Zergatik da gurea nafar bandera
Zergatik da gurea nafar bandera
Jende batzuen ustean ikurrek ez dute ezer askotarako balio, bandera bat trapu bat besterik ez dela esaten dute. Horiek beraiek, ordea, euren ikurrak lehenengo lerroan jar daitezen behartzeko edozer egiteko aurrenekoak izaten dira. Eurek egiten dituzten legeak eta arauak absurdoraino bihurrituz kapaz dira imperativo legal delakoagatik bandera inperialak derrigorrez jarrarazteko.
Denok jakin badakigu bandera bat herri baten ikur nagusia dela, munduaren aurrean agertzeko irudia esan nahi duela eta ikur horien bidez herri baten historia eta nortasuna islatzen dela. Are eta gehiago, harro sentitzeko moduko produktu baten jatorria nabarmentzeko, estatuaren ikurra jartzen zaio izenaren ondoan. Alemaniar teknologiak ondo “saltzen” du, espainiarren ¡picaresca y ole!, gaizki ikusia dago munduan. Euren banderek, zalantzarik gabe, euren herrien historia eta nortasuna islatzen dute.
Guretzat ere ikur horren balioa ulertzea garrantzitsua da. Estatu propioaren faltan, eta ondorioz, ofiziala izan daitekeen ikur nagusi baten faltan, munduaren aurrean agertzeko sinbolo anitz erabiltzen ditugu. Horrek, alde ona duen bezala, badu ere zailtasunik: gure herria sakonean ezagutzen ez duen edonori nahasgarri egiten zaiola, alegia.
Gauza bera gertatzen zaigu gure herriaren, nazioaren, Estatuaren… izenarekin. Izan ere, herri honek jasan izan duen, eta egun ere jasaten duen, akulturizazio etengabeak sinboloetan, erreferenteetan, historian eta iruditerian sekulako eragina izan du. Sabino Aranak sortutako ikurrinak apenas mende bat pasatxoko historia du. Espainiar errepublikaren kontrako estatu-kolpearen ondorengo gerran euskaldunon erresistentziaren ikur bihurtu zen eta nafar izena eta bandera, berriz, probintziaren ikur bihurtzeko erabili zuten gerra hartako irabazleek.
Nafar bandera, ordea, estatu baten ikurra da. baskoiek, euskaldunek, sortu zuten erresumaren ikur estatala hain zuzen ere. Ez da kasualitatea 1789ko iraultza arte Frantziak, eta gaur egun Espainiak, nafar ikurra euren armarrian izatea inbasio bidez bi pusketan zatitu eta bakoitzaren konkista zatiaren erakusgarri.
Ez dugu ahaztu behar nafar bandera ikurrinaren, espainiar eta frantziar errepublikaren, Espainiako monarkiaren eta gainerako sinbolo gehienak baino antzinakoagoa dela. Euskal independentziaren bandera historikoa da, eta baskoien, euskaldunen, bandera estatala izatearen sinboloan du bere baliorik preziatuena.
Bandera horrek, beraz, mende askotako historia du; nazioarteko aitortza du; munduko unibertsitate guztietan baskoi-euskaldunon egitura politiko subiranoen ikur bezala erakusten eta irakasten da; hori ezkutatzen duten Espainiako eta Frantziako unibertsitate ofizialetan izan ezik, jakina. Nafar bandera oraingo Euskal Herria eta gehiagoko lurraldeen ikurra da; baskoiena, nafarrona, euskaldunona; beraz, gurea.
Eskerrik oraindik ere batzuk historia apur bat badakitela! Oso ondo!
Ez naiz ni izango Nafar Erreinuaren ikurra mespretxatuko duena, nik biak bait ditut, hau erranda.
Nafar Erreinuaren ikurra , Euskal erreinu baten ikurra izan zan, ez bakarra, baskoniako dukerria berea zun, ta Nafar erreinutik at zeuden euskal lurraldeak ere.
Gainera Nafarro osoak ez zun inoiz bere lurretan EH osoa izan, zati txiki bat ez zan inoiz Nafar erreinukoa izan ta Iparraldean gurean borboiekin gertatzen zen bezala gertatzen zan
Lurrak Nafar erreinuaren menpeko ziren baina ez ziren Nafarroa.
Hortik jada itoginak hasten dira.
Gainera ere erran dezakegu ere frogatua dagoela Nafar erreinua ere Arranoaren ikurra erabili zuela baina fondo gorriarekin ta akats bategatik oriana hobetsi dugu.
Ta hori Erregeak hautatutako ikurra izan zan.
Ikurriña aldiz, Euskaldun oro berea bezala hartu zun inork inposatu gabe ta berria da batzuk orain dioten erdeinu hori, dena UPNPPPSNren laguntzari esker. Erabiltzea ikur baten aintzinatasuna zilegitasun modun niretzako ez du hainbeste pisurik, herri asko ikurrez aldatu bait dute, gauza da zer esan nahi du ikur hori jendearentzako, ta Ikurriña beti izan da Euskaldunen ikurra, NFEkoa aldiz euskalduna da ere baina erraiezu NFEko askorei euskaldunak direla ea ze erraten duten, edo NFEko ikurra edo Nafar Ereinuaren ikurra bakarrik Euskalduna zela, popatik hartzera bidaliko zaituztela.
Nafar Erreinua Erreinu baskoi bat bezala ikasten omen da, ta zan baina ez bakarrik, nik dakidala Gaztela ere izan zan Nafar Erreinuaren parte, ta Aragoi ta askoz lur eremu zabalagoa euskara jada ez zegoenean leku hoietan.
Niretzako hobekien isaladatzen duena garena 6ak bata da, ta ofiziala ez da izan batuak ez gaudelako uste dut.
Ta zergatik diot hau? Badirudiela azkeneko boladan NFEko panabarrismoa UPNPPPSNrekin elkartuta Ikurriña deusestatu nahi dutela eztakit zertarako.
Diote inbaditu nahi ditugula baina guk batura eskatzen dugu, izena arazoa omen baina nik galdetzen dut.
1+2 ta 2+1 berdina da orduan zein da arazoa?
Hau da batzen bagera eztakit zer sistema erabiliko degu baina NFEko biztanleak dagokien pisua izan beharko dute ta ez gehiago, Berdin du guk haiei batzen bagea edo aldrebes, ze azken finean gauza berbera da.
Hemen beste herri bat dagoela mantendu duena ez da Nafartasuna izan, baizik Nafarroaren Euskaldunatasuna ta euskara , EAEko euskalduntasuna ta euskara ta Iparraldeko euskalduntasuna ta euskara, ta hori isladatzeko sortu zan ikurriña ta baita faxismoaren aurako ikur bezala ikusi da beti idazleak ondo erran duen modun.
Ta ez dut arazorik hemen jar dezaten baina errespetatu dezatela beraiek ere Ikurriña ez?
Bukatzeko Ibarretxeren esaldi bat aipatu nahiko nuke memelkeri izugarria bezala ta diodanaren adibide bezala.
Ibarretxe: Navarra es mi amatxu y no defiendo la vasquidad de Navarra sino la Nabarridad Vasca.
en otras palabras, que como abertzale quiero entonar humildemente el mea culpa y reconocer que due un error el Nafarroa Euskadi da, debiera de se Euskadi, Euskal Herria O vasconia que para mi es lo mismo- Nafarroa da. Esi si aun estamos a tiempo.
Nafarroa euskadi da erraten zenean NFEz ari ziren, ez Nafar osoz beraz ondo esanda zegoen ze Euskadi=Euskal Herria ta askorentzako = Nafar Osoa.
Baina NFE Euskadiren parte da ta Nafarro Osoarena ere izan like, baina NFE ez da Nafarro osoa, beraz oso ondo asalduta zegoen.
Horregatik NFEk batzu nahi zan gurekin ta hala bozkatu zuten ere duela asko, baina Espainiaren trikimailuak dena bertan bera utzi zuten.
Niretzako Nafar ikurrarena itogin gehiegi ditu, bai izan dugu egitura politiko haundiena izan da, baina ez Euskalduna bakarrik ta ez da izan egitura politiko bakarra. Halare biak jartzea euskal lurralde guztietan ez legoke gaizki ta inoiz independentzia eskuratzen badegu beste bat sortu guztiek errepresentatuak sentitu daitezen..
Zer da sinbolo boteretsuagoa?
Guztiek identifikatuko duten bandera ezagunena (ikurriña)? Baina, orain jende guztiak aldi berean du “beretzat”. Probintzia baten bandera baino ez da gaur egun.
Konkistatua izan zen estatu idependiente baten bandera (nabar bandera)? Inori okurritzen bazaio ahaztea gu dudarik gabe nazio eta estatu garela. Baina, biktimismo usaina aurkitzen diot sinboloari.
Iraultzaren bandera, Irlandan, Frantzian, Errusian, Alemanian eta Amerikako Estatu Batuetan bezala? Karakterra emango lioke iraultzari. “Ez da ezta existitzen ere herri hori” diotenei erakutsiko lieke guri bost axola zaigula haien iritzia. Erakutsiko luke orain, hemen, guk (iraultzaileok) ekintza bidez sortu dugula estatua eta erasoen gainetik defendatu. Kontua agian da inork ez duela iraultza gidatzen…
Galdera bera bere cabuz argui minço da.
Naffarroac berce populu bat behar luque independencia berrescuratzecotz.
Bandera bandotik dator eta ikurriña ikur-txo bat da. Ez genuke aiñ arro izan behar gure ikurtxoetaz, zatiketaren aldarria dira eta. Ikurren antzera kondaira ere aldatuz darabilgu. Gipuzkoako agiñak, Gernikako arbola baiño zaharragoaz, inor gutxik daki zerbait.
Zerbait jaso behar bada, Euskaldunok izan ohi dugun gizatasuna da. Egunerokoan elkarrenganakoa, geure gurasoengandik, banderaz aparte, jaso dugun BENETAZKO IZAERA.