Baserriko Uzta, ziklo berria
Baserriko Uzta, ziklo berria –
EHKolektiboaren gogotik, “kulturaren bitartez agroekologian oinarritzen diren etxaldeak eta herritarrak harremanetan jartzeko helburuarekin” sortutako Baserriko Uzta ekimena bueltan da, indarberrituta.
.
Aurten, hiru urtaroko egitaraua dakar logoa ere berritu duen ekimenak. Lehena aurki, ekainaren 15ean, Olatz Salvadorrek Anuzitan (Araban) joko baitu. Ondorengoetan, EƱaut Elorrietak Pagolan (Zuberoan) joko du abuztuaren 31an eta Ruper Ordorikak Eibarren (Gipuzkoan) azaroaren 9an.
Etxaldeko bisita, kontzertua eta bazkari agroekologikorako txartela 20 eurokoa da (gaztetxoak 12 euro).
.
Izena emateko baserrikouzta@gmail.com helbidera idatzi behar da, tokia mugatua baita.
.
Arestian adierazi bezala, Olatz Salvadorrek (1990, Donostia) Anuzitan aurkeztuko du “Zintzilik” lana ekainaren 15ean, Araban.
Xabier eta Amparok egingo diete ongietorria bertaratutakoei, Beltzitina marmeladak ekoizten dituzten etxaldean.