Adituak hil ziren

“Land is a too big ship for me”

Ez dago aditurik. Bizitzaren adituak, bere garaiarekin batera hil ziren, aditu lizentzia irabazteke gehienetan. Txunditu zaitezke honi edo hari, hau edo hura entzunaz. Harritu baten baten abildadeaz. Bizitzari dagokionean ordea, ikusten duzu: Ez dago aditurik. Hil ziren denak.

Kazetari gazte madarikatua, kakanarru zenetik kontatutako etorkizun ideialak lurruntzen ari zaizkiola, so. ¿Dónde está el porvenir
que crearon nuestros viejos?, abestu zuen Eskorbutok. Orain, abestuz denak popatik hartzera bidaltzeko ere jarrerarik ez dago. Es esta puta mierda en la que vivimos. Oihuak futbol zelaiek monopolizatu dituzte. Kaleak ixildu. 140 karakterez dena esan daiteke. Lehen putasemeek molestatu egiten zuten, orain telebista guztietan ateratzen dira. Euskal Herrian armak utzi ditugu, Asturiasen hartu dituzte.

Arrisku prima eijerrari begira igaro zuen herenegun eguna kazetari hasiberriak. Nola, Greziako emaitzak emaitza, gora zihoan. Eta ikusi zuen egunero -zer egunero!- orduro ari direla ekatonbe berri bat kantatzen koroan denak. Munduaren amaiera berri baten data jartzen. Eta bera prima eijerrari begira, 589! –“Flipa!”– Broma ugari irakurriz twitterren, algarak eta dibertsioa. Okela freskoa.

Heriotzari bizkarra emanda parrez. Bai! Urkatu dezatela! Yeah!
Urkatuari buruko estalkia kentzea okurritu eta… Surprise!

Argi. Fokoz eta neoizko dirdiraz betetako zirku honetan ezer ez da dirudiena. Zuria zuriegia da, eta gainontzekoa itzalaren bazka. Ez dago amaierarik. Ez dago aditurik. Ez. Denak hilda daude eta kazetari gazteak geroz eta argiago dauka: “Lurra barku handiegia da niretzako”.

#Paranoiak

gazteak, krisia, paranoiak
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.