Zenbat lan egin behar duzu Illarramendik beste irabazteko?
Hilean 2.000 euro irabazten dituen pertsona zorionekoak halako 100 poltsikoratuko ditu Asier Illarramendi futbolariak. Beste modu batera esanda, 100 urtez etengabe egin behar zenuke lan Illarrak 365 egunean irabaziko duena berdintzeko. Futbolari mutrikuarrak Real Madrilen 200.000 euroko hileko soldata izango du. Diruaren hotsari ez zaio sarri ezetzik esaten, lamiarik ederrenaren lilura gainditzen baitu.
Asko-gutxi diruaren bueltan mugitzen dira pertsonak, eta zeresanik ez planeta. Edonori dirutza erregalo eskaini eta %99ak baietz esango luke. Gero bakoitzaren esku dago dirua zertan erabili, nazkatu arte xahutzeko ala tentuz mundu bidezkoagoa eraikitzeko. Bata ala bestea izan, aukeran hobe poltsikoa beteta, ezta?
Milioitik gorako aberatsen klub desiatu bezain gorrotatuko kide izango da aurrerantzean Asier Illarramendi 23 urteko mutrikuarra. Baloiaren joko ezagunean abila da. Hori bere gaitasuna. Trebezia bitxi horrek diru-etekinak lortzeko duen aparteko moduari esker, ongi ordainduko dute Illarramendi: 2,4 milioi euro urtean.
2.000 euroko soldata du bataz besteko euskaldunak. Illarrak 200.000koa, ehun handiz handiagoa. Horrek esan nahi du, Illarrak egunero 6.575 euro irabaziko dituela; minutuko 4,48 euro. Urte bakarrean irabaziko du euskaldun normalak 100 urtean irabaziko lukeena.
30 lagunekin batera azaldu da Illarra Madrilen. Horietako gehienak, langabezian ez bada, 1.000 euroko soldataren klub arrakastatsuan txertatuko dira. Illarrak haiek baino 200 aldiz gehiago izango du itsulapikoan. Aluzinantea, ezta? Zifrak astronomikoak dira, hainbeste aipatzen den %1 pribilegiatu horren klubekoenak.
Haren urtebeteko diruarekin, adibidez, bere pisua urretan eros dezake (73 kilo). Hilabeteko soldatarekin urtebete pasa Donostiako Maria Cristina Hoteleko Suite garestienean. Mutrikuko Udalaren 2013ko aurrekontuaren ia erdia du eskuratzen Illarrak urtean. Enfin, edonondik begiratuta ere, diru asko dela.
“Ez naiz aldatuko” esan du Asier Illarramendik 2,4 milioiko kontratua sinatu eta gero. Eta, zu, aldatuko zinateke?
Gustatu zait idatzitakoa, baina, 2000 euroko soldata du bataz beste euskaldunak???
Badakizu zein estatistiken arabera edo gutxigorabeherako bat da?
Begira, EAEn 1.957 eurokoa da, Nafarroan 1.736, Iparraldekoa Frantziaren mailan badago 2.100 inguru. Hemen datu horietako batzuk: http://www.diariovasco.com/20130521/economia/euskadi-autonomia-salarios-altos-201305212118.html
Nice post. I was checking continuously this weblog
and I’m inspired! Very useful information specifically the ultimate phase :
) I care for such information a lot. I used to be seeking
this certain information for a very lengthy time.
Thanks and good luck.