Zorpetzea, benetako eskubide bakarra
“Txin-txin, txin-txin, diruaren hotsa, haretxek ematen dit maitia bihotzian poza!” Zalantzarik ez, diruaz maitemindua zela hau abestu zuen lehena. Ezin uka, hala ere, hein batean, guztiok maite dugula dirua. Ez al ditugu, noizbait, gogotsu abestu hitzok, gureak balira bezala? Ezin baikara diru gabe bizi… Kasu askotan, pertsonen arteko maitasuna baino estuagoa da diruaz sentitzen duguna. Zozketak egokitzen direnean, bikote asko ei dira banatzen direnak; diruaren sedukzioa hain da handia, hura gabe, beste guztia bigarren lekuan gelditzen dela.
Dirua behar ditugun gauzak eskuratu ahal izateko tresna da, hasiera batean. Tresna publiko bat. Guk aukeratutako agintariek aitortzen duten tresna ofiziala. Eta guk aukeratzen ditugun horiek gu guztion hobebeharrez ari badira lanean, diruak guztion onerako tresna bat beharko luke izan, ezta? (Demagogia izango omen da, aspaldian gauza logiko guztiak bezala…). Hau honela izanik, dirua nonbait gorde beharra dugula eta hara non aurkezten zaizkigun banketxeak guri zerbitzu hori eskaintzen. Hain sinplea balitz, edozein momentutan jaso ahal izango genuke gure dirua. Baina ez, ez da hain sinplea. Banketxeek guztion tresna den hori bahitu eta beren negozioetara bideratzen dute. Zerbait erosteko nahikoa diru ez badugu, beraiei eskatu behar, interesarekin itzuliko diegun zinpean, gehiago bahitzen jarrai dezaten (eta hala ere, konplikatuagoa da). Garai batean, horrek lukurreria (usura) omen zuen izena eta Elizak eta erlijioek gogor zigortzen zuten. Bai, banketxeak parasitoak dira. Baina… Ei! Zer nahi duzu, garai haietara itzuli ala?
Ez omen da existitzen pertsona guztion interes guztiak ordaintzeko adina diru munduan. Diruzorroetan dugun euro bakoitza beste norbaitek hirugarren bati zor dio nonbait. Hau ez litzateke arazoa denbora oro diru kopuru osoa eskuz-esku aldatzen joango balitz. Interesak ordaintzen doaz, berriak sortzen dira eta zor kopuru bat mantentzen da. Mekanismo hau aulki-jokoarekin aldera daiteke. Musika entzuten ari garen artean, inkonszienteki, gustura egiten dugu guztiok dantza. Baina (nahiz eta hala sinestarazi) musika ez da betirako eta, gelditzean, ez dago aulkirik guztiontzat eta norbait kalera joan behar da. Krisia honela ikus daiteke, ezberdintasun batzuekin, noski: aulki guztiak gutxi batzuek dituztela eta ez dutela ez banatzeko ez maileguan emateko asmorik. Gainera, “la que está cayendo” eta horrelakoak esanez manipulatzen gaituzte aulki bahitzea sahiestu ezineko gertaera dela sinestarazteko. Joko bat lirudike, aulki gabe geratzeak batzuek beren burua leihotik botatzea ekarriko ez balu.
Aspertu arte entzuten dugu sistema hau dela orain arte asmaturiko hoberena, beste guztien gainetik iraun baitu. Eta egia da. Edozerren gainetik bizirik iraun duen sistema bakarra da. Baita pertsonen gainetik ere. Aberastasuna banatzeak sistemaren gainbehera ekarriko lukeela diote. Eta hori ezin omen da onartu. Baina ezer gabe geratzen direnek gosea pasa, kalean bizi edo beren buruaz beste egiten dute eta, noski, hori onar daiteke. Gure agintariak ez al ziren guztiongan pentsatuz lan egiten zutenak? Guztiongatik lan egiten badute nola eman diezaiokete garrantzia gehiago sistemari guztion ongizateari baino? Azken finean, demokrata izatea al da hori? Bitartean, 1000 milioi euro baino gehiago dituztenen pertsona kopurua haziz doa Europan. Krisiak ez digu guztioi berdin eragiten.
“Zuzenbide Estatuan” bizi omen gara, baina zorpetzea da gehien erabiltzen dugun eskubidea. Eta interesak ez itzultzea eskubide gehiagorekin ordaintzen dugu. “Herriaren boterea” esan nahi duen Demokrazian bizi omen gara, baina ez dugu botererik. Ez eta ere, tamalez, gure izenean erabakitzeko boterea ematen diegun horiek ere. Boterea bankuek dute.
Dirua instrumentu ez-demokratikoa bada, posible izango al da inoiz, dirurik gabe bizitzea?
Dirua zorra da, diru fiduziarioa esan nahi det ( fiduziarioaren benetako balioa 0 delako, eta balio hori izaten bukatu dute historiako diru fiduziario guztia) , dirua imprimatzen den moementuan iruzurra egiten digute. Gauza da, banku pribatu batek, bai pribatu (FED, BCE,BOJ…)billete bat jaurkitzen dute (1 batekoa adibidez), Banku zentralak banku bati ematen dio interes batekin, gauza da interes hori ordaintzeko ez dela dirua existitzen, beste bilete bat inprimatzen ez badezu, beraz inoiz ezingo da dirutan interes guzti hoiek ordaindu, gauza da, hori ez dela azken finean bilatzen dutena, biletetan ordaintzen ez badezu, dituzun ondasunak lanarekin… ordainduko dituzu.
Baina iruzurra hor hazten da besterik ez, geo Zatikiar legea banku komertzialei ahalbidetzen die dirua ezerrezetik zortzera (zorraren bidez).
Hau da lege hori erraten du banku batek dituen kontuetan (bezeroenak) sartzen den diruaren zati bat mailegatu dezakete (%90 uste det), bestea gorde behar dute.
Orduan nik nere kontu korrontean 100 euro sartzen ditut, bankua 90 euro mailegatu ditzazke, eta hor dago tranpa, beste pertsona bat 90 euro hoiek mailegatzeko eskatzen duenean, bankuak 90 euro hoiek bere kontuan jartzen ditu eta nola kontuko sarrera da, 90 euro hoietatik %90 mailegatu ditzazke, beraz nere 100 eurokin 900 euroko maileguak eman ditzazke zorraren bidez, existitzen ez dan dirua.
Baina iruzurra jarraitzen du, jende ugari txartel, txeke… erabiltzen ditu efektiboa baino, beraz nik sartutako 100 euro hoiek, bankua saiatuko da biletekin gelditzen eta kontutik kontura zenbakiak besterik bidaltzen saiatzen da.
Eta iruzurra jarraitzen du, etxea erosteko mailegua eskatzerakoan adibidez, bankuak ez dizu dirurik ematen ez duelako, abalista moduan aritzen da eta horrekin 30 urte egin behar dituzu lan dirua bueltatzeko, nola emango digu existitzen ez dan dirua? Baina nola efektiboan ez dezu etxe bat erosiko, bankuak egiten duena bakarra, ordenagailuaren bidez x dirua dezula esaten du, baina benetan diru hori ez dago.
Eta iruzurra jarraitzen du, FED pribatua denez, bileteak egiten dituena izugarrizko dirutzeko eta ondasunak irabazten ditu, bilete bat zentimo batzuk kostatzen dialako egiten eta beste guztia señoreajea da.
Eta iruzurra jarraitzen du bainan jada luzeegia da iruzkina.
ta iruzurra jarraitzen du, FED pribatua denez, bileteak egiten dituena izugarrizko dirutza eta ondasunak irabazten ditu, bilete bat zentimo batzuk kostatzen dialako eta beste guztia señoreajea da. Hau da 100 dolarreko biletea 10 zentimo kostatzen da egitea, 99,90 egiten dituenaren irabaziak dia,
Eta iruzurra jarraitzen du bainan jada iruzkina luzeegia da .FED sortu zenetik dolarra bere balioaren %95a galdu du.