Zein da euskaldunontzat ereserki egokia?
Txanton Piperri izango omen da euskal selekzioen ereserkia. Edo hala erabaki du Esaitek behintzat. Baina egokiena al da? Zergatik ez Jaiki Jaiki edo Gernikako Arbola? Edo Eusko Gudariak? Edo… Tira, izango al da herririk hainbeste ereserkiren artean eztababaidatzeko daukanik? Eta hain jende gutxi duenik berauek abesteko?
1983tik ereserki ofizial gisa jarria izan da betidanik entzun izan duguna Euzkadi/Euskadi/Euskal Selekzioen partiduetan. ‘Gora ta gora’ bezala ezaguna, EAJren ereserkia zena. Nahiz eta ofizialki hitzik ez eduki, Sabino Arana Goirik jarri zion lirika.
- Gora ta Gora Euzkadi
- aintza ta aintza
- bere goiko Jaun Onari.
- Areitz bat Bizkaian da
- Zar, sendo, zindo
- bera ta bere lagia lakua
- Areitz gainean dogu
- gurutza deuna
- beti geure goi buru
- Abestu gora Euzkadi
- aintza ta aintza
- bere goiko Jaun Onari
Ezin esan dezakegu euskaldunon artean berebiziko sukarra eragiten duenik. Ia inork ez daki letra, ez du inortxok abesten. ‘Jaiki Jaiki’ erbesteko Eusko Jaurlaritzaren ereserki ofiziala are ezezagunagoa da. Baina badira beste hautagai batzuk atxikimendu handiagoa dutenak; hala nola, Gernikako Arbola, Mendizaleak Aurrera, Txanton Piperri bera edo Eusko Gudariak.
Gora ta Gora:
Larunbatean bertan Joseba Egibar eta Martin Garitano aldez alde entzun genituen Eusko Gudariak abesten. Hain zuzen, Idoia Sagarzazuk Montxo Doral ETAk akabatutako ertzainaren hiletan abestu bezalaxe. Ezin ahaztu orobat, Arzalluzek duardasola eskutan abestu zuen egun hura, Jardines de Alvian. Ezkerrari ustez loturiko abestia askotan entzun izan dugu jeltzaleen eztarritan.
Eusko Gudariak:
Txanton Piperri:
Gernikako Arbola:
Bistan da hauek eta gehiago badaudela. Zeinek behar luke izan euskaldunon ereserki? Eta nork aukeratu behar luke? Aipa ote daitezke: odola, Jainkoa, sakratua bezalako terminoak. Nolakoa behar luke ereserki egokiak? Baduzu proposamenik?
Ez naiz ereserki zalea, baina bat hautatzekotan, Euskaldunona “Euskal Herrian Euskaraz” izan behar litzateke nire ustez.
Nik uste dut nahasten ari garela ereserkiak eta kanta guai-hunkigarriak. Ikusi Mendizaleak, Euskal herrian Euskaraz, Xalbadorren heriotzean, Martxa baten lehen notak, Txoria Txori eta horrelakoak kantak dira, nolabait ederrak eta hunkigarriak, baina ez dira ereserki.
Laster “Triste bizi naiz eta”, edo “A-A-A Ardo Gorri Naparra” proposatuko du norbaitek.
Ereserkiek, zerbaiterako balio badute, herri baten izana islatzeko edo pizteko balio dute. Eta, kontxo, futbol partidu baten hasieran bada, kemena bizkortzeko… Ez ditut larunbatean ikusten gure neskak Txoria Txori entzun eta gero arerioaren kontra begietan sua dutela.
Bestalde, odolari eta biolentziari erreferentzia egiten dieten kanta horiek (Eusko Gudariak, eta abar…) uste dut hobe dela bazterrean uztea.
Nire ustean, ereserki baterako hitzik egokienak Koldo Izagirrek idatzi zituen. Honatx:
TEILATUKO LIZARRA
horra etxe honen armarria
noblea noblerik bada
nekez ihartuko den garra
teilatuan du jarria
teilatuan du jarria
lizar abarra
arratsaldean dute ekarri
oihanetik karrikara
hosto txikien ikara
teilatuan da kantari
teilatuan da kantari
lizar abarra
gaur eginen dute bizkar-besta
ez da ohitura zabarra
biba langile zaharra
teilatuan da ameska
teilatuan da ameska
lizar abarra
etxe hau ezin liteke lotu
eten egin du amarra
badaki non den iparra
teilatuan du pilotu
teilatuan du pilotu
lizar abarra
badoa ontzi piraten artera
utzirik lehor zatarra
nork hautsi horren oldarra
teilatuan du bandera
teilatuan du bandera
lizar abarra
ez bedi gal inoizkotan
etxe berrian lizarra
umetzen nauen zirrara
teilatuan dut hostotan
teilatuan dut hostotan
amets abarra
Eta zergatik ez hau: http://www.youtube.com/watch?v=Cy4Azc7T38g
Eta ze funtzio dauka ereserkiak? Ni bape barik hobe…hartara ikasten lanik ez.
Ereserkiari ofizialtasuna eman baino lehen gure Estatua berreskuratu behar dugu. Bitartean, Estatu okupatuaren erreskia erabili ahal dezakegu, Nabarrako Gorteetako erreserkia beraz. Herritik sortutako instituzio estatalak erabakiko dute zein den gure ereserki ofiziala.
Ez da zertan Estatua izateari itxaron. Ereserki bat (behar izanez gero) hauta daiteke, nahiz eta estaturik ez izan herri bat bai bageralako. Noizbait Estatu izatea lortzen badugu, ereserki hori estatu horren ereserki ofizial egingo litzateke.
Nik argi dut Gernikako Arbola behar duela. Hori da herri ereserki gisa kantatu eta maitatu izan den bakarra.
Herri bat garelako… ados. Ez bagina herria izango estabaida hau soberan izango litzateke, baina kontuz, herri bat okupatua, lurralde okupatuak, Estatu okupatua.
Eta zer… Okupatua edo ez, herri bat gara. Ala Ikurriña ere zalantzan jarriko al dugu okupatuta gaudelako? Herri gisa ditugun ikurrak ez dute horren baldintzapean egon.
Nire ustez, akatsa da letraren literaltasunari garrantzi gehiegi aitortzea. Ereserki gehienek gerrak, heriotzak… aipatzen dituzte; arazorik ez horrekin, beraz.
Nik bi ereserki nazional proposatuko nituzke: Eusko Gudariak eta Internazionala 🙂
Errealista izanda, aldiz, ereserki horiek agian ez lukete adostasunik ekarriko; eta, ziuraski, komenientziazko bat adostu beharko dugu Hego Euskal Herriko sektore politiko nagusien artean. Ez nintzateke gatazka handitan sartuko ereserkiagatik.
“Egokia” merezitakoaren kontzeptuan edo egokia identifikatzaile gisa?Ze islatu behar du, garena edo izan nahi duguna? Gustiz zereminiosoa ala jatorra eta alaia bihotzak sutan jartzeko modukoa? testua daukana ala ez? Nik Eurovisionen moduan egingo nuke, Carlos Soberak eta Annnnne Igarteburuk gidatutako programa beten hainbat ereserkigai jarri eta guztion arten botoa emonez bat aukeratu. Nik “Txin txin, Txin txin diruaren hotsa” aukeratuko nuke. Zergatik? ba abestu dudan bakoitzean neuk eta ingurukook kriston gogoz eta sentimenduz abestu dugula ohartu naizelako, euskalkien aldaerak onartzen dituelako eta erabat herrikoia delako. Asmatuta dagoena zertarako aldatu?
Nire ustez ereserkia kanta ezaguna izan behar du, baina aldi berean sentimendua sorrarazten duena. Nik Mikel Laboaren bat jarriko nuke: Baga Biga Higa edo beste bat.