Zer da "normaltasuna" Eroskirentzat eta FNACentzat?

Semaforoaren lagun batek salatu duenez, Eroskik euskarazko kultur produktuak baztertzen ditu idatzizko propagandan. Normala da?

Santi Leonek honako hau kontatu digu Berrian: “Fnacen sartu ginen. DVDen apalategietan, balizko bezeroa gidatzeko asmoz, honako sailkapen hau: «Cine español / zinema nazionala». Sintagma sinpleenetan ere, nonbait, posible da itzulpen librea, eta hemen esaldiaren euskaratzaileak bere baratzeko porruekin maneatu du euskal bertsioa. Kontrakoak ez nindukeen hainbertze harrituko”. (“Normaltasuna” izeneko artikulutik).

Zer da “normaltasuna” saltoki handietan? Zer da “normaltasuna” Eroskirentzat eta FNACentzat? Euskara normala da? Euskalduna normala da?

Tolosako Maxieroski

Irudia | Tolosako Maxieroski | Tolosaldeko Euskararen Semaforoa | Creative Commons By SA