Eta zu, zergatik ez zara izan etakide?
Eta zu, zergatik ez zara izan etakide? –
Bada denbora Fernando Arambururen izena bolo-boloka dabilela hedabideetan, “Patria” dela-eta, edo zehatzago, nobelarekin lortu duen arrakasta dela-eta.
Duela askotik Alemanian bizi den donostiarrak eman izan du zeresana aurretik ere, besteak beste euskal idazleak salatu izan dituenean gatazkari buruz ez idatzi izana leporatuta, edo euskal literatura diruz babestua dagoela esan izan duenero.
Oraingo honetan, ordea, aberria izan da eztabaida gunea. Sekula Euskal Herritar batek idatzi duen nobelarik salduenen artean ei da jada “Patria”; horrela dio El Correok plazaratu eta pasarte batzuetan auzolotsa ematen duen erreportaje batek. Aldeko eta kontrako iritzi sutsuak piztu ditu, eta ZUZEUko orriotara ere heldu da, Joseba Etxeberriaren “Pernandoren aberria“ idatziari esker.
Aldeko eta kontrako iritzi horietako batzuk Etxeberriaren sarrerako iruzkinetan agertu dira, eta beraz, gure aldetik bi adibide baino ez ditugu emango. Baga Mariano Rajoy Espainiako presidente jaunarena, zeinak liburua irakurri berritan, “bikaina da, oso ondo islatzen du euskal gatazka” adierazi zuen elkarrizketa batean -akaso nobelan Estatuko segurtasun indarrek ohikotzat dutelako tortura?-. Biga, Iban Zaldua unibertsitateko irakaslearena, zeinak alde literariotik aztertuta eragozpenak aurkitzen dizkion nobelari, iruzkin mamitu eta gomendagarri batean.
Baina ez gatoz aberriaz berba egitera, berau saltzerakoan Aramburuk egindako adierazpen batzuk nabarmentzera baino, komunikabideren batean agertu badira ere, ohiartzunik gutxi izan dutelakoan: Hiri batean jaio izana, kristau heziketa eta liburuak, hau da irakurzaletasuna; horra gizona etakide izatetik libratu ei zuten hiru aspektuak, idazleak berak aitortu duenez.
Kordobako liburu azokan, “hiri batean jaiotzeko zoria izan nuen, Gipuzkoa bihotzeko herriren batean jaioz gero, ez bainuen ihesbiderik izango”, adierazi zuen, Cordopolisen arabera. “Umetan jaso nuen heziketa kristauak” ere lagundu omen zuen, eta “liburuek, beren edertasun eta sentsibilitateak, leizeetatik urrundu nindutenak”.
Arambururen garaian izango ziren bada hirietan jaiotako etakideak ere, eta etakide kristauak, eta etakide irakurzaleak. Are, izango ziren etakide hiritar, kristau eta irakurzaleak ere. Baina aizue, sartu ez denak izango zituen bere arrazoiak ETAn ez sartzeko, eta Aramburuk bereen berri eman digu.
Zeintzuk dira zureak, irakurle? Zergatik ez zara izan (ala izan zara!) etakide?
Nik uste dut Aramburu ez duela inolako arrazoirik eman ETAkide ez izateari buruz,gauz bat asmatu du demostratuz euskall gatazkari dakiena asmatua dela. Bitartean beste iritzi bat plazarazten dituzten liburu,pelikula… boikota jasaten dute. Baina gurean besteen iiritziak boikota jasan ordez …