Facebook eta zoriontasuna

Facebook-ek AEBtako, Kanadako, Indiako, Erresua Batuko, Belgikako, Herbereetako, Puerto Ricoko, Singapurreko, Austriako, Alemaniako, Zelanda Berriko, Italiako, Txileko, Uruguayko, Espainiako, Mexikoko, Hego Afrikako, Argentinako, Australiako, Irlandako, Venezuelako eta Kolonbiako Barne Zoriontasun Gordina neurtzen du.

Horretarako herrialde horietako biztanleek idatzen dutena aztertzen du. Mezuetako, eta elkarrizketetako hitzak negatibo eta positibo bezala sailkatzen ditu eta horien arabera egiten du neurketa.

Ondorio harrigarririk ez du lortu, oraingoz. Kirol emaitza txarrekin zoriontasunak behera egiten duela, edo jai egunetan jendea alaiago dagoela.

Hemen topatuko duzue Espainiar estatuko Barne Zoriontasun Gordinaren grafikoa.

Baina gaztelera soilik hartzen du kontuan, beraz, gazteleraz hitz egiten duten zoriontasuna soilik neurtu dezake. Gainera, ironia eta bestelako errekurtsoak ere kontuan hartzeko gai ez da. Beraz, Facebook-ek esan behar al digu zoriontsu garen ala ez?

MjI3Nw==

Irudia | zoriontasuna | zz | Creative Commons By SA
facebook, Zoriontasuna

Zer duzu buruan “Facebook eta zoriontasuna”-ri buruz

  • ni, behinik behin, zoriontsuagoa naiz facebook gabe. zoriontsuagoa naiz lagunekin taberna bateko burrunbapean hitz eginez. hori bai, ez ditut 476 lagun, ez; ez lirateke hainbeste sartuko tabernan, eta dozena bat lagunekin pozik ni.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude