Euskararen etorkizuna dela eta

Euskararen etorkizuna dela eta –

Oroitzen nahiz, nola, duela hamaika bar urte, Lakuan saiheska sartu zirenen sator lanak, frogatu  zuen -argi eta garbi- abertzale batzuen hanka sartze latza. Geroztik han ibili ziren kopeta ilun. Batzuk Madrilgo izpiritua “arnasten”, eta besteak, kanpora begira laguntza eske.

Euskararen etorkizuna dela eta
Arg: Ardfern (Wikipedia)

Tristea bai, baino berria ez, hainbat olako bizi izan ditugu euskaldunak. Horrelakoak min egiten dute eta ez dira berehala ahazten, baina aurrera egin beharrean gaude. Beste behin, euskara galtzaile.

Lerroburuari so eginez, adibide mamitsu bat jorratuko dut.

Egia da, ez gara berdinak baina antzekotasun nabariak izanik, irlandarrei begirada sakon bat eman  nahi nioke: bai nazio gisa, bai euskararen egoera aztertuz.

Hasieratik eta ezer baino lehen, gogorarazi nahi nuke, mailaz maila, ingelesen oinpean, irlandar nazioa deseginda gelditu zela. Lurralde txiroa. Emigrazio-proletarioaren barreiatzaile munduan barrena. Bere kultura aberatsa hondatuta, hizkuntza zabartuta. Literatur hizkuntza, ederra zuena, batasuna galdu eta dialektikoetan zatitu zutena.

Klase nagusia ordezkatuz, ingeles jauntxoak nagusiturik. Legeak ezabaturik. Nazio jitea dena zirkinduta. Ingalaterrako probintzia baztertu erdeinagarri bat bihurtuz.

Irlandarrek bazuten -eta badute- noski, beren nazio kontzientzia, baina  nazio kontzientziak  ez dira beti gauza bera. Nik ezagutzen dudanagatik, irlandarren nazio kontzientzia bera da irlandarren lehenengo berezitasuna.

Irlandar sentitzen dira ikaragarri. Irlandar batek swahilia izan dezake bere ama hizkuntza, eta frantziar armadan ofizial, edo Elizondoko autobusen gidari izan. Irlandar jatorrikoa baldin bada, jatorria aski du irlandar petoa izateko.

Irlandako sentimendu nazionala eta abertzalea katolizismoan oinarritu da, nik uste. Ingelesek zapaldu egin zituzten, eta ingelesek anglikanoak dira. Irlandarrak, ia obligazio nazionalez bezala, katolikoak “dira”. Euskaldun fededun haren antzera.

Beraz, nagusiak, ingeles eta anglikano, eta zapalduak, irlandar eta katoliko. Dena dela, ez dira irlandarrak erlijioan oinarriturik, nazio kontzientzia eraiki duten bakarrak. Hamaika ba dira nazio kontzientzia erlijio kolektibitatearen kontzientzia gainean eraiki dutenak. Urrutira joan gabe; espainiarrak berak, arabiarren aurka.

Denborak erakutsi duen bezala, honek benetako arazoa mahai-gaineratzen du: aberriak eta hizkuntzak egon behar zuten lekuan, katolizismoa dagoela. Eta erlijioa ez da aberria. Hor koska, eta ez txikia.

Honekin ez dut katolizismo irlandarren kritikarik egin nahi. Baina, nire ustez, hizkuntzak balio duena bere balioa da, ez erlijioak eman liezaiokeen balioa. Aberriarentzat hizkuntzak balio duena, abertzaletasunak ez bestek aurki lezake. Abertzaletasunak, nazio hizkuntzan  bertan  aurkitu behar du, haren balio nazio egilea.

Ez nuke lotsagabe izan nahi, baina, nire uste apalean, erlijioak erabili ohi dituen pilotak, ez dira pilotaleku honetarako aproposenak.

Irlandera -euskara gaztelaniekin bezala- indarrez, ezin neur daiteke ingelesarekin. Hori ukaezina da. Indarraren zapalkuntza luzearen mesede zuzenaz gain, egun, komunikabide asko eta bortitzak dituzte. Oso garatuak dira. Zalantzarik gabe -gu ez bezala-  beraien  zabalkunde garaian bizi dira.

Euskararen egoera aztertuz asko idazten da, eta baliteke gehienak mesederako izatea. Baina, nire ustez,  bihotz eta maitasunean oinarritzen dugunean euskarak galdutakoa berreskuratzeko, hanka sartzen ari gara.

Egoera honi aurre egiteko, ez da aski herriak bere nazio hizkuntza zaharra mirestea. Nik ez dut uste Herria “jo eta su” abiatuko denik jatorrizko hizkuntza berea duelako soilik, hizkuntza horretaz jabetzera. Nik ez dut uste.

Herria mugiarazteko arrazoiak -herri abertzaleaz ari nahiz- ezin izan  litezke hizkuntzaren zahartasuna edo edertasuna. Jendeak “ikusi” egin behar du euskaldunak zertarako duen euskara. Ikusi eta jabetu, nola eta zergatik UPNek eta PSOEk erabiltzen dituzten euskaldunen bozak, euskarari erasotzeko.

Arrazoi hutsak ere ez dira aski. Alderdi zinez abertzaleak, hizkuntzak nazio gintzan duen garrantzia aspergabe gogoratu beharko lukete. Hizkuntzaren balio nazio egilea, praxian erakutsi.

Baina gertatzen dena da, politikari askoren arrisku handi bat oportunismoa dela, eta oportunismoa -garbi esanda- berehalako irabazi batzuengatik, helburuak saltzen dira.

Jende asko eta asko da euskara ez dakiena, hirietan bereziki. Baina horiek ere abertzale behar ditugu, eta itxuraz, nola nahiko “zail” den orain euskaraz jabetzea, oraingoz tolerante izan behar dela “pentsatzen” dute.

Aske izaten garenean, aisa konponduko dugu hori. Bitartean, nazio hizkuntzaren  ederraz etengabe arituko zaizkigu Oker guztien errua norena den salatuko dute. Nazio hizkuntzaren defendatzaile biziak dirudite… Hori dena bai, baina erabaki zintzoa euskara ikasteko ez.

Zoritxarrez asko ditut gogoan.

Euskararen etorkizuna dela eta  Euskararen etorkizuna dela eta
Euskararen etorkizuna dela eta

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.

Zer duzu buruan “Euskararen etorkizuna dela eta”-ri buruz

  • “Zoritxarrez, asko ditut gogoan”
    Josu, zurekin behin egona nauzu. Eta hitz batzuk izan nituen zurekin, gordin xamarrak agian. Baina ohartu nintzen bihotzean zenuela euskara, nahiz egun hartan zuk eman hitzaldia erdaraz izan. Geroztik urteak joan dira, aunitz. Eta erakutsi duzu praktikan eta teorian zure fiertasuna.
    Hemen jende fierra gibelean da gelditzen eta oportunistak aitzina ateratzen.
    Besarkada bat, Josu