Zein da Wikipedian euskarak gainerako hizkuntzen artean duen tokia?
Euskaraz 148.246 artikulu kontsultatu daitezke Wikipedian. Katalanak eta esperantoak besterik ez ditu gainditzen estatu-hizkuntza ez dutenen rankinean.
Wikipedia entziklopedia askeak 285 hizkuntzatako bertsioak ditu. Ingelesa, alemaniera, frantsesa eta nederlandera dira erabilienak. 41 hizkuntzak bakarrik dituzte 100.000 artikulu baino gehiago. Euskara 33. hizkuntza erabiliena da. Aurretik ditu lituaniera (3,2 milioi hiztun) eta malaysiera (77 milioi hiztun), atzetik segidan bulgariera (10 milioi hiztun) eta hebreera (5,3 milioi hiztun).
Dozenaka estatu-hizkuntza daude euskara baino presentzia txikiagoa dutenak. Adibidez: kroaziera (5,5 milioi hiztun), greziera (13 milioi hiztun), azerbaijanera (23 milioi hiztun), estoniera (milioi bat hiztun) eta Hindia (180 milioi hiztun).
Wikipediak artikulu/hiztun kalkulua ere egina du, 10.000 artikulu baino gehiagoko bertsioetan. Horren arabera, euskara da aragoieraren ostean artikulu proportzio handiena duen munduko hizkuntza naturala. Volapük, Ido eta Interlingua nazioarteko hizkuntza asmatuak ditu aurretik.
Estatu bateko hizkuntza ofiziala izan gabe 5 hizkuntza besterik ez daude 100.000 artikulu baino gehiagodunak: katalana (11,5 milioi hiztun), esperantoa, euskara, samarera (2,6 milioi hiztun) eta völapuk. Esperantoa eta völapuk asmatutako nazioarteko hizkuntzak dira eta samarera Filipinetako Visayas irletan hitz egiten da.
Europako hizkuntza minorizatuen Wikipediako rankina:
Wikipediako hizkuntza rankineko lehenbiziko zortziak, eta beste batzuk:
Euskarazko wikipedia zorioneko dago. Izan ere, komunitate euskaldunaz haratagoko jarraitzaile ugari ditu. Artikuluak osatzen dituzte gainera, nahiz eta, oraindik, adibide bat ipintzearren, “Gipuzkoa” ez baizik eta “Guipúzcoa” dela aldarrikatzea den euren aportazio nagusia.
Non dago “Guipúzcoa” euskarazko Wikipedian?
Arrazoi duzue, gaztelerazko wikipedia eta euskarazkoa nahastu ditut. Euskarazko artikulu nagusitik gaztelerazkoa sortu nuen eta bertan editatzen zidaten “Gipuzkoa”. Barkatu eragozpenak.
“Guipúzcoa” vs “Gipuzkoa”. Hori gaztelaniazko wikipediaren eta oro har gaztelaniaz hitz egiten dutenen eztabaida bat da. “España” vs “el Estado” eta antzekoak bezain antzua nire ustez. Gipuzkoaren alde zerbait egin nahi duenak badaki zer egin, ez sartu gaztelaniazko wikipediara, euskarazko wikipedia laguntzen osatu eta euskarazko wikipedian eskuratu informazioa. Espainiar wikilarien artean ez dut inor ikusi euskarazkoan Españari “Espainia” deitzen diogulako.
“Asturiarra, lituaniarra, bulgariarra”, ez da zaila pertsonak eta hizkuntzak bereiztea euskaraz, bada. “Asturiera, lituaniera, bulgariera” da zuzena, gainontzekoekin egin duzuen bezala.
“285 hizkuntzEtako” hori ere gaizki dago, hitza “hizkuntza” da (ez “hizkuntz”), beraz “hizkuntzAtako” behar du.
Katalana estatu-hizkuntza da Andorran #ñabardura
Euskaraz XXXXXX artikulu kontsultatu daitezke Wikipedian. Katalanak eta esperantoak, EZ BESTEK, gainditzen d(it)u.
Wikipedian lan ikaragarria egiten ari dira euskararen alde eta zoriontzekoa da, herri honen indarraren erakusle. Pozgarria da euskalgintzan aurrerapausoak egiten direla ikustea, eta hau garrantzitsua da.
Datuak ikusita, euskarari dagozkionez gain, bi nabarmentzekoak iruditu zaizkit.
Bata, nederlanderaren indarra, hamasei bat milio biztanle izanda, oso indartsua baita. Herbeheretan, besteak beste, hizkuntza eredu ona daukagu gurerako. Alemaniera eta frantsesera indartsuei aurre egiteko, nederlandera erebat lehenetsi dute etxerako eta ingelesa munduan ibiltzeko. Hara bidaliko nuke Baztarrika denboraldi batez, ea zer edo zer ikasten duen.
Bestea, gaztelaniaren pisu txikia da. Munduko hizkuntzarik hedatuenetarikoa izanda, erabat eskasak dira datuak, Espaniako estatuari balegozkie ere, erabat eskasak. Savaterrek eta enparauek hobe lukete wikipidean gaztelaniaz idatzi euskararen eta katalunieraren kontrako manifestuak sinatu beharrean. Bestela, neskame eta lorezainen hizkuntza izaten jarraituko du mudu zabalean.
Honen harira, eta agian astunegia izanda ere, orain dela urte batzuk gertaturiko pasadizoa ekarriko dut hona. Californiako Monterey herrian nintzen Madrilgo lagun batzuekin. Bazkaltzeko berandu sartu ginen pizzeria batean, gu bezero bakarrak jantoki osoan. Pizzak ekarri eta jan bitartean ohiko moduan hasi ginen solasean, lagun arteko solasean, alegia: “joder”, “tío”, “la hostia”… Jantokian bezero bakarrak ginen, baina mahai batzuk harago pizzeriako langile bat eserita zegoen, pizza jan beharrean, mahaia paperez beteta, negozioko kontuak egiten, alegia. Berrogei bat urteko emakumea zen, itxuraz mexikarra, eta segituan konturatu nintzen ederki asko ulertzen zituela gure esanak. Lotsatu ere egin nintzen ustezko inpunitate linguistiko hartan hain zabar hitz egiten harrapatu gintuztelako. Bada, halako batean, emakumeak paperak jaso, altxatu eta guregana etorri zen. Errieta entzuteko prestatu nintzen ni. Baina, ez. Emakumeak, begietan malkoei eutsi ezinik, gure gaztelania “dotorea” goraipatu zigun, eta ea “madre patriatik” (sic) etorriak ginen, ea Mexikora joatea pentsatua genuen, han oso herri “lindoak” (sic) zeudelako. Tartetxoa gizalegezko berriketan eman eta sukalde barrura sartu zen pozik.
AEBetako Californian zehar topatu nituen mexikar ia guztiekin (batez ere, gazteekin) gaztelaniaz alferrik hitz egiten saiatu ondoren, hau da, jende aurrean gaztelaniaz hitz egiteak lotsa ematen ziela ikusi ondoren, argi ikusi nuen zer gertatu zitzaion pizzeriako emakumeari: bere ama hizkuntzaz harro, hunkitu egin zen gu bezalako turista europear “aberatsek” Californiako Montereyn bere hizkuntzaz lasai asko mintzatzeak. Niri zer pentsa eman zidan, bai eta zergatik entzuten dudan Huescan Euskal Herrian baino euskara gehiago argitu ere. Nolanahi ere, Savater eta enparauak Montereyko pizzeria horretara bidaliko nituzte. Agian gaztelania hobeto maiteko lukete, eta agian euskara hobeto errespetatuko lukete.
Ez dut Huescarena ulertzen, egin duzun paralelismoan.
Huescan euskara gehiago esntzuten baduzu (hala al da?), izan daiteke han bikote edo familia giroan doazenen proportzioa askoz handiagoa delako. Hain zuzen, nik etxean beti euskaraz egiten baitut, baina kalean zirkuluak zabaltzean ezin dut askotan. Beraz, Huescan euskaraz harrapatuko nauzu ia beti, baina EHn askotan ez.
Ez dut ulertzen Monterreykoarekin egin nahi duzun paralelismoa… EHn euskaraz egiteko lotsa garela edo? EHn lotsa dena Huescan ere izango da…
Kaixo,
Nik ulertu dudanagatik, eta zuzendu oker banabil, nire kuadrillan askotan pasatu zaidan fenomenoaz ari da g.etxague. Hau da, gure herrian erdaraz egiteko joera izanik, kanpora ateratzen geranean gure euskalduntasuna agerian utzi nahia gailentzen dela, eta frantzian euskaraz aritzen garela (erdalduntzat hartuko gaituzten beldurrez edo).
Huescan, orokorrean, EHan baino euskara gehiago egiten dela gehiegikeria da, noski, baina egia Jacan urte osoan edo kanpinetan uda aldean EHko herri gehienetan baino euskara gehiago entzuten dela. Askok han zein hemen euskaraz egiten dutela ez dut zalantzan jartzen, baina beste askori EHtik urrundu ahala euskalduntasuna nabarmendu beharra pizten zaie.
Baliteke, baina nik uste dut gehiago dela soziolinguistika matematikoaren kontua: bidaiatzean, solaskide euskotarren indize euskalduna handiagoa izan ohi da da EHn baino (bidaietan zirkulu hurbil eta hertsiagoa izan ohi dugulako alboan).
Arrazoietako bat horixe izan liteke, baina bakarra? Ez dut uste. Gainera, EHko kaleetan entzuten ditugun pertsonak (telefonoz, autobosean edo trenean, hondartzan, parkean) zirkulu hurbil edo hertsikoak izan ohi dira: bikoteak, gurasoak eta seme-alabak, lagunak, ikaskideak… Jacan euskaldunak biltzen direla? bai eta ez. Hara euskaldun asko joanda ere uneko biztanleriaren %20 izan litezke gehien-gehienez. Lehen Urkok esan duenez, halakoetan espainoltzat hartzea saihesteko euskaraz egiten du askok. Baina hori ere ez da arrazoi nagusia, nire ustez. Egia esan, ez dut uste arrazoi nagusi bakarra dagoenik. Beste batzuk aipatzegatik: urruntasunak pizten duen kontzientzia, oporretan salbuespenak egiteko erraztasuna (eukaraz egiteko zein kirola egiteko, adibidez), “autoelikatze” prozesua (ondokoek euskaraz egiten dutenez, guk ere bai)… “Jacako fenomenoa” benetakoa dela uste dut, eta pentsatu baino konplexuagoa dela ere bai. Azterketa sakona merezi du.
Iritzi subjetiboa da, baina zuk diozun faktore hori ez da nire ustez garrantzitsuena. Indar handiagoa dute Jakara joan ohi den jendearen perfil soziolinguistikoak eta, berriro azpimarratzen dut, zirkulu hertsioagoaren garrantziak.
Ze, Gonzalo, ez da egia kalean entzuten duguna eta oporretan entzuten duguna zirkulu berberetan egiten denik. Bidaietan sekula lagun izango ez genituzkeen dozenaka pertsonarekin dugu harremana egunero. Lagunartean ere, bidaietara joateko moduko harremana zirkulu hertsiarekin dut, baina afari edo poteo giroan askoz jende gehiagorekin erlazionatzen naiz. Gauza bera eskolako gurasoekin, lankideekin edo familiarekin zirkulua zabalduz banoa.
Baina ez dizut nik, ba, arrazoi nagusi bakarrik ikusten ez dudala? Lehenik, nik diot Huesca batean (Jacan edo kanpinetan) euskara barra-barra entzuten dela. Horretan bat etorriko gara. Bigarrenik, nik diot Huescan edo Ehtik kanpo hain euskaltzaleak diren askok erdaraz egiten dutela etxean. Hau hipotesia da, noski, eta eztabaidagarria. Ikerketa baten bidez hala dela frogatuz gero, arrazoiak bilatu beharko genituzke, eta arrazoi bat baino gehiago dagoela sumatzen dut. Ustea besterik ez dela frogatuz gero, ordea, uste horren nondik norakoak ikertu beharko lirateke. Eta ustea ere izan liteke, noski. Gogoan dut ondo euskaldundu zen ezagun baten kexa: gero eta euskara gutxiago entzuten zuela Donostian; gaztetan, euskara ikasi baino lehen, barra-barra entzuten zuela, ordea, eta orain ikasi eta kale! Nik arrapostu nion agian bera aldatu zela, ez ingurua: euskaraz jakin gabe euskara entzuten zuen aldiro belarriak pizten zitzaizkion; euskara ikasita, ordea, erdara entzuten zuen aldiro pizten zitzaizkion belarriak. Horregatik, Jacan hiruzpalau pertsona talde euskaraz entzun eta Azpeitian gaudela pentsa genezake. Buruak aurreikusten duenerako prestatzen gaitu eta, adibidez, ura delakoan gaseosa edaten badugu, lehen erreakzioa muzin egitea da, gaseosa gustuko izan arren. Honek zerikusi handia dauka estres lingusitiko delakoarekin, baina beste kontu bat eta luzatzen ari naiz.
Huesca… Gares…Ezkarai… Nabarrenx…EH…Nabarra…??? Etsaiak poz-pozik jarraituko du. Ez duen bere historia ezagutzen herri batek etorkizuna oso latsa dauka. Bada garaia EH-k bere termino juridiko-politikoa erreskuratzeko. Ezin du jarraitu norabiderik gabe, historian zehar deanbulatzen mamu bat bezala.
Bale, erreibindika dezagun ez Huesca bakarrik, baizik eta baita Lerida, Dax, eta Terranoba ere.
Eta orain, mesedez, zoaz haize freskoa hartzera, hariari dagokionari buruz ezer esatekorik ez baduzu. KALAKA !!!!
Jakintsuak izan askeak izateko. Aire freskoa zuk hartu behar duzu, askatasunaren haizea…. Deskolonizatu zure burua.
Matxinsalto Txikiaren maisuaren moduan hitz egiteari utzi eta argiago hitz egingo bazenu, agian ez zinateke paretaren aurrean bakarrizketan hitz egiten arituko.
Oso jakintsua ez naiz, baina ezagutzen dut nahikoa gure historia.
Huesca deskolonizatu behar dela defendatzen baduzu, eta Euskal Herri aske batean txertatu, ba zorte on… baina, esan bezala, zoaz haize freskoa hartzera apur bat.
Ez izan hain babalorea. Hueskatik aparte, Donostia, Tafalla, Lekeitio, Laudio, D.Lohitzune….. ta zure burua deskolonizatu beharra dugu.
Eztabaida interesgarri zihoan, eta hara non agertu zaigun infazoi maitea, bere betiko matrakarekin…
Eztabaidari helduz, nik ere baditut lagunak herrian euskera oso gutxi hitz egiten dutenak (euskaldun-euskaldun elkarrizketa izanik), eta kanpora goazenean inoiz baino gehiago egiten dutenak euskeraz. Horren inguruan galdetu diodanean (ea zergatik egiten duen euskara gehiago oporretan), “horrela besteek ez gaituzte ulertuko” erantzuten du. Nik uste, kasu konkretu honetan, Gonzalok dioena dela benetako arrazoia, hau da, euskaldun garela eta ez español azpimarratzeko. Tristea baino nire ustez egia, euskaldun bat baino gehiagok, kanpoan gehiago aritzen dela euskeraz etxean baino (bi kasuetan euskaldunei zuzentzen zaienean).
Ze Pettok dioenarekin ere ados, baino bi kasu ezberdin dira. Gonzalok dioenaren arabera, ulertu dudanez, euskaldun-euskaldun elkarrizketa batean EH-an, kanpoan egongo bagina baino gutxiago egiten dela euskaraz. Ze Pettok dioenaren arabera, oporretan errezagoa da euskaldun-euskaldun elkarrizketa bat gertatzea (zirkulu hertsiagoa delako) EH-an baino (jende gehiagorekin hitz egiten dugulako, beraz euskaldun-erdaldun elkarrizketa gehiago egongo dira).
Nere ustez, bi argumentuak osagarri dira, ez du batak bestea ekiditen.
“Jaca (Laredo, Valdezcaray, Benidorm) sindromean” ez ote dago ere “klase gakoa”? Hau da, leku horietan guztietan euskalduna dirudun gisa ageri da (Californiako “madrepatriako turistak” bezala), beraz ez du problemarik bere hizkuntza erabiltzeko, ez du inork “azpiko klasekotzat” hartuko. Euskal Herrian ez da horrela, eta agian beheko mailakotzat hartzen zaitu albokoak, beraz gaztelaniaz egingo dut..
Iep! lehengo eztabaidari heltzearren… Gonzalok hauxe idatzi du “Bigarrenik, nik diot Huescan edo Ehtik kanpo hain euskaltzaleak diren askok erdaraz egiten dutela etxean. Hau hipotesia da, noski, eta eztabaidagarria.” Hau ere ezingo da orokortu baina, nire kuadrillan eta beste hainbat zirkulutan ikusia dut joera hori, beraz, existitu egiten da behintzat. Norbera aldatzen denaren ideia hori ere asko gustatu zait, eta izango du seguruenik egiatik zerbait. Ni ez naiz Jacara joaten baina Kantabria aldean sentsazio antzerakoa izan dut: nire herrian baino euskara gehiago egiten delako sentsazioa. Nahiz ta neurketak eginez gero seguruena horrela ez izan.
Aurrekoan wikipediari buruz aritu nitzan lehengusiñakin hizketan. Baina edukien kopuruari baino edukien kalitate eta sisnesgarritasunari buruz aritu giñan. Wikipedia bezalako informazio iturri aske batean nork bermatzen dizu bertatik jasotzen duzuna “egia” den? Ibili giñan komentatzen komunitatearen tamainak ematen diola nolabaiteko labela. Izan ere, komunitate handia denean informazioa kontrastatua, eztabaidatua, eta zuzendua izango dela bermatzen duzu, baina euskara bezalako komunitate txikian zailagoa dela informazio guztia maila berean kontrastatua izatea. Egun kriston lana ari dira egiten informazioa sartu eta denon eskura jartzeko, baina nahikoa ote da? sartzen den informazioak ze neurritako galbaea igarotzen du? ezjakintasunetik galdetzen dut.
Erantzungo dizut euskarazko Wikipediako editore gisa. Pasatzen duen galbahea Lur entziklopediak pasatzen zuena baino handiagoa da, hori datu bat baldin bada zuretzat.
Euskaraz egiten dugun lana handia da, baina hemen Wikipediaren alde idazten zaudeten guztiek ere parte har dezakezue, edukiak barreiatuta, edukiak txukunduta, euskara zuzenduz, irudiak igoz, zuek egiten dituzuen edukiak lizentzia librean lagaz…
Guzti horrek egiten du euskarazko Wikipedia handi… gogoan izan, zuk ere egin dezakezu entziklopedia librea!
Aupa Galder! Lehendabizi, mila esker egiten duzuen lanagatik. Badakit nik ere parte har dezakedala eta saiatuko naiz tarteka aportazioa egiten. Ez nuen euskal wikipedia zalantzan jarri nahi, ez besteak baino gehiago, eta zalantzan jartzearen arrazoia nire ezjakintasuna da, ez besterik. Badakit kriston lana iten ari zeatela eta ez nuen hori inondik inora gutxietsi nahi. Galbahean kontuan zalantza bat dauket ordea: batetik iruditzen zait Lur entziklopediak baino informazio eguneratuagoa izan dezakeela wikipediak (ez dakit Lur entziklopediak ze galbahe pasatzen duen), baina, zuk diozun bezala, wikipedian erabiltzaileak dira ekarpenak egiten dituztenak, eta logika hutsa erabiliz, niri ekuazio hau ateratzen zait: erabiltzaile asko -> azterketa /berrikusketa/ … asko. Ta beste bat izango litzake, eguneratua izan behar horrekin ea ze nolako margena ematen zaion informazio berriari argitaratu aurretik kontrastatua eta abar izateko. Berriro ezjakintasunetik. Ta mila esker erantzutearren.
Uste dut errealitatea hobeto ezagutzeko artikulu kopuruaz gain datu gehiago beharko liratekeela hizkuntzen artean konparaketa zehatzagoak egiteko. Hauek adib.:
– artikuluen batez besteko luzera EDO artikulu kopuruak luzeren arabera (laburrak, ertainak, luzeak)
– artikuluak idatzitako edo zuzendutako pertsona kopurua. Urte bakoitzean ahal bada hobe.
Behin saiatu nintzen informazio hau lortzen eta ez nuen aurkitu.
Wikimediak ematen al ditu? Lortu daitezke?
Uste dut adierazle hauekin ondo osatuko lukeela hizkuntzen arteko konparaketa.
Aupa WP!
Estatistikak:
http://stats.wikimedia.org/EN/TablesWikipediaEU.htm
Zoritxarrez datu horiek ez ditugu eskuragarri azken urteotan. Wikimedia fundazioak ezin ditu eman, arazo teknikoak direla eta. Hizkuntza txiki batzuetan badaude datuak, eta datubase osoaren kopiekin egin izan dira azterketak.
Esperientziak zer dio? Ingelerarekin alderatuta, artikuluak laburragoak dira, noski. Baita gaztelerarekin ere (euskal gaiak izan daitezkeenak barne). Katalanaren antzera gabiltza, ordea, nahiz eta eurek pixkatxo bat luzeagoak diren artikuluak dituzte.
Jada gutxi dira 256 karaktere baino gutxiago dituzten artikuluak, eta asko dira luzera handikoak: http://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:OrrialdeLuzeak
Gai batzuetan oso ondo gabiltza, beste batzuetan flojoago (zientziako hainbat ataletan, filosofian…).
Esandakoa, ez geratu kanpotik begira, eta hobetu behar dela ikusten baduzu, egin ezazu!
Ez nuen dudatan jarri nahi zure iruzkina, eh! Askotan galdetzen dute, eta egia esan ez dago erantzun magikorik. Beste edozein entziklopediatan bezala fidatu behar zara bertan jartzen duenaz. Baina baldin badakizu hori gezurra dela (edo ez-zehatza, gehienetan) aldatzeko aukera duzu.
Datu berriak normalki erreferenziatzen dira (adibidez, artikulu zientifiko batekin, edo albiste batekin). Erreferentziatu gabeko datu arrarorik badago berehala sortzen da eztabaida. Ez gara asko, baina guztion artean ebazten ditugu horrelakoak eta, dudarik badago, zati hori kentzeko joera dago. Baina oso oso oso gutxitan gertatu da.
Jendearen ontasunean sinisten dut kasu honetan. Bertan lanean egoten garen 25-30 pertsona fijoak ez gara izaten datuak asmatzearen aldekoak! 😉
Esandakoa, frogatu, droga ona bezalakoa dela!
Ein? Droga ona bezalakoa e? kontxo kontxo… 😉 . Saiatu egin behar orduan.
Mila esker berriz Galder