Zein Gipuzkoako herri ezkutatzen dira izen hauen atzean?
Urteek eta mendeek aurrera egin ahala, Euskal Herriko herriak aldatuz joan dira. Historiak aztarnak utzi ditu guztietan, ez dago denboraren mamuari ihes egin dion txokorik. Gaztelako errege-erreginek Gipuzkoa 1200. urtean okupatu zuten eta Iruñeko Erresumak hasitako eta bultzatutako lurraldearen urbanizazioarekin jarraitu zuten hiribildu ugari eraikiz. Horiek guztiak gaur egunera arte diraute bizirik, nahiz eta izen desberdin batekin.
Ausartzen al zara hiribildu horiek gaur egun duten izena asmatzera? Batzuk oso errazak dira, baina beste batzuk ez hain beste. (Ez egin tranparik, ez klikatu estekan burua pixka bat nekatu baino lehen). Ezagutzen zenituen herri horien izen zaharrak? Bitxia, ezta? Zerrendara izen gehiago gehitzera animatzen?
Fuenterrabía (1203)
Motrico (1209)
Villafranca de Oria (1256)
Villanueva de Ariznoa (1260)
Montreal de Deva (1343)
Garmendia de Iraurgui (1310)
Villanueva de Oiarso (1320)
San Martin de Iraurgui (1324)
Salinas de Léniz (1331)
Villanueva de San Andrés (1346)
Villamayor de Marquina (1346)
Villagrana de Zumaya (1346)
Belmonte de Usúrbil (1371)
Santa Cruz de Cestona (1383)
Villarreal de Urrechúa (1383)
Hau lehenagokoa da: Sancto Sebastiano.
Dokumentuaren irakurketa kritikoa, (Itzulpena et nola ulertu etab. Esteka gaztelaniaz)
Karmelek jarritako estekan Donostiako foru zaharra irakurri dut, eta 7.2. atalak hala dio: “Et ut clericus nec navarrus sit populator in populacione nisi voluntate regis et consilio omnium vecinorum”, hau da, erregeren eta auzoko guztien baimen berezirik gabe, ezin zitekeela ez eliz-gizonik ez euskaldunik bizitzen jarri Donostian. Kontu jakina da XII. mendean, eta geroago ere, “navarrus” horrek euskalduna esan nahin zuela. Arau hori ez zen berria: Lizarrako foruak gauza bere zioen, baita Iruñeko San Zernin eta San Nikolas burgoetakoek (hirian, indigenek ghetto berezia zeukaten: Navarreria delakoa). Pirinioz haraindiko “frankoak” bai, inolako arazorik gabe jarri zitezkeen bizitzen, bai Lizarran, bai Iruñean, bai Donostian. Gainera, agiri honetan behion eta berriro esaten da, “Donostia” (edo “Donebastian”, edo…) behin ere ez, ordea. Bada, hona nire galdera maltzurra: “Nafarroa Itsastarreko” (alias Euskal Estatua) errege hiper-artxi-txit euskaldun horiek, hala nola Donostian bertan kale bat eskainia duen Antxo Jakitunak berak, agiri honen emaileak, alegia, zergatik zioten horrenbesteko herra eta gorrotoa haien menpeko euskaldunei, hiribilduetan kokatzea debekatzeraino, hala nola Hegoafrikako zuriek beltzei?
Karmeleren testuan “Undarabia” eta “Oriam” bezalako perlak ere ageri dira, toponimiazaleen gozamenerako. Jurtzixabi, hire galderari erantzuna, besteak beste: “Gartxot, konkista aitzineko konkista” Urmeneta, Barruetabeña. Elkar.
“Zein Gipuzkoako herri” baino “Gipuzkoako zein herri” izan behar luke, ala?
edo, “Gipuzkoako ze herri” , hobeto esanda