Zer ezkutatzen da maskararen atzean?

Kalearen pribatizazioa salatzen du ‘V Bilbo’ ekimenak. Kalea herritarrena, guztiona dela defendatu nahi dute eta egungo mugak gainditzea dute xede. Horretarako bihar bertan, maiatzaren 15ean, arratsaldeko 17:00etan Bilboko Gran Vian biltzeko deia luzatu dute.

Hona hemen gonbidapena:

“Gaur egun, edozein motatako kontzentrazio, aldarrikapen, parodia zein herri bazkariak kalean burutzea (informatu, kartelak jarri edota margoketen bidez salatzea bezala), legez kanpoko ekintzak bihurtu dira. Atera kalera eta pasibotasuna garaitu. Kalea guztiona den heinean, komunikaziorako bilgunea izan da betidanik, hots, etengabe isilarazitako aldarrikapenen bozgorailua. Salatu, ospatu, oihukatu, dantzatu, gozatu eta gurea dena berreskuratu! Adierazpen askatasuna defenda dezagun! Denetarik ekarri, ikurrak, kartelak, pegatinak, musikatresna eta bururatzen zaizuen guztia, izan gaitezen sortzaile eta zuzenak.

Eta Maiatzaren 15ean Bilbon [Gran Via], arratsaldeko 17:00etan elkar ikusten badugu?”

Nork, gonbidatzen gaitu ordea? Nor ezkutatzen da ‘Bilbo V’ ekimenaren atzean?

NzMy

Agian, maskararen atzean ezkutatzen denak azaltzen duen bezala, ez da hori galdera zuzena edo egokia. “Nor, zer funtzioaren forma besterik ez baita”.

Beraz, “zer?” edo “zertarako?” galdetu beharko genuke. Bideo honetan azaltzen dutenez “bide berriak eraikitzeko eta justizia, berdintasuna eta askatasuna hitz hutsak ez direla erakusteko”.

Bihar maskararen misterioa argituko ote da?

MjI4Mg==