[Kaixo maitia, zer duzu?] 08 – Zein maiztasunez masturbatzen zara?
[Kaixo maitia, zer duzu?] Zein maiztasunez masturbatzen zara? –
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezgai duten podcasta dugu “Kaixomaitia, zer duzu?”, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.
Zortzigarren saio honetan, sexuinkestako Bizitza Sexuala atala aztertzen bukatu dugu.
Zortzigarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandiarekin eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin 2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.
Bizitza Sexuala atala aztertzen bukatu dugu, sexuinkestako hirugarren atalari 3 saio eskainita, eta datozen saioetan Leialtasuna atala izango dugu hizpide.
Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:
G37 – Inoiz izan al duzu harreman sexualik taldean?
G38 – Zein maiztasunekin masturbatzen zara?
G39 – Masturbatzen zarenean, zure bikotekidea ez den pertsona batean pentsatzen duzu?
G40 – Bikotean sexuaz hitz egiten duzue?
G41 – Zuretzat, bikote erlazio bat luzaroan sexurik gabe zenbateraino da eramangarria?
G42 – Zuretzat, sexua maitasunik gabe zenbateraino da eramangarria?
.
Ikerketa eskuragarri
“Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin.
- Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.
…
Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…
Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox
[Kaixo maitia, zer duzu?] 08 – Zein maiztasunez masturbatzen zara?