Agustin Arrietaren “Zientziaren argi-itzalak” liburua argitaratu du UEUk

Agustin Arrietaren “Zientziaren argi-itzalak” liburua argitaratu du UEUk

Agustin Arrietaren “Zientziaren argi-itzalak” argitaratu du UEUk. Saiakera honetan, egilea zientzia-jardueraren argazki edo irudi egoki baten bila abiatzen da eta zenbait oreka-ariketa egiten ditu. UEUren dendan eskuratu daiteke.

Agustin Arrietaren "Zientziaren argi-itzalak" liburua argitaratu du UEUkEgilea ez dator bat zientziaren gainean egiten diren muturreko deskripzio hedatuenekin.

Batzuetan, zientzia irudikatzen da balio sozial, politiko, ekonomiko edo etikoen eraginetatik kanpo garatzen den esparru garbi gisa. Besteetan, aldiz, zientzia negoziazio politiko-ekonomikoaren emaitza huts gisa irudikatzen da. Ez bata ez bestea.

Zientziagintzak egungo gizartean izugarrizko garrantzia dauka, eta komeni da fenomeno hori ahalik eta ongien ulertzea. Hala, gure gizartea bera ere hobeto ulertuko dugu. Liburua, bada, bide horretan egindako ahalegina eta, halaber, eztabaidarako proposamena da.

Ikusi liburuaren booktrailerra:

Agustin Arrietaren “Zientziaren argi-itzalak” liburua argitaratu du UEUk

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)