Zezenketetarako afixa, olé!
Zezenketetarako afixa, olé! –
Aurten Donostiako zezenketetarako diseinatu duten afixa bikaina begitandu zaidala aitortzera nator, bene-benetan, inolako kalapita sortzeko asmorik batere gabe, antolatu dituzten lau hitzorduetan Ilunbeko zezen-plaza hutsik izatea nahiago nukeen arren -porrot eginda hobeto debekuz baino-.
2015ean hirira zezenketak itzuli zirenetik, Chopera etxeak Arista komunikazio agentziari eman izan dio zezenketak iragartzearen ardura, afixak diseinatzekoa. Donostia zezen zalea denaren irudia eman gura izan dute ordutik, hiriko toki zein elementu ezaguterrazak eta zezenak afixa berritzaileetan lotuz -gogoratu orain bi urteko #Torostiarra traola hura-. Aurten, baita asmatu ere, Chillidaren Haizearen Orrazia erabilita.
Haitzetan bizkar gihartsuaren soslaia, adarrak burnietan… ez esan ez denik zezen ederra!