Zor etikoa

hd-wallpapers-ubuntu-floor-desktop-pcmac-wallpaper-1920x1080-wallpaper

Ekonomia fikzioa modan dago, eta politika fikzioa ere boladako bihurtzen ari da, bereziki bere baloreen merkatua, adibidez etika espainola.

Amets Arzallus (Argia 2391. alea  2013-11-17)

Ekonomia fikzioa zer izan zitekeen Bolivian ikasi nuen, kanpo zorrarena esplikatu zidatenean. Boliviako Gobernuak prestatu zioten dirua halako lau itzulia omen zien lobby europarrei, eta hala ere sekula baino gehiago zor omen zuen, tartean interes tasak.

Interes traza berdina du zoru etikoa asmatu zuenak. Bide batez esanda, aski metafora txarra, ez ote litzateke hobea zoru horri u bat kentzea? Organo berri bat azaldu baita hemen, EBZ, Frankfurteko haren antzekoa, baloreen merkatua bere interesen arabera darabilena, eta guk etikarekin zor handi bat dugula esan du, eta bera hartzekoduntzat autoizendatu, bera baita EBZ, Etikaren Banku Zentrala. Eta guk delinkuente aurpegia jarri eta ordaintzeari ekin diogu.

Baina nago Boliviari gertatu zitzaiona gertatuko ote zaigun, zorra lau bider ordaindu eta hala ere zorretan segi, banku zentral hori politika fikzioaren asmazioa baita, eta bereziki fikziozkoa haren etika.

(Jatorrizkoa Argiaren atarian)

 

artikulu interesgarriak ...