemáticamente los empresarios vascos han tenido unos impuestos 30% más bajos que los del resto de España. No hay más que mirar las normativas vascas: son realmente un catálogo de beneficios fiscales. Si alguien un día quiere hacer un catálogo de cómo dar dinero a las empresas no tiene más que mirar la normativa del Impuesto de Sociedades vasco los últimos años: incentivos, bonificaciones, vacaciones fiscales…”
Lehen susto hura pasa egin zitzaidan; denborak dena sendatzen du. Baina gaurko Berria zabaltzeak eman didan sustoak post hau idazten jarri nau:
Barkatu, baina ezin da zerga erreformaz eztabaidatu? Lan tekniko hutsa da? Zein teknikori dagokio zerga erreformaren eztabaida, diseinua? Lehen aipatu dudan Ignacio Zubiri balekoa da? Edo ADEGIk erabakitzen duen teknikoek egin beharreko zerbait al da?
Are gehiago, horretaz ezin bada eztabaidatu, zertaz eztabaida dezakegu? Zertarako egiten dira hauteskundeak? Zertarako zaudete politikariak? Zertarako alderdi politikoak? Ez al da hobe tekniko onak aukeratzea, eta kito? Hau izua!
Izenburua bezain beldurgarria egin zait azken galderari Jabierrek eman dion erantzuna: “ELAren arabera, Europaren batez besteko presio fiskala aplikatuz gero, EAEn 900 milioi gehiago bilduko lirateke. Ados?
Ez dut uste egia denik (…) Tituluetatik harago joan behar da, xehetasunean sartu, eta eztabaida hor eduki. Gu ez gaude Europa iparraldeko ongizatearen mailatik urrun.”
“Ez dut uste egia denik…” ELAk datuak Eurostat, Eustat, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernutik hartu ditu. Akaso ez dira egiazkoak (hemen EHko Sozietate Zergari buruzko txostena)
…
“Xehetasunetan sartu, eta eztabaida hor eduki”. Orduan, eztabaidatu dezakegu gaiaz? Gu desiatzen gara.
“Gu ez gaude Europako iparraldeko ongizatearen mailatik urrun”. Gazte batek hori irakurtzen badu, edo gazteren baten gurasoak, ni baino gehiago ikaratuko da. EAEko gazte langabezia tasa: %43,1. Norvegiakoa: %10,8.
Urkullu eta Larrañagaren esaldietatik ez dakit zerk ikaratzen nauen gehiago: esaldiok iradokitzen duten agintarien mailak, edo agintariok esaldi horiekin herritarrez duten irudiaz iradokitzen dutena. Beldurraren mendean murgilduta gaude bete betean Mendebaldean.
…