Zer droga kontsumitu duzu azken hilabetean?

Zer droga kontsumitu duzu azken hilabetean?Duela 3 egun Juan José Dominguez politologoak txio batean galdetu zion Lourdes Pérez Diario Vascoko kazetariari ea nork sartu zuen heroina Euskal Herrian. Honek ez zion galderari erantzun. Dominguezek jarritako estekak, 1983an, New York eta Hong Kong-en aurretik, Donostia munduko drogamenpekodun portzentaje altuena zuen hiria zela zioen El Paíseko notizia batera zeraman. Gai hau eta polemika eskutik joan izan izan dira gurean, Iñaki Larrañagaren artikulu honetan esaterako.

Eustaten datuei (1996-2010) erreparatuz gero, 2006ra bitartean  egindako neurketetan drogen kontsumoaren igoera ikusi daiteke urtez urte, hala kontsumo esperimentalari, nola orain dela gutxikoari edo oraingoari dagokionez. Datuak xeheago irakurriz, konturatuko zara droga mota batzurena asko igo dela, eta aldiz heroinarena jaitsi. Eustaten datuek diote 1996an baino droga gehiago kontsumitzen zela 2010ean. 

 

Zer droga kontsumitu duzu azken hilabetean?

 

*: – Daturik ez.

*Esperimentala– Noizbait bizitzan

*Orain dela gutxikoa- Azken 12 hilabeteetan

*Oraingoa- Azken hilabetean

Kontsumo esperimentalari dagokionez kokaina probatu zuen jende kopurua bikoiztu egin zen. LSD probatu duen jendea puntu batean igo zen eta estasia eta anfetaminak nabarmen igo ziren 1996tik 2010era.

Zer droga kontsumitu duzu azken hilabetean?

 

Orain dela gutxiko kontsumoari dagokionez aldiz, portzentajeak antzekoak dira aztertu droga guztietan, kokainan ezik. Kokaina azken 12 hilabeteetan probatu zuen jendea %0,5etik %1,6ra igo baitzen 1996tik 2010era.

Zer droga kontsumitu duzu azken hilabetean?

 

Azken hilabeteko kontsumoei dagokionez baita kokaina da nabarmen igo zena denbora tarte horretan: %0,1etik %1,1era.

Zer droga kontsumitu duzu azken hilabetean?

 

Zuk zer droga kontsumitu duzu azken hilabetean?

Duela 3 egun Juan José Dominguez politologoak txio batean galdetu zion Lourdes Pérez Diario Vascoko kazetariari ea nork sartu zuen heroina Euskal Herrian. Honek ez zion galderari erantzun. Dominguezek jarritako estekak, 1983an, New York eta Hong Kong-en aurretik, Donostia munduko drogamenpekodun portzentaje altuena zuen hiria zela zioen El Paíseko notizia batera zeraman. Gai hau eta polemika eskutik joan izan izan dira gurean, Iñaki Larrañagaren artikulu honetan esaterako.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

4 pentsamendu “Zer droga kontsumitu duzu azken hilabetean?”-ri buruz

  • Inkestak akats txiki bat dauka, datu “errealak” lortu nahi badira behintzat: Aukera bat bakarrik uzten du aukeratzen, zer gertatzen da droga bat baino gehiago kontsumitu dutenekin? Pluginak uzten du aukera anitzeko erantzunak jartzen?

  • Supro,
    Konponduta: nahi adina droga aukeratu ditzakezu. 😉
    Eskerrik asko.

  • Gari Garaialde 2013-10-17 21:57

    Drogena ere, beste gai asko bezala, hipokrisia handiarekin tratatzen dugula iruditzen zait. Galdera drogen ingurukoa bada, zergatik ez daude zehaztuta gure gizartean gehien erabiltzen diren alkohola, kafea eta tabakoa? hiru horiek ere droga dira. Galdera droga ez legalen ingurukoa bada, galderan hori zehaztu beharra dagoela iruditzen zait. Nazka nazka eginda nago bazkari oparo baten ondoren (ardoz eta koñakez ondo bustita), kafea eta purua barneratu eta gazteen droga kontsumoen gaia jorratzen duten espezialistez.
    Zertaz ari gara, drogaz ala legea austeaz?

    • Guztiz ados, Gari. Eta gainera, drogen aisizko erabileraz ariko ginateke, ze zer gertatzen da droga bat medikuak aginduta hartzen baduzu? Eta ez naiz ari marihuanaren efektu terapeutikoez, baizik eta aspirina, tentsioaren kontrako pilula edo antibiotikoez. Horiek ere drogak dira, baina aisiari lotuak ez daudenez…

      Agian oso punttalarkulo jartzea da, baina bota nahi nuen…