Erregeak etorri direla?

Erregeak etorri direla? –

Erregeak etorri direla?Jakin, badakigu Errege Magoen kontua hispaniar herrialdeetako (batez ere Espainiako) tradizioa dela; urtarrilaren 5eko gaban Meltxor, Gaspar eta Baltasar espainiar etxeetara joaten direla ume zintzoei opari ederrak uztera, hauek goizean goiz esnatzean zoriontsu izan daitezen. Jesus haurtxoari urrea, intsentsua eta mirra eraman zioten berberek, Antonio, Cristina eta Ismaeli Monster High panpina, Play Station 3a eta Iphone 5a ekarri ohi dizkiete.

Baina zer gertatzen da Amaia, Asier, Unax eta Naroaren etxeetan ere esnea eta gailetak prest uzten dituztenean Ekialde Ertainetik datozen errege nekatuentzat? Alegia, zer gertatzen da Euskal Herriko familia batek Erregeak ospatzen baditu, Olentzero ordez? Esan genezake ez dela beste batzuk bezain euskalduna arrazoi horregatik? Batere euskalduna ez dela, agian? Muturrera joanda eta zuzenean, espainiarra dela? Koroaren alde egoteagatik akaso.

Ohituragatik opariak urtarrilaren 6an egiten dituzten euskaldun asko daude, betidanik hala egin dutenak, ospakizun normala dela ikasitakoak, eta espainiarra den tradizioa bereganatu dutenak etxean; pentsatu, konturatu eta axola gabe. Eta seguruenik Mari Domingiren senarra baino, Vaasaltar (ysecayó)-ren lagunak nahiago dituena ez da lotsatzen. Beharko luke, ala?

Gainera, urtean behin ospatzen den zerbaitengatik inork euskaltasuna galtzea nahiko sinesgaitza da, eta are gehiago beste identitate edo nazionalitate bat eskuratzea. Tradizioak urteekin batera aldatu eta eboluzionatzen baitira, eskuz esku eta belaunaldiz belaunaldi mugituz. Gizaki bakar batek milaka erritual izan ditzake. Baina bai, benga, ziur orain baten batek argudiatuko duela Extremaduran jaio eta bizitako edonor, Santa Klausen jarraitzaile amorratua izate hutsagatik, amerikanoa dela.

Globalizazioa esaten omen zaio.

Erregeak etorri direla?

HITZ ARTEAN GALDUTA - Banago, beraz, existitzen naiz...