Zezenaren aurrean, ezpata-dantza dantzatzen

Zezenaren aurrean, ezpata-dantza dantzatzen

Dantzan atarian Jose Zozobarro, zezenaren aurrean ezpata-dantza dantzatu zuen banderilleroa izeneko sarrera plazaratu du Kuarrentak, salabardoak jaso ez ezik, euskaratu duena (kronikaren zati nagusia gazteleraz baitago jatorrizkoan).

Jose “Zozobarro“, Itziarko zezenzalea, zezenaren aurrean jarrita eta banderillak eskuetan zituela, Debako San Roke ezpata-dantza dantzatu zuen Madrilen egindako zezenketa batean. Horren kontakizuna jaso du Eduardo Garciak Deba aldizkarian. Horra:

.

«[…] 1950eko Debako jaietako programan, Aker-Zulok sinatua, Jose Zozobarrori buruzko artikulo erakargarria plazaratu zen, “Zezenak dira” izenburukoa, interesgarria delakoan transkribatuko duguna.

.

“ZEZENAK DIRA…”

Zezenaren aurrean, ezpata-dantza dantzatzen[…]Aspaldi-aspaldidanik, toreroan tokian tokikoak eta sona handikoak ziren. Bazegoen bat bere garaian ospetsua oso: Sosobarro (sic). Itziarreko semea, izen bereko baserrian jaioa, eta Frascueloren banderillero izan zena.

Behin, Madrilgo zezen plazan toreatzen zegoela, debar gazte talde bat zegoen plazan, soldaduska bertan egiten ari zirela-eta, Sosobarro ikustera joanak zirenak. Zezenari banderillak jartzeko unean, Debako San Roquen jotzen den makil-dantzako musika jotzen hasi ziren danborilekin. Hau entzutean, Sosobarrok banderillak jaso, eta makil-dantza dantzatzen hasi zen zezenaren aurrean; eta gero, zart! modu sinestezin batean banderillak jarri zizkion zezenari. Txalo zaparrada gorgarria izan zen!

Antza, gazte debarren ondoan bazegoen madrildar talde bat, honela esan zuena: “Zelako morroi ausarta!, nondik aterako zuen toreatzeko molde hori?”

Eta debarrek erantzun zuten: “Nondik aterako zuen bada, Debatik!”».

.

GARCÍA ELOSUA, Eduardo: “Toreros debarras (y III)”, Revista Deba, negua 2015, 92. zka., Debako Kultur Elkartea.

Zezenaren aurrean, ezpata-dantza dantzatzen
Dantzan, Debako San Roque ezpata-dantza, Zezenketak, Zozobarro
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude