Zorionak
Zorionak –
Krudela izaten da abendu hondarra askorendako. ‘Zorionak!’, han eta hemen. Zoriontsu izateko egunak dira Eguberriak, ezin da bestela izan. Zoriontasuna delako familiarekin biltzea, gehiegizko bazkari eta afariekin bapo jatea, opari txatxuak jasotzea eta kontu korronteari begiratu gabe dirua gupidagabe xahutzea.
Aurten mugaturik egonen dira halakoak, baina, hala ere, Eguberriak dira, zoriontsu izateko egunak, eta azken boladan gure harremanak, jarduerak eta bizitzak arautzen dituztenek erabaki dute egun bereziak direla, salbuespenak egiteko egunak. Esaterako, etxeratzeko ordua atzeratuko digute.
Mahaiaren bueltan familia biltzeko baimena dugu. Haiek erabaki dute noiz eta norekin. Eguberrien inposizioa, are nabarmenago. Azkenean ogi apurrak emanen dizkigute: Nafarroatik kanpo bizi den gertuko pertsona batekin elkartzen ahalko gara. Norberak interpreta dezala gertuko hori nahi duen bezala. Urtarrilaren 2tik aurrera, etxekoak etxekoekin.
Haien arauak eta mugak familia nuklearraren neurrira eginak daude.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko abenduaren 18koa]