Huntzaren ‘Aldapan gora’, 3 Milioi ikustaldi eta goruntz

Huntzaren ‘Aldapan gora’ –

Zarautzen ospatu zen 40 Principalesen zirkoan ere belaunaunikatzea besterik ez zitzaien geratu DJ David Álvarez eta enparauei, lanistertarrak Danerisen aurrean nola. “Udako abestia ‘Despacito’ ote zen galdegin ziguten, eta guk aho batez ‘Aldapan Gora’ eskatu genien”, dio Mikelek, bertan izan zen 12 urteko gazteak, “oholtza gaineko taldeak ez genituen ezagutu ere egiten”, azaltzen du. Izan ere, Euskal Herrian Huntza taldearen doinuak gehiengo absolutua lortu du gure plazetan, 3.019.272 ikustaldi izatera iritsiz Youtubeko Badok atariaren orrialdean. Euskal Herriko populazioa gainditu dute, alegia.




Parekorik ez duen fenomenoa izan da Huntza taldeak lortu duena, euskal musikaren erreferentzialtasuna ezbaian zegoenean, hain justu ere. Eta zer ikasi dezakegu fenomeno hontatik? Bada, halako arrakasta bat lortzeko hainbat osagarri ezinbestekoak direla.

1 Plaza erreferentzialak: Badok

Badok.eus ataria erreferentziazko atari bilakatu da euskaraz egiten den musikaz informatuta egon nahi duenarentzat. Are gehiago, EiTB eta zenbait egunkarietako kultur kazetariek, askotan kontsultatzen dute nobedadeak ezagutu ahal izateko. Jon Eskisabelek eta Berria egunkariak sekulako lana egin dute, eta nabari da. Ez da kasualitatea beren Youtubeko katean lehertu izana ‘Aldapan gora’.

2 Youtube eta sareak

Egungo telebistak nahierakoak dira, eta agian ezagunena, Netflix edo HBOren baimenarekin, Youtube da. Do It Yourself. Euskaldunok Youtuberen potentzialtasuna erabili beharrean gaude, bertarako eta bertan pentsatuta edukiak egiten hasiz. Hiru Damatxo ideia faktoriakoek irakatsi ziguten, gauzak ondo eginez gero, emaitza ederra izan daitekeela.

3 Entzun, zabaldu eta partekatu

Euskal musikak plazak behar ditu, eta entzuleak. Musika hori eskatu, hedatu eta partekatuko duten entzuleak behar ditugu. Txoznetan, tabernetan, irratian eta musika entzun daitekeen edozein lekutan, euskal musikak entzule aktiboak behar ditu. Giza sarea. Horrela baino ez dugu lortuko bizi bizirik segitzea, abesten eta dantzan.

40 Principales, Gaztea eta enparauen kaka zaharretik salbu.

Huntzaren ‘Aldapan gora’
aldapan gora, badok, huntza, Kultura, musika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude