Osasuna zainduz eta/edo gaixoak sendatuz

Osasuna zainduz eta/edo gaixoak sendatuz –

Nafarroako Osasun Plataformak egindako galdeketan hain puntu zehazten dira osasun-zentruetan ematen den arreta duina izan dadin. Martxoaren asteazkenetan, 11.00etan, elkarrataratzen gara Nafarroako hainbat herritan, Altsasu tartean, osasun zentroaren aurrean. Gogoetarako bidea eman didate.

Osasuna zainduz eta/edo gaixoak sendatuz
Kontzentrazioa Iruñean

1.- Osasun-Zentrua deitzen diogu, baina bere funtzioa ez da Osasuna sustatzea eta hobetzea, gaixotasunak sendatzea baizik. Osasun Laborala deitzen dena ere, lanean sortutako gaixotasunez arduratzen da.

Baina osasunaren kalitatea sustatzeaz eta hobetzeaz zein arduratzen da?

2.- Gaixotasun mota asko daude: pertsonalak, sozialak eta naturaren egoerarekin lotuak. Gaixotasun pertsonalak gaixotasun fisikoak dira (anka bat puskatua, bihotzaren erritmoa ahuldua, bista galdua, gastroenterisisa, leucemia…) eta beste batzuk psikikoak (estresa, depresioa, esquizofrenia…). Gaixotasun sozialak ere badira fisikoak eta psikikoak (zarata soportaezina denoi eragiten diguna; airearen kutsadura birikak txikitzen dizkiguna; ur edangarriaren kalitate eskasa; elikagai pestizidekin landuak eta oilasko antibiotikoz lodituak; beldurraren hedapen planifikatua; gerrak…). Eta azkenik naturarekin loturiko gaixotasunak (aldaketa klimatikoarekin sortzen den beldurra, eta horren ondorioz datozen ekaitzak, uholdeak, desertifikazioak, suteak, ekosistemen suntsipena eta pandemiak…).

Eta gaixotasun pertsonal gehienak badira aldi berean psiko-somatikoak, eta personal-sozialak, eta personal-sozialak-naturaren fenemonekin lotuak.

3.- Zeintzuk artatzen dira osasun zentruan? Pertsonalak. Eta pertsonalen artean somatikoak. Bigarren mailan daude psikikoak. Baina munduko gaixotasun modernoen artean kalifikatuak daude bai loditasun mórbidoa eta baita ere depresioa. Baina sendaketa psikikoa (depresioa, estresa etabar…) bigarren mailan daude. Baina gaixotasun personal asko gizartearen antolakuntzaren ondorio dira!!! Edota naturaren gorabeherekin zer ikusteko dute!!! Baina gaixotasun horren hari fundamental horiek ez dira ikusi ere egiten osasun zentruan. Ezta ere medikuntza karreran ere.

4.- Nola artatzen dira gaixotasunak? Aurreko paragrafotan esandakoari erantsi behar zaio farmakologia (pastillajea) eta alor klinikoa (operazioak) dutela paper nagusia. Gastroenteritis baduzu… ez du inporta nondik sortzen den… hartu pastila hauek eta pasako zaizu! Ezin dut lo egin….ez du inporta zergatik….hartu pastila somniferoa eta pasako zaizu! Hau ez da serio. Gaixotasun baten iturria mantentzen bada, gaixotasuna –pastilarekin lasaitu pixko bat hartutakoan—berriro agertuko da. Depresioan erori bazara…ez du inporta nondik datorren… hartu pastila antidepresiboak eta aurrera.

5.- Noren agindupean dago, orduan, osasuna? Bakoitzak egin dezake ahal duena osasuntsu bizi ahal izateko. Baina begibistakoa da gure osasuna dagoela, neurri handi batean, merkatuaren (merkatuan agintzen dutenen) menpe. Produkzio eta kontsumo sistemak erabakitzen du noiz altxatuko garen, noiz oheratuko garen, nolako lana egingo dugun, zer egin atseden denboran, nolako airea arnastu, nolako tomateak edo ogia jan, nolako abiadura estresantea izango duen gure lana, zenbat ordu egon beharko garen aulki baten exerita ordenadorearen aurrean, zenbat orduko lanegunak egin beharko ditugun… Gauza guzti hauek (gaixotasun askoren iturriak) ez dute lekurik osasun zentruan, eta inon. Ez bada merkatuak berak elikatzen dituen osasun eredu komertzialen erakuslehiotan (Publizitatearen mundo guztia).

6. Eta patriarkadoren eskutik datozen gaixotasunak: suizidioak, desesperazioak, hil nahiak, kolpeak, bortxaketak…..Esan daiteke mugimendu feminista bera dela Osasun Gune inportanteenetako bat? Eta hizkuntzen zapalketatik datozen hainbeste eta hainbeste minbiziei nork ematen dio erantzuna? Eta osasun planetarioari dagokionez, nola soporta dezakegun, adibidez, Colgateren publizitate hiltzailea (“Tienes bacterias en tu boca. No te apures. Te las quitamos todas”), baldin eta bakterioengandik bagatoz eta gaur egun bakterioei esker bizi ahal gara?

Gogoetaren hasiera da, ez da bukatu soka.

Osasuna zainduz eta/edo gaixoak sendatuz