Uniformeak zertarako?

Uniformeak zertarako

Gure gurasoen garaian gure gurasoak eskoletara uniformez jantzita joaten ziren. Garai horretan esaten zen dirudunak eta hainbeste dirurik ez zutenak ez ezberdintzeko zela. Baina gaur egun ez da hori gertatzen. Gaur egun, eskola pribatuetan bakarrik jartzen dituzte uniformeak. Azken batean, ematen du dirudunek dirua dutela erakutsi nahi dutela, badakigulako ume bat uniformez jantzita doanean familiak dirua duela eskola pribatu bat ordaintzeko.

Uniformeak zertarako?Bestetik, bakoitza arropa zehatz mehats batekin sentitzen da gustura. Ia eskola guztietan neskatilek gonak edo soinekoak eraman behar dituzte. Gehienetan neskek ezin dituzte prakak eraman, baina,  zorionez, hori aldatzen hasi da. Gutxika-gutxika gero eta leku gehiagotan hasi dira neskatoak prakekin janzten. Niri berri horrek poza sorrarazten dit, baina, egia esan, ez luke egin beharko. Bakoitza nahi duen erara joan beharko litzateke jantzita, ez araudi batek esaten duen arau zentzugabea jarraituta. Ez du inolako zentsurik neskek neguan euriarekin, elurrarekin, txingorrarekin eta haizetearekin gona eraman behar izatea.
Beste alde batetik, ume guztiek ez dute fisiko bera; batzuk altuagoak, beste batzuk txikiagoak, beste baten batzuk argalagoak edo lodiagoak. Beraz, guztiei ez zaie arropa era berean geratzen, batzuek besteek baino taila handiagoa edo txikiagoa behar dute, eta horrek guztiak eragin handia du bakoitzaren autoestimuan.

Egia da uniformeari esker guztien arteko berdintasuna sustatu nahi dela, baina arazoa dator bakoitzaren askatasuna kentzen dutenean, norbera den bezala azaltzea, hori nolabait kontraesana da. Beti esan eta irakatsi izan baitzaigu txikitan eta nerabezaroan gu garen moduan izateko, ez garela besten fotokopia bat izan behar, besteek zer edo zer egiteagatik, esateagatik edota eramateagatik ez dugula gauza bera egin behar. Beraz, nolako eredua ematen ari zaie ume txikiei eta nerabeei?

Esandako guztia kontuan izanik, uste dut ez litzatekeela inor behartuta egon behar uniformea eramatera, baina norbaitek uniformea eraman nahi izango balu haren eskubide osoa du hori egiteko.

Uniformeak zertarako  Uniformeak zertarako Uniformeak zertarako Uniformeak zertarako Uniformeak zertarako Uniformeak zertarako