Marketin berdea Barakaldon: 5. edukiontzia Urban-Galindon eta Done Bikendiko Dorreetan

sanbi dorreak
Done Bikendiko dorre bi

Urte bat eta zazpi hilabete igaro dira, 2012ko apirilaren 26an, Barakaldoko Udalbatzak  5. edukiontzia (hondakin organikoen gaikako bilketarako edukiontzia ere deritzona) Urban-Galindon (3.253 biztanle) eta Done Bikendiko Dorreetan (3.381 biztanle) ezartzea helburu zuen, esperientzia pilotua aurrera eramatea, aho batez onartu zuenetik. Onartutako kanpaina honek, Eguzkik aurretik egindako proposamenak zekartzan neurriak minimoetara murriztu zituen.

Pasaden azaroaren 13an, Udal Gobernuak, Ezkerraldeko Udalerrien Mankomunitatearen laguntzarekin, azkenean, aipatutako zonaldeetan edukiontzi hauek jarriko dituztela jakitera eman zuen. Baina, zer nolako eragina izango du honek Barakaldoko Hiri-Hondakin Solidoen (HH) birziklapen tasaren batez bestekoan?

 

Goazen orain Barakaldoko datu batzuk (2012 urtea) aztertzera:

Gure udalerrian 35.000 Tn HH sortu genituen, horietatik:

– %80a Zabalgarbin erre zuten.

– %5a zabortegietara bidali zuten.

– %15a
gaika bildua izan zen (horrek ez du esan nahi dena birziklatua izan zenik).

 

urban
Urban

-Edukiontziak bi auzotan baino ez dituzte kokatuko: Urbanen eta San Bizenteko Dorreetan guztira 6.534 biztanle bizi dira, hau da, Barakaldoko biztanleen %6,5a baino ez.

– Esperientzia honetan parte hartzea guztiz boluntarioa da.

– Informazio eta kontzientziazio kanpaina sistema ezarri eta gero martxan jarri dute.

Azkenengo bi puntuak kontuan harturik, zonaldeetako herritarrek kanpaina honetan parte hartu ahal izateko izena eman behar dutenak direla salatu nahi dugu. Honetarako, 9 eguneko (azaroaren 15etik 23ra) epea eta bi informazio puntu (San Bizenteko Kultur Etxea eta Lasesarreko Udal Polikiroldegia) baino ez dituzte izango. Honek, denbora inbertsio bat dakar eta hau txikia bada ere, parte-hartzeak behera egingo du. Honi, Hondakin Mankomunitateak aurrera eramango duen sentsibilizazio eta informazio kanpaina etxe atarietan kartelak jartzera eta informazio esku-orriak banatzera mugatuko dela gehitu behar zaio.

 

Beste aldetik, Europako Batzordeak eta baita Legebiltzarrak ere zehaztu dituzten helburuak gogora ekar ditzagun:

Ohiko zabortegiekin amaitu, eta birziklatu eta konpost bilaka daitezken hondakin guztien errausketa gelditzea.

2016rako hiri hondakinen %60a, gaikako bilketaren bidez bildua izan beharko da.

2020rako hiri hondakinen %80a, gaikako bilketaren bidez bildua izan beharko da.

2020rako birziklatu eta konpost bilaka daitezken hondakin guztien errausketarik ez.

2020rako ohiko zabortegien desagerpena.

Honetaz gain, 2005ean Bizkaiko Batzar Nagusiek onartutako Bizkaiko Hiri Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integralak (2005-2016), 2016rako Bizkaian, sortzen diren hiri-hondakin primarioen %40a konpostatzea dauka bere helburuen artean. Asmo handiko helburua da hau, gaur egungo portzentaia %0,5 dela aintzat harturik.

 

Zenbait ondorio eta proposamen:5. zakarrontzia

Kanpaina pilotu honen emaitzak ikusteko hilabete batzuk itxaron beharko ditugu, baina honen egituraketa eta dimentsioak kontuan harturik, egungo portzentaiak gehiegi aldatuko ez direla aurreikus ditzakegu. Gainera, honela jarraitu ezkero europar erakundeek 2016 eta 2020rako proposatutako helburuak eskuraezinak izango dira, behar bada, kasurik onenean bi mendeko epe-muga ezartzen badugu…

Esperientzia pilotu hau, gure hondakinak tratatzeko errausketa lehenesten dutenek “marketing berdearen” alorrean, agintari batzuek haien burua zuritzeko erabiltzen duten marketing hori, abiatu duten beste sasi-kanpaina bat baino ez dela uste dugu. Beraz, kanpaina hau iruzur hutsa da, eta birziklapena eta gure planetaren iraunkortasunaren alde apustu garbia egiten dugunon herritarron interesekin modu zuzenean talka egiten du.

Azkenik, eta labur-labur, gai honen inguruan gure proposamenak jarraian agertzen direnak dira:

– Kanpaina hau herriko auzo guztietara, berehala, hedatzea.

– Fundamentuzko informazio eta sentsibilizazio kanpaina bat egitea auzo guztietan, barakaldar guzti-guztien parte hartzea bermatua egoteko. Horretarako, batzar irekiak antolatzea proposatzen dugu, hauetan auzokide elkarteak eta herriko beste elkarte batzuek ere parte hartzeko aukera izan beharko dutelarik.

Hondakinen inguruko Udal-Kontseilua eratzea, honetan auzo-elkarteen, erakunde ekologisten eta bestelako talde herrikoien parte hartzea bermatua egon behar delarik.

– Kontseilu honen betebeharra, batik bat, asmo handiko helburua lortzeko epeak eta baliabideak zehaztea: europar erakundeek egindako gomendioak betetzea, neurri hauek, Barakaldon, hondakinen bilketa eraginkorra eta birziklapena eta berrerabilpena gailentzen diren tratamenduak izateko helburuak lortzeko abiapuntutzat hartuz.

Mota honetako neurriak hartzen ez diren bitartean eta sasi-kanpaina hauek bakarrik egiten diren bitartean, HH-en gaikako bilketaren portzentaiek ez dute modu adierazgarrian gora egingo, eta hau, errauskailua bultzatu eta aldi berean kudeatzen dutenen interesen alde doa.

Eguzki Barakaldo.
Barakaldo 2013-11-15

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude